Nola hitz egiten du UPV/EHUk?

ehuko hizkuntza

Nola mintzo da?
Zer koloretan?
Noren ahotan?

Boz doinua, hizkera grafikoa, ikusizko adierazpena... Geu izateko era eta geure historia partekatzeko era egiten dugun komunikazioan islatzen dira.

UPV/EHU estiloa

Emozioaz, ilusioaz, bizipozaz, dinamismoaz…

UPV/EHUren jardueren berri eman, esperientziak komunikatu eta hauekiko interesa sortu eta marka bizitzerakoan.

UPV/EHU berariazko marka dugu, erakunde, herri, kultura baten mailakoa eta ikasi-irakasten duten pertsonentzakoa.

Gura ahotsak markaren balioak adierazten ditu, erantzukizun beteko erakunde konprometitu baten ideia zabaltzen du, unibertsitatearen beraren leloan jasota doana: eman ta zabal zazu.

UPV/EHUren mintzaira anitza da hizkuntzetan, emozioz betea mezuetan eta irekia mundua ikusteko moldeetan, bertan zer den behatzeko prest.

Bere jendeari mintzo zaionean, enpatiaz egiten du, zuzen bezain atseginki, singularreko bigarren pertsona (ZU) darabilgularik.

Gure komunikazioa korporazio edo erakunde mailakoa denean, errespetuz egingo dugu (gaztelaniaz ‘usted').

Errespeta ezazu genero hizkuntza, testu guztietan inor ere bazterrean utzi gabe eta diskriminaziorik gabe.

 

Idazteko arauak

es eus

Elebitasuna

Agiriak euskaraz eta gaztelaniaz idatziko dira. Euskarari dagokionean, Euskaltzaindiaren arau eta jarraibideak errespetatuko ditugu. Zutabeak erabiliz gero, euskarazko testua ezkerraldean egongo da eta gaztelaniazko testua eskuinaldean.

Testuak bata bestearen atzean kokatuz gero, lehendabizi euskarazko testua jarriko da eta gero gaztelaniazkoa.

Euskara hutsean idatzitako testuak txertatuko ahal dira euskarari loturiko eduki espezifikoak direnean edo euskal hiztunen multzoari zuzendutako testuak direnean edo hedabideak berak euskara beste hizkuntzarik ez darabilenean.

UPV/EHUren jardueren berri eman, esperientziak komunikatu eta hauekiko interesa sortu eta marka bizitzerakoan.

UPV/EHU berariazko marka dugu, erakunde, herri, kultura baten mailakoa eta ikasi-irakasten duten pertsonentzakoa.

Itzulpenak

Ekidinen ditugu beti hitzez hitzeko itzulpenak.

Hizkuntza ofizial batetik besterako testuak itzultzerakoan, arreta berezia jarri beharko da helburuko hizkuntzaren beraren baliabideak (esamoldeak, esapideak eta beste).