Gaia

XSLaren edukia

Eraikuntzarako Energia Tresnak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“Eraikinen portaera energetikoaren kalkulua” irakasgaia Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasunaren Ikerketa Industrian, Garraioan, Eraikuntzan eta Hirigintzan Masterrean irakasten da. Zehazki, Eraginkortasun Energetikoa Eraikuntzan eta Hirigintzan espezialitatean kokatzen den 3 ECTS derrigorrezko irakasgaia da.



Irakasgai honen helburua nagusia, eraikinen eskari energetikoaren bitartez ematen den kontsumo energetikoa estimatzeko tresnak praktikan jartzean datza. Horretarako, eraikuntza-energiarekin erlazionatutako oinarrizko kontzeptu eta kontzeptu aurreratuak aplikatu beharko dira. Tresna hauen bitartez, eraikinen portaera eta eraginkortasun energetikoa ebaluatu ahal izango da. Horrela bai etxebizitzen zein bulegoko eraikinetan, berriak edo aldez aurretik eraikita egonda ere, eraikinen gainean egindako aldaketen (aktibo edo pasibo) eragina kuantifikatu ahal izango da.



Orokorrean, eraikinen simulazio energetikorako tresnak hauek, instalazio termikoen dimentsionaketa egiteko erabiltzen dira edota eraikinen gainean egindako hobekuntzen koste ekonomikoa, CO2 emisioen aurrezpena edota aurrezpen energetikoa kalkulatzeko erabiltzen dira, bai diseinu fasean, baita birgaitzean zehar hartzen diren erabaki teknikoak justifikatzeko ere.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
CAMPOS CELADOR, ALVAROEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakalvaro.campos@ehu.eus
HIDALGO BETANZOS, JUAN MARIAEuskal Herriko UnibertsitateaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakjuanmaria.hidalgo@ehu.eus
MARTIN ESCUDERO, KOLDOBIKAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakkoldobika.martin@ehu.eus
TERES ZUBIAGA, JONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakjon.teres@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Tener conocimientos avanzados de las formas de transmisión de calor que influyen en el balance energético de la envolvente térmica del edificio20.0 %
Familiarización de la normativa existente para el diseño energético de los sistemas de calefacción y refrigeración, conociendo sus simplificaciones y limitaciones20.0 %
Adquirir nociones básicas para el uso de herramientas informáticas que permitan calcular la demanda energética de edificios, aplicando los conocimientos adquiridos en la evaluación de los resultados y siendo capaz de proponer mejoras energéticas60.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala142135
Gelako p.4610
Ordenagailuko p.121830

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak5.080 %
Azalpenezko eskolak7.0100 %
Galdetegiak sortzea3.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala15.00 %
Kasu praktikoen ebazpena15.050 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea5.00 %
Lanak ekipo informatikoekin15.050 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa5.020 %
Testuen analisia5.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak10.0 % 30.0 %
Lan praktikoak30.0 % 50.0 %
OTROS0.0 % 20.0 %
Test motako azterketa0.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

IE1: Zona termiko baten gainean eragina duten aldagai eta parametroak identifikatu.

IE2: Eraikin batean energia-balantzea aplikatu.

IE3: Eraikin baten instalazioak dimentsionatu.

IE4: Gradu-egun metodoa erabiliz, eraikinen eskari energetikoa estimatu.

IE5: Eraikinen simulazio energetikorako software bat erabili eta eskari-energetikoan murrizpenak lortzeko neurriak proposatu.



Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:



AZKENEKO LANA

- Aurkezpenaren formatua (grafikoak, marjinak, egitura, etabar).

- Eskari energetikoaren emaitzak.

- Hobekuntzen proposamena eta kalkulua.

- Instalazioen proposamena eta programan inplementazioa.

- Ahozko aurkezpena eta emaitzen azalpena.



TEST MOTAKO GALDERAK

- Klasean emandako edukiaren araberako galderen erantzun zuzenak..



BERTARATZEA ETA PARTE-HARTZEA:

- Parte-hartze aktiboa eta positiboa.

- Bertaratzea eta puntualtasuna.



UKO EGITEA: Ikastaroaren klasea bukatu aurretik, ikasleak email baten bitartez jakinarazi beharko dio uko egiteko asmoa irakasgaiko koordinatzaileari.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio irizpideak ohiko deialdiaren berdinak dira. Bertaratze eta parte-hartzeari dagokion nota, ohiko deialdian zehar lortutakoa izango da.



UKO EGITEA: Aldez aurretik adostuko den lanaren entrega egiteko data baino lehen, ikasleak email baten bitartez jakinarazi beharko dio uko egiteko asmoa irakasgaiko koordinatzaileari.

Irakasgai-zerrenda

Ikastaro hau eraikinen energetikaren eremuan oinarrizko kontzeptuak eta kontzeptu aurreratuak eskuratzeko dago bideratuta. Ikuspuntu teoriko eta praktiko batekin eta eraikinen simulazio energetikorako tresna bat erabiliz, eraikinen portaera termikoan eragina duten aldagai eta parametroak aztertuko dira. Gainera, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko jarraibideak emango dira. Helburu honekin, Design Builder kalkulu-programa erabiliko da tresna informatiko gisa.



GAI ZERRENDA:



1. GAIA: ERAIKINEN PORTAERA ENERGETIKOARI SARRERA

· 1.1 Kontsumo energetikoa eraikuntzan: Aurrekariak

· 1.2 Kontzeptu orokorrak

· 1.3 Eraikinen ebaluazio energetikorako metodoak



2. GAIA: ERAIKINEN EBALUAZIO ENERGETIKORAKO METODO SINPLIFIKATUAK

· 2.1 Bero-transferentzia eraikuntzan

· 2.2 Energia-balantzea eraikuntzan

· 2.3 Bero-galerak (berokuntzan)

· 2.4 Bero-irabaziak

· 2.5 Dimentsionaketa

· 2.6 Gradu-egun metodoa



3. GAIA: ERAIKINEN SIMULAZIO ENERGETIKOA: ESKARI ENERGETIKOA

· 3.1 Energia-balantzea egoera iragankorrean

· 3.2 Bero-balantzearen metodoa

· 3.3 Eraikinen simulazio energetikorako tresnak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasturtean zehar eGELA plataforma birtualean argitaratuko diren materialak (power point, ariketak, enuntziatuak, txotenak, etabar)

Oinarrizko bibliografia

1. J.A. Clarke, Energy Simulation in Building Design, Butterworth-Heinemann, Oxford, 2001



2. Garg, V., Mathur, J., Tetali, S., Bhatia, A. Building energy simulation: A workbook using designbuilder, CRC Press, 2017.



3. L. Jankovic, Designing Zero Carbon Buildings Using Dynamic Simulation Methods, Routledge, 2017.



4. C.E. Hagentoft, Introduction to Building Physics, Studentliteratur, 2001



5. J. Waltz, Computerized Building Energy Simulation Handbook, Lilburn, Fairmont Press, 2000



6. Carnahan B., Luther H.A., Wilkes J.O., Cálculo numérico, métodos aplicaciones, Rueda, 1979.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. ASHRAE Guideline 14-2002, Measurement of Energy and Demand Savings







2. A.M. Malkawi, G. Augenbroe, Advanced Building Simulation, New York, Spon Press, 2004







3. C. Schttich, Solar Architecture: Strategies, Visions, Concepts, München, Edition Detail, 2003







4. R.H. Howell, H.J. Sauer, W.J. Coad, Principles of Heating, Ventilation and Air Conditioning, ASHRAE, 2010

Aldizkariak

1. Energy and Buildings







2. Energy Policy







3. Building and Environment







4. Applied Energy



Estekak

http://www.ashrae.org/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak