UPV/EHU sistema grafikoak estilo jakin bat du atxikita.

unibertsitateko sarbidea

Idazteko moduak zehazten du gure estiloa. Horregatik, testua eta hura idazteko modua funtsezko alderdiak dira sistema grafikoetan, estilo bisual jakin bat taxutzen eta komunikazio zuzen eta koherentea ahalbidetzen duten heinean.

Konposizioaren informazio-iturri zuzenekoena testua denez, ongi zaindu behar dugu gure mezuak komunikatzeko era.

EHU tipografia korporatiboa erabiliko dugu komunikazio-material guztietan, hurrengo orrialdeetan adierazten den moduan.

 

Tipografia

carácter

carácter
carácter

Gure tipografia nagusia

UPV/EHUko tipografoen taldeak diseinatutako EHU letra-tipoen familia da gure molde korporatiboa. Tipografia hori berariaz diseinatu dute UPV/EHU markaren adierazpide berri honetarako. Bi bertsio ditu (Serif eta Sans). Bertsio bakoitzak hiru pisu ditu —Bold, Regular eta Serif—, diseinu-elementu bakoitza behar bezala prestatu ahal izateko.

Ordezko tipografia

Bitarteko digitaletarako, Arial tipografia erabil daiteke; bereziki, ordenagailuetan gure tipologia instalatuta ez duten hirugarrenek aplikazioren bat ikusi eta partekatu behar badute. Garrantzizko oharra: Ez erabili ordezko tipografiarik aplikazio profesionaletan edo komunikazio-euskarri inprimatuetan.

Esteka erlazionatuak

 

Izenburuen konposizioa

carácter

Ez moztu hitzak gidoiez.

carácter

Lerro-jauzia, bizpahiru hitzez behin: ez osatu esaldi horizontalak, bertikalak baizik.

Gure sisteman, estilo hauxe erabiltzen dugu: azaletako testuak lantzeko, informaziopieza nagusiak eta testuen izenburuak, oro har, espaziokutxaren barruan idazten dira, tarte zabal eta irregular batek inguratuta, ezkerrean lerrokatuta eta hitzak gidoiez moztu gabe.

Izenburua letra larriz idatziko da, eta laburra behar du izan, 7-8 hitz, gutxi gorabehera. 7-8 hitzetik gora dituenean, proportzioan txikituko da testuaren tamaina.

Baliteke izenburu batzuk lerro bakarrean sartzeko modua izatea, baina konposizioagatik eta diseinuagatik, hizkuntza bakoitzeko izenburua lerrotan zatituko da, bost lerrotan gehienez ere, bizpahiru hitzez behin lerro-jauzia sartuta, ahal izanez gero.

 

Izenburu nagusien neurria

carácter
carácter

Gehienez ere 7-8 hitz dituzten izenburuak erabiltzea gomendatzen da, barne direla gaztelaniazko artikuluak eta preposizioak. Ez da komeni proportzio horretatik gorako izenbururik idaztea, lehia bisuala sortuko baita mezua ilustratzen duen baliabide bisualarekin.

 

Kutxa altua eta kutxa baxua

carácter
carácter carácter

Kerninga: Optikoa, 15ekoa,zehaztutakoa baino handiagoa..

carácter

Kerninga: optikoa, -30. Lerroarte automatikoa, edo izenburuari emandakoa baino puntu gehiagokoa.

 

Kutxa altua erabiliko dugu izenburu nagusietarako, eta kutxa baxua, bigarren mailako edukia duten testuetarako (b).

Kerninga eta lerroartea

Izenburuak eta bigarren mailako izenburuak osatzeko, kontuan hartu behar da kerninga. Dokumentu elebakarrei 0 kerninga aplikatuko zaie kutxa altuan EHUSerif letraz idatzitako izenburu eta bigarren mailako izenburuei, eta -10 optikoa, eduki-testuei.

Dokumentu elebidunei edo hiru hizkuntzatan idatziei dagokienez, -25 kerning optikoa ezarriko zaie EHUSans letraz idatzitako izenburuei, bigarren hizkuntzan. Horrek emango dizkigu informazioa argi eta sendotasunez adierazteko gakoak (a) (b).

 

Testuen lerrokatzea, azaletan

Testuen lerrokatzea, azaletan

Testu guztiak (azaletako izenburuak, bigarren mailako izenburuak, web-orria, informazio-testuak...) bertikalki lerrokatzen dira, ezkerrean, Unibertsitatearen logotipoarekin, ahal denean.

 

Testuen lerrokatzea, azaletan

testuen lerrokatzea

EHU tipografiaren Serif bertsioa erabiliko dugu euskarazko testuetan eta EHU familiaren Sans bertsioa ataletan ager litezkeen gainontzeko erdaratarako, bai gaztelaniarako nola ingeles, frantses eta bestelako hizkuntzetarako. Honako era honetara erabiliko ditugu bertsio bion (Serif eta Sans) pisu ezberdinak.

lehenengo adibidea
bigarren adibidea
hirugarren adibidea
 

Familia tipografikoaren erabilera. Dokumentu elebakarrak

carácter

DIN formatu bakoitzerako neurri eta estiloen jarraibide hauek betetzea gomendatzen da. Salbuespen gisa, neurri handiagoa edo txikiagoa erabil daiteke, konposizioaren ezaugarriak direla-eta hala behar izanez gero.

 
carácter
 

Familia tipografikoaren erabilera. Dokumentu elebidunak edo hiru hizkuntzatan idatziak.

carácter

carácter
carácter

Dokumentua elebiduna bada, hizkuntzak kokapen bereizietan darabiltzaten dokumentuetarako definitutako erabilera irizpide berberak erabiliko ditugu (dokumentu elebakarrak): EHUSerif Bold erabiliko dugu euskarazko testuetan eta EHUSans arrunta gaztelaniazko testuetan. Dokumentua hiru eletakoa denean, euskarri elebidunetan lehendabiziko bi hizkuntzetarako erabilitako irizpide bera erabiliko dugu eta EHUSans ere erabiliko dugu hirugarren hizkuntzarako (a).

Testuak konposatzeko arauak

Testu elebidun eta hiru eledunak konposatzerakoan, jarraibide hauek baliatuko ditugu:

• Testu bat lehenengo eta bestea gero jarriz gero, lehendabizikoa izango da euskarazkoa eta gero gaztelaniazkoa eta honela jarraituko.

• Zutabeak erabiltzen badira, euskarazko testua kokatuko da ezkerrean eta gaztelaniazko testua eskuinean, eta honela jarraituko.

 

Dokumentu elebidunak edo hiru hizkuntzatan idatziak. Azaleko testuen neurriak

dukumentu elebidunak

DIN formatu bakoitzerako neurri eta estiloen jarraibide hauek betetzea gomendatzen da. Salbuespen gisa, neurri handiagoa edo txikiagoa erabil daiteke, konposizioaren ezaugarriak direla-eta hala behar izanez gero.

 
dokumentu elebidunen taula
 

Aplikazio baliogabeak

carácter
carácter
carácter
carácter

01.
Ez da erabili ondo

02.
Ez erabili ez testu bertikalik ez testu okerrik.

03.
Ez inguratu inolako formarik testuaz.

04.
Ez sartu testurik espazio-kutxez bestelako formetan.

05.
Ez distortsionatu tipografia (ez trinkotu, hedatu edo deformatu).

06.
Ez aplikatu efektu bisualik tipografiari (itzalak, lausotzeak,etab.)

07.
Ez erabili tipografiaren Outline bertsioa.

08.
Ez erdiratu edo lerrokatu testua ezkerrean besterik.