some image

Google +

Googlek 2011n sortutako gizarte sarea da. 400 milioi erabiltzaile aktibo ditu, eta asko hari da hazten. Beste pertsona batzuekin komunikatzeko eta informazioa, argazkiak, bideoak eta estekak partekatzeko plataforma bat da.

Horrez gain, erabiltzaileek interesatzen zaizkien komunitateetan parte har dezakete. Google + plataformak gure kontaktuei mezu pribatuak edo hangout-ak bidaltzeko aukera eskaintzen digu.

Funtzio gehigarriak dituenez ("+1" botoia, esaterako), sare garrantzitsua eta kontuan hartzekoa da gure markak Google bilatzailean duen posizionamendurako. Aipatu "+1" botoia Facebook-eko "Atsegin dut" deiturikoaren baliokidea da. Beste pertsona batek edo beste orri batean argitaratutako edukia gustuko dugunean, +1 egingo dugu, eta hala egin dezakegu botoi hori instalatuta duen Interneteko edozein orritan. Automatikoki partekatuko da +1en gure gordailu publikoan.