Breadcrumb

presentacion-direccion-personal-innovacion-internacionalizacion

Masterraren gakoak

Kudeaketan, produktuan eta prozesuan berrikuntzak lortzea lehiarako ezinbesteko tresna da era guztietako enpresa eta erakundeentzat, enpresa internazionalizazioa izanik berrikuntzarako modu berezi bat.

Ondorioz, garrantzi handia hartu dute enpresetan berrikuntza sustatzeak eta haien nazioartekotzea garatzeak, enpresen ikuspegitik ez ezik, baita ekonomiaren eta gizartearen aurrerabide iturri gisa ere.

Beraz, masterraren helburu nagusia da ikertzaileak eta profesionalak trebatzea, gai izan daitezen enpresei eta beste erakunde batzuei erronka horiek gainditzen lagunduko dieten kudeaketa ereduak, metodoak eta tresnak sortzeko.

Helburu horrek bi norabide ditu: alde batetik, prestakuntza zientifiko eta metodologikora bideratuta dago, enpresa erakundeetan jarduera profesionalak eta ikerketa alorrekoak gauzatzeari begira; bestetik, enpresa arloko ikerketaren adarretako espezializazioa, doktorego tesiaren bidez burutuko dena. 

Bi alderdiek lotura hertsia dute gaur egun enpresek eta erakundeek dituzten desafio garrantzitsuenekin: hala nola globalizazioa, ezagutzaren eta baliabide immaterialen garrantzi gero eta handiagoa, ziurtasunik eza eta horrek guztiak merkatuetan sortzen dituen arriskuak.

Master honen bidez zuzenean sar daiteke UPV/EHUren Enpresa Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntza Doktorego Programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
APAOLAZA IBAÑEZ, VANESA

Idazkaritza :
Master Idazkaritza / Secretaría Máster / Master Secretariat

946 01 70 82 / 7113 / 3703

4-razones-direccion-empresas-innovacion-internacionalizacion

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Malgutasuna gaiak aukeratzean, hautazkoen eskaintza handiagatik. Ondorioz, ikasleak bere ibilbidea taxutu dezake.
  • Etengabe berritzen den gaitegia eta kualifikazio handiko irakasleak (gehienak doktoreak). 50 irakasle 25 ikaslerentzat. Beraz, arreta guztiz pertsonalizatua eskaintzen zaio ikasleari.
  • Parte hartzean oinarritzen den irakats metodologia, eta lanetan, irakurketetan eta taldean eginiko aurkezpenetan oinarritzen den ebaluazioa.
  • Ikasleen autonomia lan egiteko, masterraren tutorearen jarraipenaren laguntzaz.

salidas-profesionales-direccion-empresas-innovacion-internacionalizacion

Irudia

Irteera profesionalak

Oro har, master honetan lortzen den prestakuntzak irteera profesional oso zabalak ditu: enpresa pribatua, erakunde publikoak, hirugarren sektorea... ekintzailetza ahaztu gabe.

Masterraren egresatuek alor ugaritan dihardute: aholkularitza, marketin eta finantzak departamentuak, unibertsitate prestakuntza eta unibertsitatetik kanpokoa, kirol erakundeak, udalak, garraio enpresak, I+G+b sailak… Ikasle batzuek beren enpresa sortu dute.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak