Gaia
Gramatikari buruzko Ikastaro Aurreratua
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
El objetivo del curso reside principalmente en Identificar, describir y analizar las características morfosintácticas principales de la periferia izquierda del euskara, situándolas en el contexto de otras lenguas con el objeto de darse cuenta de cuáles son propiedades universales y cuáles son específicas del euskara.Ikastaro honen helburua ezkerraldeko periferiaren azterketa sakon bat eskeintzea da, aurreko ikastaroetan eraiki den perpausaren egitura osatzeko asmoz. Ikastaroa ondoko gai nagusien inguruan antolatuta dago:
● Ezezko perpausen egitura. Atal honetan ezezko perpausen egitura landuko dugu. Alde batetik, Ezeztapena Ezeztapen Sintagmaren (EzeztS) ardatza dela asumitzen duten proposamenak aurkeztuko ditugu, eta EzeztS perpausaren egitura hierarkikoan non kokatzen den aztertuko dugu (Laka 1990, Ortiz de Urbina 1995, A. Elordieta 2008, B. Haddican 2008, besteak beste). Polaritate Sintagma zer den azalduko dugu. Honetan oinarriturik, baiezko eta ezezko perpausen hitz hurrenkera neutroak erkatuko ditugu eta ezezko perpausen hitzordena nola sor daitekeen aztertuko dugu. Bukatzeko, azken urteetan ezeztapenari buruzko garatutako hipotesi nagusiak ere eurkeztuko ditugu (Holmberg 2016, de Clerquc 2013, besteak beste).
● Konplementatzaile Sintagma eta perpausaren egitura. Konplementatzaileak eta Konplementatzaile Sintagma (KonpS) aurkeztuko ditugu, perpausaren interpretazioan eta perpausaren egituran betetzen duten eginkizuna zein den azalduko da. NZ-mugimendua azalduko dugu, galde perpausei eta Bai/EZ erako galderei (hau da, Galdera Polarrei) arreta berezia eskeiniko zaie. Galdera Polarra eta Ezeztapenaren arteko elkarreragina aztertuko da.
● Topikalizazioa eta Fokalizazioa. Fokalizaturiko/topikalizaturiko elementuen propietate fonologiko, sintaktiko eta semantiko nagusiak azalduko dira (Ortiz de Urbina 2003, 2008, Irurtzun 2007, Etxepare & U-E 2008a,b). Ezezko perpausetan oinarriturik, euskaraz (gazteleraz eta italieraz bezala) FokuS perpausaren egituran (gutxienez) bi posizio ezberdinetan ager daitekeela erakutsiko dugu (Etxepare & Uribe-Etxebarria 2008a,b; Belletti 2005): i) Aditz Sintagma eta DenboraS-aren artean, ii) DenboraS-aren gainetik. Foku mota bakoitzaren propietateak aztertuko dira (Ortiz de Urbina 2001, E&U-E 208a,b) . Fokalizazioak/Topikalizazioak eragiten dituen hitz hurrenkera aldaketak FokuS-ra/TopikoS-ra gertatzen diren mugimendu sintaktikoen bidez azal daitezkeela defendatuko da.
● Azken urteetan pragmatika eta sintaxiaren elkarguneari buruz proposatutako hipotesi nagusiak ere aurkeztuko ditugu (Wiltschko 2018, besteak beste.)
●. Hitz hurrenkera azaltzeko proposatu diren modelo berri nagusiak aurkeztuko ditugu eta modelo hauetan euskararen hitz-hurrenkera patroi nagusiak azaltzeko landutako proposamenak aztertuko ditugu (Elordieta & Haddican 2018, Duguine 2021, besteak beste).
***OHARRA: Covid-19a gorabehera, saioak aurrez aurre emateko asmoa du UPV/EHUk. Beraz, besterik erabaki ezean, eskolak halaxe emango ditugu. Nolanahi ere, osasun-arrazoiengatik hau ezingo balitz egin, ikasleei garaiz jakinaraziko zaie aurrez aurreko eskolen ordez eskolak modu birtualean emango ditugula, Blackboard Collaborate plataformaren bidez, eta beharrezkoak diren egokitzapenak egingo dira.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
URIBE-ETXEBARRIA GOTI, MYRIAM | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebakarra | Euskal Filologia | myriam.uribe-etxebarria@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Euskararen gramatika modu aurreratuan ezagutzea, eta ezagutza hori aplikatzen jakitea ikerkuntzan, jarduera akademikoan eta profesionalean. | 40.0 % |
Euskararen gramatikari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea, entzulego/irakurlego espezializatuari zein ez-espezializatuari. | 20.0 % |
Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta argumentatzeko gai izatea. | 40.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 18 | 33 |
Mintegia | 6 | 15 | 21 |
Gelako p. | 9 | 12 | 21 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Ariketak | 12.0 | 70 % |
Aurkezpenak eta Komunikazioak | 6.0 | 100 % |
Azalpenezko eskolak | 15.0 | 100 % |
Eztabaida taldean | 12.0 | 100 % |
Ikaslearen lan pertsonala | 15.0 | 30 % |
Irakurketa eta analisi praktikoak | 9.0 | 50 % |
Tutoretzak | 6.0 | 50 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Bertaratzea eta Parte-hartzea | 5.0 % | 10.0 % |
Azalpenak | 30.0 % | 35.0 % |
Garatu beharreko galderak | 30.0 % | 30.0 % |
Lan praktikoak | 30.0 % | 35.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
EBALUAZIO IRIZPIDEAK (zereginaren arabera egokituko direnak) ondorengoak dira:• Erantzunaren egokitasuna
• Argumentazioaren logika eta argumentazio egokia
• Diskurtsoaren osotasuna
• Hizkera teknikoaren eta hiztegin bereziaren erabilera egokia
• Informazio iturrien aipamen zuzena
• Ahozko zein idatzizko ekoizpenetan unibertsitate mailako ikasketei dagokien zuzentasun orto(tipo)grafiko eta gramatikala. Idatzizko lan eta azterketetan, ikasleek euskara maila zuzen eta jasoa erabiltzea ezinbestekoa da. Hizkuntza maila nahikorik ez dutenek “Gutxiegi” kalifikazioa izango dute, edukia gorabehera.
Epetik kanpo/aurkeztu gabeko edo prozedura uruzurtiak baliatuz osatutako ariketa, lan edo azterketa bakoitzeko, ikasleak ZEROko nota jasoko du zeregin horretan.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
EBALUAZIO IRIZPIDEAK: Ohiko deialdiko berberakIrakasgai-zerrenda
1. Ezezko perpausak eta perpausaren egitura. Ezeztapen Sintagma eta Polaritate Sintagma.2. Konplementatzaile Sintagma eta perpausaren egitura. NZ-mugimendua. Bai/Ez-ko galderak. Bai/EZ-ko galderak eta Ezeztapena
3. Topikalizazioa eta Fokalizazioa
4. Morfosintaxia eta pragmatikaren arteko elkarguneari buruzko eredu berriak (Hizketa Ekintza Sintagma).
5. Euskararen hitz-hurrenkerari buruzko proposamen teoriko berriak
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
OINARRIZKO BIBLIOGRAFIAArtiatx, I., X. Artiagoitia & A.Elordieta &, A. 2008. Antisimetriaren hipotesia vs. Buru parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian. UPV/EHU argitalpen zerbitzua.
Duguine, M. 2021. Word order in embedded contexts in Basque: A FOFC-based analysis. Ms. CNRS.
Duguine, M. & A. Irurtzun. 2014. From obligatory WH-movement to optional WH-in-situ in Labourdin Basque, Language 90:1.
Elordieta, A. 2001. Verb movement and constituent permutation in Basque, Utrecht: LOT series 47. Doktorego tesia, HIL/Universiteit Leiden.
Elordieta, A. & . Haddican. 2018. Truncation feeds intervention. Two clause type effects in Basque. Nat Lang Linguist Theory (2018) 36:403–443
Etxepare, R. & M. Uribe-Etxebarria. 2008. On Negation and Focus in Spanish and Basque, Gramatika jaietan: Patxi Goenaga irakaslearen omenaldiz, ASJU, 287-310.
Holmberg, A: 2016. The syntax of Yes and No.Oxford University Press.
Irurtzun, A. 2007. Spell Out, Focus and Ph(r)ases in the Architecture of the Grammar. tesis doctoral UPV/EHU.
Laka, I. 1990. On the nature of functional categories and projections. Doktorego tesia, MIT.
Ortiz de Urbina, J. 2008. Indar sintagmak, Foku Sintagmak eta ezkerraldeko buruak euskaran, Reglero, L. 2004. A'-dependencies in Spanish and Basque. Doktorego tesia, UCONN.
Rizzi, L. 1997. The fine structure of the left periphery. Lilianne Haegeman (arg.), Elements of grammar, Dordrecht, Kluwer. 281-337.
Uribe-Etxebarria, M. 1994. Interface Licensing Conditions on Negative Polarity Items: A Theory of Polarity and Tense Interactions. Doktorego tesia, UCONN. (2004 urtean argitaratua, UPV/EHU argitalpen zerbitzua).
Wiltschko, M. 2017. Response particles beyond answering. Laura. R. Bayley & M. Sheenan (arg), Order and Structure in Syntax I: Word order and syntactic structure, Berlin, Language, Science Press, 241-279.
Gai bakoitzari buruzko bibliografia zehatzagoa helaraziko da gaiak jorratu ahala.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Gai bakoitzari buruzko bibliografia zehatzagoa helaraziko da gaiak jorratu ahala.Aldizkariak
ASJU. Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo. Edit: UPV/EHU.Fontes Linguae Vasconum.
GLOSSA
Lapurdum
Lingua.
Morphology. Publisher: Springer Netherlands.
Natural Language and Linguistic Theory.
Syntax. A Journal of Theoretical, Experimental and Interdisciplinary Research.
Estekak
http://www.linguistlist.orghttp://ling.auf.net/lingbuzz
http://wals.info