Gaia

XSLaren edukia

Animali dibertsitatea lehorreko ingurunean

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Animali dibertsitatea lehorreko ingurunean irakasgaia bereziki Biologian edo Ingurumen Zientziatan graduatuei zuzenduta dago, hots, jada Zoologia edo Faunaren Azterketa eta Gestiorako Metodoak bezalako irakasgaiak jada egin dituzten ikasleentzat, gehiago edo gutxiago haien espezializatearen arabera. Beraz, jada eskuratutako ezagumenduan sakondu nahi dugu bertan, ikasleek aurretik jaso dutena baino ikuspegi praktiko eta aplikatuagoa duen formakuntza eskeiniz. Ondorioz,irakasgai batez ere praktikoa da, eta ikasleek fauna ornogabe nahiz ornodunari buruzko mendiko ikerketak egiteko teknika ezberdinak menderatzea eta lanabes erabilgarrienekin trebatzea da bere helburu nagusia.

Master honek biltzen duen ikuspegi bikoitzari jarraiki, batetik prestakuntza profesionala landuz eta bestetik azekenean doktore-tesi bate egitera bideratutako ikerketarako prestakuntza bilatuz, irakasgai honetan faunaren ezagumendua hiru alorretan landuko da: batetik, gure inguru geografikoko faunarik adierazgarriena hartzen da ikasgai; bigarren, fauna horren inguruna sortzen diren kudeaketa-beharrak lantzen dira (ehiza, kontzerbazioa, kontrola, ingurmen-heziketa...); eta hirugarrenez, animali talde ezberdinak aztertzeko metodologiak mendian eta iksupegi kritikoz aztertzen dira. Ikuspegi hirukoitz hau oinarri hartuta, ornogabe eta ornodunen arteko talde nagusienak modu berezituan aztertuko dira (artropodoak, moluskuak, herpetofauna, hegaztiak eta ugaztunak).

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AIARTZA AZURTZA, JOSE RAMONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaZoologiajoxerra.aihartza@ehu.eus
CABODEVILLA BRAVO, XABIEREuskal Herriko UnibertsitateaProfesorado Ayudante DoctorDoktoreaElebidunaZoologiaxabier.cabodevilla@ehu.eus
GOITI UGARTE, URTZIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaZoologiaurtzi.goiti@ehu.eus
GOMEZ MOLINER, BENJAMIN JUANEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraZoologiabenjamin.gomez@ehu.eus
ROJO BARTOLOME, IRATXEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaZoologiairatxe.rojo@ehu.eus
ZABALA ALBIZUA, FRANCISCO JAVIEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaZoologiaj.zabala@ehu.eus
ZORROZUA GAMBOA, NEREEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaZoologianere.zorrozua@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Euskal Herrian eta bere inguruan bizi den animali dibertsitatea ezagutzea, bai maila espezifikoan, bai komunitate mailan.0.0 %
Lehorreko fauna talde ezberdinen ikasketan gehien erabiltzen diren mendiko teknika eta tresnak ezagutu eta erabiltzea, haietako bakoitzaren erabilerak dituen abantaila eta mugez jabetuz0.0 %
Ornodunen faunaren zentsuak egitea eta haien arrastoak mendian identifikatzea0.0 %
Lehorreko animali espezie edo talde ezberdinen kudeaketa- eta aplikazio-beharrak ezagutzea.0.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala102535
Mintegia710.517.5
Laborategiko p.6915
Ordenagailuko p.4610
Landa p.182745

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Ikastaro honen helburuen artean, lehenik eta behin, ikasleei gure inguruko faunaren berri ematea da, animalia talde bakoitzak dituen kudeaketa-beharrei arreta berezia eskainiz, horiexek baitira neurri haundi batean lan-merkatua baldintzatzen dutenak. Gainera, ikasleek faunaren ikasketaren hurbilketa praktikoa lantzea bilatzen da, bai ornodunei nahiz ornogabeei dagozkienean, mendian eta laborategian erabiltzen diren teknika eta metodologia ezberdinak, eta horiek ematen dizkiguten datu gordinen irakurketa kritikoa integratuz, beti ere lan-egoera bakoitzean bilatzen diren helburuak begi-bistatik galdu gabe.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Azken ebaluazioa egingo da (ez jarraitua). Ikastaroa presentziala da, eta beraz gutxienez mendiko eta laborategiko raktiken eta mintegien 80% egitea derrigorrezkoa da. Ebaluazioa honela egingo da:



Idatzizko azken memoria: 70%

Mendiko eta laborategiko praktiketako partaidetza: 15%

Mintegi eta hausnarketetan partehartzea: 15%.



Azken memoria ez aurkezteak ebaluazioari uko egitea esan nahi du, eta Ez Aurkeztua bezala ebaluatuko da.



Arestian aipatutako ebaluazio moduak eraldatuak gerta daitezke egoera sanitario edo bestelako baten ondorioz aurreikusitako ebaluazio-froga batzuk eziznezko suertatuko balira.



Irakasgai hau ebaluatzeko proba eta jardueren ardatz izango dira UPV/EHUren araudian xedatzen diren printzipioak: zuzentasun akademikoa, zintzotasuna eta jarrera etikoa. Ikasleak onartzen eta gogoratzen du unibertsitatean matrikula egin zuenean Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena izenpetu zuela eta, haren bidez, hitzeman zuela plagiorik edo bestelako iruzur akademikorik ez zuela egingo, ezta ebaluazio probetan eta lanetan baimenduta ez dagoen objektu eta gailu teknologikorik erabiliko ere ¿adimen artifizialeko tresnak barne, halakorik berariaz baimenduta ez dagoenean¿. Betebehar horiek urratzeak ondorio akademiko eta diziplinazkoak izan ditzake, unibertsitatean indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Idatzizko azken memoriaren aurkezpena (100%).



Arestian aipatutako ebaluazio moduak eraldatuak gerta daitezke egoera sanitario edo bestelako baten ondorioz aurreikusitako ebaluazio-froga batzuk ezinezko suertatuko balira.



Irakasgai hau ebaluatzeko proba eta jardueren ardatz izango dira UPV/EHUren araudian xedatzen diren printzipioak: zuzentasun akademikoa, zintzotasuna eta jarrera etikoa. Ikasleak onartzen eta gogoratzen du unibertsitatean matrikula egin zuenean Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena izenpetu zuela eta, haren bidez, hitzeman zuela plagiorik edo bestelako iruzur akademikorik ez zuela egingo, ezta ebaluazio probetan eta lanetan baimenduta ez dagoen objektu eta gailu teknologikorik erabiliko ere ¿adimen artifizialeko tresnak barne, halakorik berariaz baimenduta ez dagoenean¿. Betebehar horiek urratzeak ondorio akademiko eta diziplinazkoak izan ditzake, unibertsitatean indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.

Irakasgai-zerrenda

Irakasgaia batez ere praktikoa da, eta arrazoi logistikoak tarteko bi zatitan bereziko da: lehena, laburrena, azterketa faunistikoetan erabilitako teknika molekularrei eskeinia, Otsailean egingo da Zirntzia eta Teknologia Fakultatean, bertako ordenagailu-gelak baliabide hartuta; bigarrena, aldiz, mendiko teknikak eta faunaren identifikazioa aztergai dituena, bigarren lauhilekoaren amaieran egingo da (maiatzaren azkenean edo ekainaren hasieran), mediko eta laborategiko lanaka astebetean bilduta.

Ikastaroaren metodologia hau izango da: Irakasgai bakoitza eskola magistral bat edo batzuz hasiko da, eta bertan irakasleek irakasgaia egoki lantzeko beharrezko azalpenak emango dituzte.Mendiko eta laborategiko praktiketan ikasleek argibide eta formazio espezifikoak jasoko dituzte gai bakoitzean lantzeko eskatuko zaizkien helburuak landu ahal izateko. Saio horietan, irakasleek gainbegiratuta, ikasleek mendiko edo laborategiko lanak egiteko beharrezko informazioa bildu eta aztertuko dute. Mendiko lanean ikasleek talde txikitan eta modu autonomoan egingo dute lan, irakasleen gainbegiratze puntualarekin. Praktika bakoitzaren ondoren, talde ezberdinak mintegian bilduko dira irakasleek zuzenduta, eta bertan egindako behaketak partekatu, eta izandako arazo metodologiko edo logistikoak eztabaidatuko dira, erabilitako metodologien ahulgune eta abantailei buruzko, eta horien lanaren helburuekiko eta oro har mendiko lanerako dituzketen inplikazioei buruzko hausnarketa eginez.

Azkenik, ikasle bakoitzak idatzizko memoria bat landuko du, eztabaidatutako mendiko koadernoaren eredukoa; bertan, egindako ariketak, lortutako emaitzarik adierazgarrienak, haiei buruzko azterketa kritikoa, eta erabilitako metodologiei eta mendiko diseinuari buruzko hausnarketa bilduko dira.



TEORIAZKO GAITEGIA



1-. Markatzaile molekularren erabilera faunaren azterketa, kudeaketa eta kontserbazioan.

2-. Entomofauna: Artropodoen identifikazioa eta laginketarako teknika nagusiak: argi-tranpak, Malaise sareak... Talde nagusien anatomia.

3-. Herpetofauna: anfibio eta narrastien dibertsitatea eta banaketa; kudeaketa-lehentasunak, kontserbazioa, espezie inbaditzaileen kontrola eta ingurumen-heziketa; herpetofanaren laginketa metodoak.

6-. Hegaztiak: hegaztien dibertsitatea, banaketa eta ugaritasuna hainbatzeko teknikak; kontserbazioa, gestio zinegetikoa, ingurumen-heziketa eta populazioen kontrola; ornitologiako laginketa-metodoak.

7-. Ugaztunak: ugaztunen dibertsitatea eta banaketa; kudeaketa-lehentasunak, kontserbazioa, gestio zinegetikoa, espezie arazoen populazioen kontrola eta ingurumen-heziketa; ugaztun talde nagusienetarako laginketa-metodo arruntenak.



MENDIKO ETA LABORATEGIKO PRAKTIKAK



1-. Animalia edafiko, epiedafiko eta aereoak lagintzeko metodo eta tekniken erabilpena: bilketa zuzena, Malaise sareak, argi-tranpak, fauna-xurgatzaileak, e.a.

2-. Animalia edafiko, epiedafiko eta aereoen identifikazioa: moluskuak eta artropodoak.

3-. Herpetofaunaren inbentario kuantitatiboak eta dibertsitatezkoak: babeslekuetan, iharduera-eremuan edo errutegunetan bilaketa zuzena. Mendiko identifikazioa.

4-. Hegaztien dibertsitatea eta inbentario kualitatiboak: behaketa/entzute-guneak oinarri duen metodologiaren erabilera.

5-. Ugaztunen inbentario kuantitatiboa: orkatzen kontaketa zuzenaren adibidea.

6-. Ugaztunen dibertsitatearen inbentarioa zeharkako metodoen bitartez: arrasto, marka eta seinaleen identifikazioa; fototranpeo-teknika.

7-. Kiropteroen dibertsitatearen inbentarioa: lanbro-sareak, babeslekuan zuzenean bilatzea, eta ultrasoinuen bitartezko identifikazioaren erabilera. Identifikazio eta datu-bilketa mendian, eta ultrasoinuen azterketa mendian eta laborategian.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Mendiko eta laborategiko identifikazio-gidak, mikroskopio binokular estereoskopiko eta mikroskopio optikoak, Mailse sareak, argi-tranpak, entomologia biltzeko mendiko materiala, tranpa fotografikoak, prismatikoak, ultrasoinu-detektoreak, lanbro-sareak, eta lehorreko fauna ornogabe eta ornodunaren azterketarekin lotutako mendiko eta laborategiko beste zenbait material.







Oinarrizko bibliografia

ORNODUNAK

Bang P., Dahlstrom P. (1975). Huellas y señales de los animales de Europa. Ediciones Omega S.A., Barcelona. 240 pp.

Blanco, J.C. 1998. Mamíferos de España. Vols. I y II. Editorial Planeta, Barcelona.

Russ J. (2021). Bat Calls of Britain and Europe. A Guide to Species Identification. Pelagic PUblishing, Exeter UK. 732 pp. Salvador A., Pleguezuelos J.M., Reques R. (2021). Guía de los Anfibios y Reptiles de España. AHE, MNCN, Madrid. 341 pp

MacDonald D. (1995). European Mammals. Evolution and Behaviour. HarperCollins Publishers, London.

ORNOGABEAK

Barker, G. M. (ed.). 2001. The Biology of Terrestrial Molluscs. CABI Publishing. 558 pp.

Chinery M. (2001). Guía de Campo de los Insectos de España y Europa. Ediciones Omega S.A., Barcelona.402 pp. Richards O.W., Davies R.G. (1983). Tratado de Entomología Imms. Clasificación y Biología. Ediciones Omega S.A., Barcelona. 998 pp.

Richards O.W., Davies R.G. (1983). Tratado de Entomología Imms. Estructura, Fisiología y Desarrollo. Ediciones Omega S.A., Barcelona. 438 pp.

Roberts M.J. (1996). Collins Field Guide. Spiders. Britain and Northern Europe. Harper Collins Publishers Ltd, London.

383 pp.

Robineau R. (2007). Guide des Papillons Nocturnes de France. Delachaus et Niestlé, Paris. 288 pp.

Waring P., Townsend M. (2003). Field Guide to the Moths of Great Britain and Ireland. British Wildlife Publishing, Hampshire UK. 432 pp.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak