Praktikak

master-practicas-MESC+

MESC+ masterraren lan akademikoak (eskolak, laborategi lana, etab.) hiru seihileko hartzen ditu, eta laugarren seihilekoa, nahitaezkoa, Europa, AEB edo Australiako ikerketa laborategi batean igarotzen da, masterraren tesia egiten. Beraz, masterraren ikasleek (~30/urte) aukera dute lau herrialdetan ikasteko bi urtean zehar, aukeratutako mugikortasun planaren arabera:

  • Lehenengo urtea: energiaren biltegiratze eta konbertsioari loturiko oinarri zientifikoei eskainia. Lehenengo seihilekoan (1S), ikasle guztiek Polonian (Varsovia) ikasiko dute. Bigarrenean (2S), Frantzian (Tolosa).
  • Bigarren urtea: balio katearen maila guztiak hartzen dituzten gai praktiko eta teknologikoei eskainia. Hirugarren seihilekoa (3S), aplikatuagoa eta teknologian oinarrituagoa, Espainiako estatuan (Bilbo), Eslovenian (Ljubljana) edo Frantzian (Amiens) egingo da, materialen sintesirako prototipoen garapenean, baterien fabrikazioan eta transferentzia teknologikoan inbertsio handiak egin dituzten erakundeetan. Laugarren seihilekoan (4S), ikerketa proiektu bat landuko da masterraren tesia egiteko Europa, AEB edo Australiako 30 erakundeetako batean (unibertsitateak eta ALISTORE-ERI ikerguneak, BOSCH, UMICORE, RENAULT, TOTAL, E4V, SAFT eta SOLVAY bezalako konpainiak).

XSLaren edukia

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • European Research Institute (Alistore)
  • French Network on Energy Storage (RS2E)

XSLaren edukia

Praktikak eskaini nahi dituzten erakundeak

Ordu kopurua : Gutxienez 150 ordu

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hauetara : Gandarias Goikoetxea, Iñaki

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak