Atal honetan zehaztuko dira UPV/EHUren eremua gehien erabiltzen diren euskarriak. Hauetariko bat behera kargatu behar baduzu, egin klik atal bakoitzeko esteketan edo zuzenean jo behera kargen atalera.

some image

Adibide hauek UPV/EHU marka adierazteko sistemako elementuak behar bezala aplikatzeko prestatu dira.

Sistema garatzeko, diseinu-programa landu eta planifikatu bat bete da, aurrez, markaren posizionamendua zehazteko, eta irudi bisual propio eta uniformea atxiki zaie komunikazio-tresnei.

Marka Adierazteko Gida honetako arauak behar bezala betez, Unibertsitatearen identitate bisualari eutsiko zaio eta elementu bakoitzaren oroitzapen sinbolikoa sendotuko da.

Kasu berezietan edo zalantzarik izanez gero, zuzenean galdetu behar zaio, BETI, Unibertsitateko Komunikazio Bulegoari.

Funtsezkoa da komunikazio-pieza guztietan Gida behar bezala erabiltzea, irudiari sendotasuna eta emankortasuna emateko.

 
some image

(a)

some image

(b).

Zer teknika erabili behar dut euskarri bakoitza inprimatzeko?

Para transmitir una imagen coherente con los valores de la Universidad, te sugerimos tipos de papel, técnicas de impresión y acabados que reflejen la vitalidad y la energía de la gente que hace crecer a la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. El sistema utiliza dos estilos de impresión de acuerdo a los diferentes soportes y comunicaciones.

Aplikazio orokorrak (a)

Offset papera erabil daiteke, akabera materako; hala nola, SOPORSET edo PRINTSPEED. Paper mota horretan, erabateko zehaztasunaz irudika daitezke gama kromatiko guztiak, eta ez du behar berniz gehigarririk. Foiletu eta liburuen azalak hobeto mantentzeko papel plastifikatu mateak erabili daitezke.

Aplikazio bereziak (b)

Euskarri bakoitzaren berezitasunen arabera, inprimatze-teknika aukeratzeko garaian kontuan hartuko da aplikazio berezientzat hartzen diren komunikazioetan transmititu nahi den mezuaren izaera eta nortasuna. Hala, paper mota eta inprimatzeteknika sorta zabala erabil daitezke, kontuan hartuta, betiere, Unibertsitatearen energia eta bizitasuna islatu behar dituztela, baina estilo korporatibo eta instituzionalagoan.