Gaia

XSLaren edukia

Energia termikoaren biltegiratzea

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Energia termikoaren biltegiratzea landuko da irakasgai honetan. Lehendabizi, sarrera moduan energia termikoaren biltegiratzeaz, honen zergatiaz eta aplikazio eremurik garrantzitsuenak zein diren ikusiko da. Biltegiratze prozesu hau emateko bide ezberdinak zein diren ikusiko dira (bero sentikorra, bero sorra, biltegiratzen elektrokimikoa) eta prozesua eman dadin gaur egun aztertzen ari diren materialak zein diren ikusiko da. Honez gain, industria sektore ezberdinetan teknologia honen erabilera ere aztertuko da: eguzki energia kontzentratuan (CSP), bero hondakinaren berreskurapenean eta urtaro biltegiratzean.



Irakasgai honetan materialen sintesian eta optimizazioan, hauen karakterizazioan eta eskalatzean lan egingo da. Karakterizazio termofisikoa prozesuaren araberakoa izango da (sentikorra, sorra o termokimikoa. Korrosioarekiko materialek duten bateragarritasuna ere aztertuko da. TES sistema baten errendimenduaren analisia burutzeko estrategiak eta metodo teorikoak operazio kondizioen arabera ere landuko dira.



Teknologia honen oinarriak hobeto ulertzeko materialen eta biltegiratze sistemen ezagutzak ere landuko dira.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AGIRRE ARISKETA, IONEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoaion.agirre@ehu.eus
GANDARIAS GOIKOETXEA, IÑAKIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoainaki.gandarias@ehu.eus
DOPPIU , STEFANIACIC ENERGIGUNEBesteakDoktoreasdoppiu@cicenergigune.com
GONZALEZ FERNANDEZ, LUISCIC ENERGIGUNEBesteakDoktorealuis.gonzalez@ehu.es
GROSU , YAROSLAVCIC ENERGIGUNEBesteakDoktoreaygrosu@cicenergigune.com
ORTEGA FERNANDEZ, IÑIGOCIC ENERGIGUNEBesteakDoktoreainigo.ortega87@gmail.com
SERRANO CASERO, ANGELCIC ENERGIGUNEBesteakDoktoreaaserrano@cicenergigune.com

Gaitasunak

IzenaPisua
Energia termikoa biltegiratzeko funtsezko alderdiak, teknologia eta aplikazioa ezagutzea100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala4567.5112.5
Gelako p.101525
Laborategiko p.57.512.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak50.020 %
Azalpenezko eskolak20.0100 %
Eztabaidak10.0100 %
Oinarrizko trebetasun instrumentalak eskuratzea10.0100 %
Talde-lana5.00 %
Tutoretzak5.0100 %
Txostenak eta azalpenak lantzea50.010 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua10.0 % 30.0 %
Idatzizko azterketa50.0 % 80.0 %
Lan praktikoak10.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Ikastaroaren amaieran, ikasleek energia termikoa biltegiratzeko aplikazioetarako materialen garapenarekin lotutako erronka eta irtenbide nagusiak zeintzuk diren ikasiko dute.



Diziplinarteko ikuspegiari jarraituz (Fisika, Kimika, Ingeniaritza), materialaren garapenetik hasi eta energia termikoa biltegiratzeko sistema batean integratu arteko ikerketa-bide osoaren ikuspegi orokorra izango dute.



Bereziki, ikasturtearen amaieran ikasleek honako hauek izango dituzte:



I) energia termikoa biltegiratzeko aplikazioetarako erabilitako material eta prozesu mota nagusiei buruzko oinarrizko ezagutza;

II) materialen sintesi, karakterizazio eta optimizaziorako erabilitako ikuspegiak;

III) etekinak hobetzeko materialak aldatzeko erabilitako estrategiak;

IV) erabilitako karakterizazio-teknika nagusiak;

V) garatutako materialak baldintza errealagoetan aztertzeko erabiltzen den eredu teorikoaren oinarrizko ezagutza.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

- Idatzizko froga: 70%.

- Proiektua (ikerkuntza lana) 20%.

- Laborategiko praktikak 10%.



Idatzizko bi froga burutuko dira. Azken frogak irakasgaian zehar landuriko ezagutza guztiak hartuko ditu bere baitan. Bakarka eta denbora mugatu batean egin beharreko azterketa izango da. Bigarren froga ikerkuntza proiektu txiki baten garapena izango da eta energia biltegiratzeko modu ezberdinetako batean (bero sentikorra, sorra edo termokimikoa) oinarrituko da, ikasleek beraiek aukeratuko dutelarik.



Proiektuaren ikuspuntua disziplina anitzekoa izan beharko du ikerkuntzaren arlo guztiak bere baitan hartzeko (esperimentala, modelatua, integrazioa), material jakin baten garapena zein den azalduz aplikazio erreal batean erabili ahal izan dadin. Bigarren froga hau edo proiektu hau, irakasgaian zehar burutuko da 2-3 pertsonako taldeetan.



Proiektuaren lehen pausua energiaren biltegiratzen termikoaren inguruko bilaketa bibliografikoa izango da eta hau amaitu ondoren talde bakoitzak irakasleari egin nahi duten proiektua zein den azalduko die. Horretarako, egindako bilaketa bibliografikoa aurkeztu beharko dute. Gaia onartu ondoren, proiektua bera planifikatu eta lan plan bat egin beharko dute (Gantt grafiko bat), beharrizan guztiak, helburuak eta emaitzak identifikatuz. Proiektua ebaluatzeko irakasgai erdian eta amaieran txosten bana entregatu eta aurkeztu beharko dute.





Kalifikazio globala hurrengo formula erabiliz kalkulatuko da:



Kalifikazio globala = 0.70 (idatzizko proba edo probatan lortutako kalifikazioa) + 0.20 (proiektuaren nota) + 0.10 (ebaluazio jarraituan lortutako kalifikazioa).



Idatzizko frogetan ezarritako irizpideak betetzen dituzten eta aurreko formula erabiliz 5.0 edo kalifikazio altuagoa lortzen duten ikasleek irakasgaia gaindituko dute.



Azken azterketan 4.0 baino gutxiago ateratzen duten ikasleek ez dute irakasgaia gaindituko.





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdian ikasleek idatzizko azken froga burutu beharko dute, bertan irakasgai osoa sartzen delarik. Azken notaren kalkulua egiteko ohiko deialdiko formula bera erabiliko da.

Irakasgai-zerrenda

1. Energia termikoaren biltegiratzearen sarrera: interesak, funtsak, aplikazioak

2. Bero sentikorraren biltegiratzea

3. Bero sorraren biltegiratzea

4. Biltegiratze elektrokimikoa

5. Korrosioa

6. TES sistemen integrazioa eta froga plataformak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Students should use the collections of issues and problems that teachers will publish at the beginning of the course, and for each topic, on the eGela platform.







The student will have on the eGela platform, of the subject matter and of the practical scripts in electronic format to favor the understanding of the subjects and the agile follow-up of the classes.



Oinarrizko bibliografia

- Thermal Energy Storage Technologies for Sustainability, Elsevier, by S. Kalaiselvam and R. Parameshwaran

- Thermal Energy Storage: Systems and Applications, Wiley, by I. Dinçer, M. A. Rosen

- Advances in Thermal Energy Storage Systems, Elsevier B.V., by L. F. Cabeza

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak