some image

Linkedin

Linkedin profesionalen arteko elkarrekintzarako plataforma bat da; esperientziak truka ditzakete bertan, lan praxia hobetzeko.

Atariak aukera ematen du ekimen edo proiektu jakin batzuen inguruan interes taldeak sortzeko, galderak egin edo erantzuteko, eta lanpostuak argitaratu edo bilatzeko. Linkedin-ek 260 milioi erabiltzaile aktibo ditu, eta horietako % 79k 35 urte baino gehiago dituzte.

UPV/EHUk orri ofizial bat du gizarte sarean unibertsitate gisa, eta sare korporatiboko @ehu.eus helbide elektroniko bat duten pertsona guztiak elkar daitezke orri horrekin, UPV/EHUn lan egiten edo ikasten dutela adierazita. Bestalde, Linkedin-en erabiltzaile guztiek UPV/EHU jarrai dezakete haren eguneraketen berri izateko.