Masterraren Gakoak
Biodibertsitatea eta gure inguruneko ekosistemen funtzionamendua sakonago ezagutzea, hainbat lurraldetako giza jardueren berri jasotzea eta mehatxu nagusiak identifikatzea dira master honen helburu nagusiak.
Zentzu horretan, programaren ardatz nagusiek harremana dute, hain zuzen, ekosistemen egoera ekologikoaren ebaluazioan parte hartzen duen ingurumen biologiarekin; betiere, funtzionamenduari, dibertsitate biologikoari, habitataren narriadura eta zatiketari, aldaketa globalari, eta baliabide biologikoen ustiapen eta erabilera arrazionalari dagokienez.
Era berean, ingurumenari eta biodibertsitateari eragiten dien legeriaren eta arauen berri ematen du, ingurumenaren gestiorako lege tresnei zein tresna teknikoei dagokienez, bai eta galzorian dauden espezieen babeserako irudiei, kartografiari eta teledetekzioari dagokienez ere.
Master honek sarbidea ematen du UPV/EHUko ingurumenaren arloko honako doktorego programa hauetara: Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa; Ingurumen Agrobiologia, Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia; Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa; Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatza; Diziplinarteko Estrategia Zientifikoak Ondarean eta Paisaian (DEZOP).