Breadcrumb

presentacion-master-integracion-energias-renovables-sistema-electrico

Masterraren Gakoak

Azken urteetan, energia sorkuntzan, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira errendimendu teknologiko handiko prozesuetan erabilitako iturri berriztagarrietan eta ez berriztagarrietan oinarritutako teknologiak.  Sorkuntza mota honen hedapenak mesede egiten die sistema energetiko jasangarrien garapenari eta hornikuntzaren segurtasunari, energia iturri primarioen dibertsifikazioagatik.

Hala ere, iturri berriztagarrietan oinarritutako energia elektriko sorkuntza areagotzeko, sare elektrikoen operazio modu konbentzionalak aldatu behar dira, eta horrek galga ezartzen dio haren garapenari eta langile espezializatuen trebakuntza eskatzen du.

Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan masterraren xede nagusia da behar horri erantzutea, sorkuntza mota honen eta sarearen arteko interakzioan espezializatutako profesionalak eta ikertzaileak trebatzea, arazoak konpontzen lagunduko duten sistema eta ekipo berriak sortzeko eta sorkuntza elektriko berriztagarriaren garapena bultzatzeko, bat eginik Europar Batasunak proposatutako helburuekin.

Prestakuntza programak gaitasuna ematen du ekipo elektrikoen diseinu, kalkulu, fabrikazio eta ustiapen prozesuekin lotutako era guztietako lanak proiektatu, exekutatu eta zuzentzeko, baita gidaritza lanak egiteko ere energia berriztagarriak sistema elektrikoan integratzea erraztuko duten produktuen eta ustiapen prozeduren garapenean.

Gainera, aukera ematen du ikerketa karrera bati ekiteko, bai sektore elektrikoan jarduera duten zentro teknologikoetan bai alor akademikoan, masterraren bidez zuzenean sar daitekeelako unibertsitate arteko Energia Elektrikoko Sistemak doktorego programara.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

24

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MAZON SAINZ-MAZA, ANGEL JAVIER

Idazkaritza :
SECRETARIA EIB - BILBAO

946013917

4razones-master-integracion-energias-renovables-sistema-electrico

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Sektore elektrikoak egokitu egin behar du energia berriztagarrietan oinarritutako eskala handiko sorkuntzara.
  • Masterrak prestakuntza ematen du sistema elektrikoak behar duen transformaziorako.
  • Borondatezko praktikak egin daitezke sektoreko enpresetan, edo egonaldi bat atzerriko unibertsitateetan.
  • Enplegagarritasun indize handiak ikasle egresatuen artean.

salidas-master-integracion-energias-renovables-sistema-electrico

Irudia

Irteera profesionalak

  • Maila handiko funtzio teknikoak energia berriztagarrien eta sistema elektrikoen alorreko enpresetan.
  • Ikerketa zentro teknologikoetan eta ikerguneetan.  

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak