Masterraren gakoak

Arkitektura masterrari esker arkitekturaren lanbide arautua lor daiteke. Indarrean dagoen arau-markoaren baitan, gaikuntza duten arkitektoek baino ezin dute arkitektura eta hirigintzaren alorrarekin lotutako proiektu gehienak idatzi, sinatu, eraiki eta horien gaineko ardura izan.

Master honek Arkitekturaren Oinarrietako gradua edo antzeko ikasketak egin dituzten ikasleei beharrezko gaitasunak eskainiko dizkie egitura-egonkortasunarekin lotutako eraikuntza-prozesuak jorratzeko, soluzio sortzaileak eta proposatutako beharrizanetara egokitutako soluzioak hartzeko eta eragin ekonomiko, administratibo, sozial, etiko eta ingurumenekoei buruzko erabakiak hartzeko. Azken batean, eskakizun estetikoak, teknikoak eta sozialak betetzeko arkitektura-proiektuak sortzeko, aurrekontu-faktoreek eta eraikuntzari buruzko araudiak ezarritako mugen baitan betiere.

UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa da Euskadi, Nafarroa, Kantabria, Asturias, Errioxa, Gaztela eta Leoneko ekialdea, baita Ipar Euskal Herria ere, hartzen duen eragin-gunean arkitekturan gaitzeko master-titulazioa eskaintzen duen zentro publiko bakarra.

Master honi esker doktoretza-programak egin daitezke.

Master hau ikasteko 4 arrazoi

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Ezinbestekoa da arkitektura- eta hirigintza-proiektu gehienak idatzi, sinatu, eraiki eta horien gaineko ardura hartzeko.
  • Lan-munduan txertatzen lagunduko dizu, praktika-programa osoa baitu enpresetan, arkitektura-estudioetan eta erakunde publikoetan.
  • UPV/EHUko gradu+master eskaintza ofizialki aintzat hartuta dago eta automatikoki titulua erabil daiteke EBeko herrialde guztietan.
  • Zure enpresa sortu ahal izango duzu, eraikuntza eta obra zibilaren munduan, eta arkitektura eta hirigintzako alorretako diziplina anitzeko taldeetako buru izan zaitezke.

Parte-hartzaileak:

Logotipo de coavn

Aukera profesionalak

  • Arkitektura-lanak egiteko lanbide arautua.
  • Arkitektura eta ingeniaritzako diziplina anitzeko estudioak.
  • Eraikuntza eta diseinu arkitektoniko/urbanistikoa, eremu pribatu zein publikoan: obra berria, birgaikuntza, interiorismoa, eraginkortasun energetikoa, hirigintza-planak, herritarren parte-hartze prozesuak, paisajismoa, etab.
  • Sorkuntzari lotutako edozein eremu, adibidez, diseinu grafikoa, moda, eszenografia, bideo-jokoen 3D diseinua, erakusketa/ekitaldiak muntatu eta antolatzea, etab.
  • Irakaskuntza eta ikerketa arkitektura, hirigintza, arte eta historiarekin lotutako arloetan.