Gaia

XSLaren edukia

Energia Efizientzia Egiaztatzeko Prozedurak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiak eraikuntzako ziurtapenaren eta energia-auditoretzen alderdiak lantzen ditu, eraikuntzan energia-eraginkortasuna areagotzera bideratutako hobekuntza poten-tzialak identifikatzeko tresna gisa.

Hala, ziurtagiriari dagokionez, bizitegi-eraikinen eta hirugarren sektoreko eraikinen era-ginkortasun energetikoa zertifikatzeko dauden prozedurak aztertuko dira, aukera sin-plifikatu eta orokorretan, eta sakonki aztertuko dira eraikinetako eraginkortasun ener-getikoaren ziurtagiriari buruz indarrean dagoen Europako Araudia (2010/31/EB Zuzen-taraua eta 2012/27/EB Zuzentaraua) eta Europako Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz Espainian dagoen araudia (RD-235/2013 eta RD-564/2017). Eraikinetako energia-ziurtapeneko tresnen erabilera eta funtzionamendua aztertuko dira.

Energia-auditoretzei dagokienez, eraikuntzari aplikatutako energia-auditoretzen sarre-ra bat egingo da, horien irismena, aplikazio-metodologia bat proposatuko da, audito-retza mota horietan erabili ohi diren tresnak ikusiko dira, baita lortutako emaitzen da-tuen tratamendua ere.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
HIDALGO BETANZOS, JUAN MARIAEuskal Herriko UnibertsitateaIkertzaileDoktoreaElebakarraArloa ez dago adierazita edo behin-behinekoa dajuanmaria.hidalgo@ehu.eus
TERES ZUBIAGA, JONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakjon.teres@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Familiarización con la directiva europea de eficiencia energética en los edificios y su transposiciones al contexto español a través del código técnico, el real decreto de certificacion de la calificación energética de edificios de nueva planta y el reglamento de instalaciones térmicas en los edificios.30.0 %
Adquirir la capacitación para desarrollar la certificación de edificios residenciales y terciarios según las opciones simplificada y general, empleando procedimientos alternativos basados en soluciones técnicas y en los programas oficiales de certificación CALENER VYP y CALENER GT35.0 %
Adquirir la capacitación necesaria para realizar la com probación de la Exigencia de Limitación de la Demanda de Energía impuesta por el CTE, HE-1-Ahorro de Energía, mediante el empleo del programa de simulación normativo LIDER35.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala182543
Ordenagailuko p.122032

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak18.0100 %
Kasu praktikoen ebazpena45.010 %
Ordenagailuko praktikak12.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Lan praktikoak100.0 % 100.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgai honetan eskola teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira. Horrela, ikasleek ikasitako ezagutza teorikoa praktikan jarri ahal izango dute ariketak eginez, kasu errea-lak aztertuz eta jarduera praktikoak eginez. Kontzeptu teorikoak aurkezpenen bidez eta irakaslearen apunteen laguntzarekin garatzen dira. Beharrezko materiala E-Gela plataforman egongo da eskuragarri.



Ikasgaiaren kalifikazioa kalkulatzeko, proposatutako eraikin baten banakako ziurta-pen-lana egingo da ikasturteko azken asteetan, eta ikasgaiaren eskola-orduetan egin-go diren energia-auditoretzekin lotutako zereginak ebatziko dira.



ENERGIA ZIURTAPENARI LOTUTAKO LANAK

- Aurkezteko formatua

- Energia-eskariaren emaitzak

- Energia-eraginkortasuna hobetzeko proposamenak eta kalkuluak

AUDITORETZA ENERGETIKOEN ZEREGINAK

- Zuzenketa kalkuluetan.

PARTE-HARTZEA

- Parte-hartze aktiboa eta positiboa gelan

- Bertaratzea eta puntualtasuna





NOTA FINALA: Ziurtapen energetikoa (50%) + Auditoretza energetikoei lotutako arike-tak (45%) + Parte hartzea (5%)



Oharra: ohiko ebaluazio-deialdiari uko egiteko, ikasleak irakasgaiaren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio, irakasgaia hasi eta 3. astea baino lehen.









Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdian, idatzizko azterketa egingo da soilik. Irakasgaiaren nota finala kalku-latzeko, azterketa honetan lortutako nota kontuan hartuko da.



GARRANTZITSUA: Irakaskuntza gida hau ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz dago. desadostasunen kasuan ingelesezko bertsioak du lehentasuna

Irakasgai-zerrenda

Auditoretza energetikoak eraikuntzan

-----Sarrera

-----Metodologia

-----Tresnak

-----Dau-Lanketa



Ziurtapen energetikoak eraikuntzan

-----Eraginkortasun energetikoa eraikuntzan

-----Eraginkortasun energetikoari lotutako araudia

-----Ziurtapen energetikoaren eskala



Ziurtapen energetikoak bizitegi- eta merkataritzako eraikinetan

-----Esparrua

-----Sistema energetikoak

-----Kontsumo energetikoa eta lotutako isuriak

-----Emaitzak

-----Adibidea

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Kurtsoan zehar e-Gelan igoko diren materialak (Power points, ariketak, enuntziatuak, txostenak...)

Oinarrizko bibliografia

A. Thuman, T. Niehus, W.J. Younger. Handbook of Energy audits. 9th edition. CRC Press (Taylor & Francis Group), 2013. (ENGLISH)

-European Commission, "DIRECTIVE 2010/31/EU OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL of 19 May 2010 on the energy performance of buildings (re-cast)", Official Journal of the European Communities, 2010.

-European Commission, “DIRECTIVE 2012/27/EU OF THE EUROPEAN PARLIAMENT AND OF THE COUNCIL of 25 October 2012 on energy efficiency, Official Journal of the European Communities, 2012

- F.J. Rey Martínez, E. Velasco Martínez. Eficiencia Energética en Edificios. Certificación y auditorías energéticas. Paraninfo SA (Thomson), 2006 (SPANISH)

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak