Gaia
Kartografia, gis eta teledetekzioa
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Kartografia digitalaren, Geografia Informazioko Sistemen (GIS) eta Teledetekzioaren oinarriak ezagutaraztean oinarritzen da irakasgai hau, bai eta Natura eta Ingurumen Zientzietan dituzten aplikazio nagusietan ere.Horretarako, funtsezkoa da informazio geografikoko sistemen eta informazio kartografikoa bilatzearen aukerak ezagutzea. Gainera, ikasleek datu geografikoak erabiltzen ikasi behar dute, gai izan daitezen mapa tematikoak sortu, aldatu, interpretatu eta editatzeko, bereziki landaredi-mapak, eta horretarako lan-tresna egokiak eman behar zaizkie. Horrela, irakasgai honetan datu geoerreferentziatuen kudeaketa eta maneiuari buruzko programa informatikoen funtzionamendua ezagutuko dute, QGIS (GRASS moduluarekin), Google Earth Engine, Python eta R (RStudiorekin) praktikatuz.
Irakasleak
| Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
|---|---|---|---|---|---|---|
| ALDEZABAL ROTETA, MARIA ARANTZAZU | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Botanika | arantza.aldezabal@ehu.eus |
| LARRAÑAGA ARRIZABALAGA, AITOR | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebiduna | Ekologia | aitor.larranagaa@ehu.eus |
| MORO DEORDAL, JOSE IGNACIO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Eskualde Analisi Geografikoa | inaki.moro@ehu.eus |
Irakaskuntza motak
| Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
|---|---|---|---|
| Magistrala | 12 | 24 | 36 |
| Mintegia | 7 | 6 | 13 |
| Ordenagailuko p. | 20 | 25.5 | 45.5 |
| Landa p. | 6 | 12 | 18 |
Ebaluazio-sistemak
| Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
|---|---|---|
| Praktiken memoria | 100.0 % | 100.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Irakasgaia amaitutakoan, ikaslea gai izango da:- Kartografia digitalaren, geografia informazio-sistemen (GIS) eta teledetekzioaren oinarri teorikoak eta kontzeptualak azaltzea, baita natura- eta ingurumen-zientzien esparruan dituzten aplikazioak ere.
- GIS plataformak eta tresnak identifikatzea eta konparatzea, bai eta ingurumen-azterketarako garrantzitsuak diren informazio-iturri kartografikoak ere.
- Datu geografikoak kudeatzea, prozesatzea eta aztertzea software espezializatua erabiliz, eta jakintza teknikoak eguneratzeko autonomia erakustea.
- Gaikako mapak diseinatzea, lantzea, editatzea eta interpretatzea, landaredi-mapei garrantzi berezia emanez, eta tresna digital egokiak erabiliz.
- QGIS (GRASS) eta R (RStudio) bezalako programa informatikoak aplikatzea datu geoerreferentziatuak tratatzeko eta analizatzeko.
- Gaur egungo landaredi-mapak egiteko metodologia espezifikoak ezartzea, datu espazialak eta gaikakoak txertatuz.
- Kartografia daitezkeen landaredi-unitateak ezagutu eta sailkatzea, irizpide ekologiko eta kartografikoak aplikatuz.
- Espezieen banaketa-ereduak eraikitzea datu-base publikoetatik abiatuz, analisi espazial eta estatistikorako tresnak erabiliz.
- Irudi satelitalak aztertzea eta tratatzea prozesamendu digitaleko tekniken bidez, plataforma espezializatuak erabiliz (hala nola ESA-SNAP) eta programazio-inguruneak (Python, Google Earth Engine), biodibertsitateari eta ingurumen-kudeaketari aplikatutako teledetekzioaren testuinguruan.
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ebaluazio-irizpideak: Gelan modu presentzialean egindako jarduera eta ariketen etengabeko jarraipena(etengabeko ebaluazioa).
Ebaluazio-sistema: Irakasle bakoitzak ariketak ebaluatu eta kalifikatuko ditu (entregatuko duten ariketen memoriaren bidez) eta azken nota irakasle bakoitzak emandako dedikazioaren (ordu-kopurua) arabera kalkulatuko da.
Ikasleek, egindako ariketak jasotzen dituen txostena entregatu behar dute. Ez dago azterketa idatzirik,ez eta ahozkorik.
Ebaluazio metodo honek aldaketak izan litzake osasun agintarien jarraibideek hala ezarriko balute. Aldaketa egokiak garaiz iragarriko lirateke, ikasleek ekitatez eta justiziaz ebaluatuak izateko duten eskubidea bermatzeko beharrezko estrategia eta tresnak izanik.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ohiko deialdia gainditu ez duten ikasleentzat, ez-ohiko deialdi bat dago, eta erabil dezakete. Kasu horretan, ikasleak eskaera bat egingo dio irakasgaiaren koordinatzaileari, eta aplikatuko den ebaluazioak ohiko deialdian erabilitako irizpide berberak izango ditu.Irakasgai-zerrenda
Kartografiaren oinarri teorikoak.Geografia Informazioko Sistemetarako Sarrera (GIS).
