Gaia

XSLaren edukia

Hizkuntzalaritza Diakronikoan eta Euskal Filologian Espezializatzeko Mintegia

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Mintegiaren helburua ikasleei euskararen historiaren mesedetan testuak balioztatu, aztertu, interpretatu eta editatzeko ezagutzak, metodoak eta tresnak eskaintzea da.

Honetarako, mintegian zehar irakasleak ikasleak tutorizatuko ditu aurkitu berri den egile eta data ezezaguneko testu bat transkribatzen, ulertzen eta hala denboran nola espazioan kokatzen, testuek euskararen historiari egiten dizkioten ekarpen ezberdinak balioztatzeko gauza izan daitezen.

Ikasketa prozesuan zehar testutik testuinguru historikora eta testuingurutik testura joango gara, teoria eta praktika elkarrekin uztarturik.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
URGELL LAZARO, MARIA BLANCAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaEuskal Filologiablanca.urgell@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Hizkuntzalaritza diakroniko orokorraren inguruko oinarrizko kontzeptuak menperatzea, eta beronen gure ezaguera zabaltzea edo eguneratzea ahalbidetzen duen edozein lan edo tresna ezagutzea eta trebetasunez erabiltzea30.0 %
Euskararen historia bere ezaugarri oinarrizko eta orokorretan ezagutzea, hala barnekoa (edo gramatika historikoa) nola kanpokoa (hedadura, kanpoko eraginak, etab.), klixeak edo betiko topikoak eta jakiten denaren edo jakin daitekeenaren ulermen zentzuzkoa ondo bereiziz30.0 %
Ezaguera horretan (euskararen historiarenean) sakontzeko eskuragai ditugun bibliografia eta tresnak ezagutzea eta trebetasunez erabiltzea20.0 %
Aurreko gaitasunetan aipaturiko gaiei loturiko edozein gai azaltzen jakitea.20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala182139
Mintegia122436

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak18.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala27.030 %
Irakurketak24.050 %
Tutoretzak6.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 20.0 %
Garatu beharreko galderak0.0 % 30.0 %
Lan praktikoak0.0 % 50.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikastaroan zehar landuko den praktika izango da ebaluabidearen muina.

Irakasgai-zerrenda

1) Hizkuntzaren historia eta Filologia bata bestearen euskarri.

2) Testu galduaren bila. Testuen aurkikuntzak euskararen historian. “Para cuando venga al caso” testuaren aurkikuntza eta aurkezpena. Ikasleek egin beharreko lanaren zehaztapenak.

3) Testuak nola transkribatu, ulertu, ulertarazi eta editatu.

4) Egindako lanaren behin-behineko aurkezpena: lehenengo zailtasunak, lorpenak eta hipotesiak

5) Testu berriak denboran eta espazioan jartzen: datatzea, kokapen geografikoa, egilearen bilaketa. Zer dakigu jadanik gure testuaz?

6) Testuinguru historikoaren garrantzia. Testuak zer esaten digun testuinguruaz, eta alderantziz.

7) Egindako lanaren aurkezpena

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Orduna, Germán, 2000, Ecdótica. Problemática de la edición de textos. Kassel: Edition Reichenberger.

Ulibarri, Koldo, 2013, “Testuak kokatuz dialektologia historikoan: egiteetatik metodologiara”, in R. Gómez, J. Gorrochategui, J. A. Lakarra and C. Mounole (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra (Gasteiz, 2012 / X / 8-11), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU, 511-532.

Urgell, Blanca, 2013, “Euskal Filologia: zer (ez) dakigu 25 urte beranduago?” in R. Gómez, J. Gorrochategui, J. A. Lakarra and C. Mounole (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra (Gasteiz, 2012 / X / 8-11), Vitoria-Gasteiz: UPV/EHU, 533-570.

Urgell, Blanca, 2018, “Lehen Euskara Modernoa (1745-1891)”, in I. Igartua, J. Gorrochategui and J. A. Lakarra (arg.), Euskararen Historia, Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 543-657.



Aldizkariak

Anuario del Seminario de Filollogía Vasca Julio de Urquijo (ASJU)



Euskera



Fontes Linguae Vasconum (FLV)



Lapurdum



Oihenart



Revista Internacional de Estudios Vascos (RIEV)



Estekak

Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.net/oeh



Klasikoen gordailua: http://klasikoak.armiarma.com



Euskal Klasikoen Corpusa: https://www.ehu.eus/ehg/kc/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak