Sare sozialak - Hizkuntza erabilerak

Hizkuntza erabilerak

Irudia

Hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak

2013ko abenduaren 19an, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2013-2017 aldiko Euskara Plan Gidaria onartu zuen, UPV/EHUn hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak biltzen dituena.

Irizpideak UPV/EHUren harreman ofizial eta protokolozkoetan aplikatuko dira, ez harreman pribatu edo informaletan.

Gizarte sareak, internet eta intranet

UPV/EHUren titulartasuneko gizarte sareetako, Interneteko zein Intraneteko edukiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, euskaraz eta gaztelaniaz, emango dira, modu orekatuan: testuetan neurritasun bat errespetatuko da bi hizkuntza ofizialen artean, eta kalitatezkoak izatea bermatuko da.

UPV/EHUren blog eta foroetarako hizkuntza irizpideak

UPV/EHUren blogek aurreko ataletan hizkuntza ofizialen erabilerari buruz jasotako irizpideak beteko dituzte. Bi hizkuntzen kalitatea zainduko da. Iruzkinak egileak nahi duen hizkuntzan egin ahal izango dira, eta iruzkinaren hizkuntzari dagokion bertsioan argitaratuko dira.

Gizarte sareak, oro har

UPV/EHUren gizarte sareek aurreko ataletan hizkuntza ofizialen erabilerari buruz jasotako irizpideak beteko dituzte. Sareek bi hizkuntzen kalitatea zainduko duen administratzaile elebidun bat izango dute.

Facebook, Google + ...

Kontu bakar bat irekiko da eta edukiak euskaraz zein gaztelaniaz argitaratuko dira. Tituluan edo iruzkinean bi hizkuntzak agertuko dira beti, eta eduki bakoitzean bi hizkuntzen presentzia parekidea izateko ahalegina egingo da. Parte hartzen duten hizkuntza berean erantzungo zaie erabiltzaileei.

Hizkuntzaren erabilera ez sexistak

UPV/EHUn euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gidak hizkuntzaren eta irudiaren erabilera onaren gaineko arau batzuk biltzen ditu.

Zentzu horretan, gidak ondorengoa azaltzen du: "Hizkuntzaz izendatzen dugun eta transmititzen dugun errealitatea, jaiotzako sexuak lehenengoz eta ondoren jendarteko generoak bereizita, sailkatuta eta hierarkizatuta dago. Sexuak bereizteeta hierarkizatze-prozesuari deritzogu sexismoa. Geure egin ahala, pertsona arteko harremanak egituratzen dituen modu berean pentsatzen hasten gara, hau da, pertsonak etiketatuz, mederatze-mailetan ezarriz, hainbat eta hainbat ostenduz edota baztertuz…".

Hala, hizkuntza, komunikatzeko eta harremanak izateko funtsezko bitartekoa izateaz gain, bizi gaituen eta bizi dugun errealitatea partekatzeko bidea da. UPV/EHUk, akademi erakundea den aldetik, errealitate jakin bat aurkezten du haren izenean agertzen diren agiri eta lanetan. Horrela adostutako eta finkatutako terminologian, nola Unibertsitatearen ordezkariek (irakasleek, ikasleek, ikerlariek, administrazio eta zerbitzuen langileek...) erabiltzen dituzten adierazpen informaletan. Unibertsitateak dena eta izan nahi duena ematen du aditzera. Bestela pentsatzen eta jarduten hasi behar dugu: jaso ditugun ohitura asko eraldatzeko eta pentsaera finkatu asko iraultzeko prest egon, behar dugu. Nork bere burua eraldatzen ahalegindu beharko du, azken finean, Unibertsitatean sexuaren kariaz inor bazter ez dezagun.

UPV/EHUn euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gidak emakumeak eta gizonak ageriko egitera derrigortzen du beti, eta esplizituki edo inplizituki sexu bakar bat izendatzen duten terminoak ekiditeko politikak burutzea. Euskaran ere joera dago hitz maskulinoak modu generikoan erabiltzeko; alegia, talde mistoei edo ezagutzen ez dugun generoko errealitateei aplikatzeko (semea, jauna, anaia eta hitzen erabileran, hitanoaren erabileran…)". Beraz, ezinbestekoa izango da lexiko egokia aukeratzea (seme-alabak, gurasoak, nebaarrebak…).