GISaren oinarrizko erabilera eta funtzionalitateak: zure lehen oinarrizko mapa.
GISen aplikazioak: mehatxatutako floraren adibide bat.
GIS eta R-ren aplikazioak: eredu geoespazialak.
Teledetekzioaren oinarri teorikoak: sarrera eta oinarriak.
Satelite-irudien prozesamendua eta interpretazioa: espektro elektromagnetikoa.
Teledetekzioaren aplikazioak ingurune-kudeaketan: praktikak QGIS, ESA-SNAP, Google Earth Engine eta Python-ekin.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Aplikazio informatikoak (softwareak):- QGIS (Quantum GIS + GRASS): datu geoespazialak bistaratzeko, editatzeko eta analizatzeko software libre eta kode irekikoa da, OSGeo komunitate globalak (Open Source Geospatial Foundation) garatua. Plataforma guztietarako balio du (GNU/Linux, Unix, Mac OS eta Microsoft Windows).
- QGIS Cloud: QGISen luzapen bat da. QGIS Cloud-ekin, QGISen sortutako proiektuak zuzenean kargatu ditzakezu webgunean, nabigatzaile baten bidez datu geoespazialen sarbidea, bistaratzea eta edizioa erraztuz, software gehigarriaren beharrik gabe.
- Python: kode irekiko programazio¿ingurunea, irudi satelitalen eta multiespektroko deribatuen prozesamendua, analisia eta bistaratzea automatizatzeko.
- ESA-SNAP: ESAren doako ingurunea, irudi satelitalak (bereziki Sentinel familiakoak) prozesatu eta aztertzeko, teledetekzioaren lan-fluxuen barruan.
- Google Earth Engine (GEE): Googlek datu geoespazialen kantitate handiak analizatzeko eta bistaratzeko garatutako hodeiko konputazio-plataforma bat da.
- R eta RStudio: programazio-lengoaia eta software libreko ingurunea da, analisi estatistikoak eta grafikoak egiteko bereziki oso erabilia.
Oinarrizko bibliografia
BREWER, C.A. 2005. DESIGNING BETTER MAPS: A GUIDE FOR GIS USERS.BURROUGH, P. A. & Mc DONNELL R.A. 1997. Principles of Geographical Information Systems. Great Britain: Oxford, 333p. ISBN: 0-19-823366-3.
OLAYA, V. 2011. Sistemas de Información Geográfica (Versión 1.0). Web: http://wiki.osgeo.org/wiki/Libro_SIG.
PEDROTTI, F. 2004. Cartografia Geobotánica. Ed. Pitagora Editrice Bologna. Italy.
PEÑA LLOPIS, J. 2006. Sistemas de Información Geográfica aplicados a la gestión del territorio. Univ.Alicante. Ed. Club Universitario, Alicante. ISBN: 84-8454-493-1.
ROBINSON, et al. 1995. Elements of cartography. EEUU: John Wiley & Sons. Inc, 6th ed, 674p. ISBN: 0-471-55579-7.
SILBERSTEIN, J. & MASER CH. 2000. LAND-USE PLANNING FOR SUSTAINABLE DEVELOPMENT. LEWIS PUBLISHERS. NEW YORK
STILLWELL, J. & CLARKE, G. 2003. Applied GIS and spatial analysis. JOHN WILEY & SONS.
TERRADAS, J. 2001. Ecología de la vegetación. ED. OMEGA.
CHUVIECO, E. 2008. Teledetección Ambiental, Barcelona, Ariel, 3ª edición revisada
Aldizkariak
Cartography and Geographic Information Science (CaGIS) (http://www.cartogis.org/publications/)Earth Observation Magazine. http://www.eomonline.com
Geofocus, revista electrónica del grupo de métodos cuantitativos, SIG y Teledetección de la Asociación de Geógrafos Españoles (http://geofocus.rediris.es/principal.html)
IEEE Transactions on Geoscience and Remote Sensing, (http://ieeexplore.ieee.org/xpl/RecentIssue.jsp?puNumber=36).
ISPRS Journal of Photogrammetry and Remote Sensing. (http://www.elsevier.com/wps/find/journaldescription.cws_home/503340/description#description
International Journal of Remote Sensing (http://www.tandf.co.uk/journals/titles/01431161.asp).
Remote Sensing of Environment (http://www.elsevier.com/wps/find/journaldescription.cws_home/505733/description#description
Estekak
Aplikazio informatikoak (softwareak) deskargatzeko estekak:QGIS (Quantum GIS + GRASS): https://qgis.org/downloads/QGIS-OSGeo4W-3.34.11-1.msi
Google Earth Engine: https://earthengine.google.com/
R: https://cran.r-project.org/
RStudio: https://cran.rstudio.com/
ESA-ESNAP: https://step.esa.int/main/download/snap-download/
Python: https://www.python.org/