Gaia

XSLaren edukia

Euskal Literaturari buruzko Ikastaro Aurreratua

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Izenburua: Memoria eta gaur egungo euskal narratiba.



Irakasgaiaren helburuak.

• Modernitate osteari buruzko teoriez jardutea.

• Memoriari buruzko ikerketek literaturan izan duten bilakaera aztertzea.

• Kritika postkolonialaren baitan burutzen den errepresentazio literarioaren

analisiaz jabetzea.

• Memoria historikoak iberiar ikasketetan duen lekuaz jardutea.

• Memoriari buruzko euskal literaturaren genero politikaz hausnarketa

egitea.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
OLACIREGUI ALUSTIZA, MARIA JOSEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiamj.olaziregi@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Testuen kritika eta azterketa egiteko prozedurak beretu, idazle baten eleberrigintzaren bilakaeraren azterketatik abiatuz.35.0 %
60. eta 70. hamarkadetako euskal gizartearen gako nagusiak definitzen dituzten ezaugarri literarioak ulertu eta identifikatzea.25.0 %
Idazle bakar baten bilakaera literarioa sakontasun osoz ezagutzea, modu horretan ikasleek garai bereko edo beste garai bateko idazlanen azterketa sistematikoa egiteko gai izan daitezen.40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala152136
Gelako p.152439

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak12.0100 %
Eztabaidak8.050 %
Gai bat idatziz garatzea17.030 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea30.060 %
Tutoretzak8.050 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 15.0 %
Azalpenak20.0 % 35.0 %
Lan praktikoak30.0 % 50.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Etengabeko ebaluazioa egingo dugu irakasgaian,eta eskoletan dinamika hau jarraituko da:



• Irakasleak ikasgai bakoitzaren helburu, eta marko teoriko-metodologikoa aurkeztuko du, eta gaiarekin lotutako bibliografia teoriko-kritikoa zein den zehaztu.

• Eskoletan egin beharrezko testu iruzkinak proposatuko dizkie ikasleei, eta gai zehatzei buruzko aurkezpen laburrak egiteko.

• Irakasgaiari dagokion lan luzea egiteko orientazioak eskainiko ditu eta beronen aurkezpen laburra egiteko datak eta prozedura. hasiera batean, lan luzeak egitura hau izango du:

1- Sarrera eta helburuak.

2- Hasierako hipotesiak.

3- Metologia eta aurrekariak.

4- Testu analisia

5- Ondorioak.

6- Bibliografia.



Lanaren luzera 12 orri artekoa izango da, 12 New Times Roman letraz idatzia, lerro eta erdiko tartearekin.



irizpide hauei jarraituz erabakiko da azken nota:

• Eskoletako parte hartzea: % 15

• Azken lana: % 50

• Eskoletan burututako aurkezpenak: % 35



Eskoletara ez datozen ikasleek lan tutorizatua egin beharko dute: eta eskoletan irakurri beharreko bibliografia kritikoa irakurri dutela frogatzen duten laburpenak aurkeztuko dituzte eta irakaslearekin adostuko duten lan luzea (20 orri artekoa, Times New Roman 12koa, eta tarte eta erdiko lerroartearekin). Lan luzearen eduki, metodologia, helburu etab. irakaslearekin adostuko dute eta irakasleari jakinaraziko diote idatziz, proposamenari onarpena eman diezaion.



OHAR GARRANTZISUA: Ebaluazio sistema hau aurrez-aurreko eskoletarako dago pentsatuta eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdian dauden ikasleek irakaslearekin adostuko dute egin beharreko lana, beronen egitura, luzera eta egutegia. Ikaslea irakaslearekin harremanetan jarriko da eskolak amaitu baino hilabete eta erdi lehenago gutxienez.

Irakasgai-zerrenda

1. Aurkezpena. Euskal literaturaren bilakaera XX-XXI. mendeetan.



2. Kanona eta historiografia garaikidea. Modernitate ostea



3. Historia berreraikiz: memoria historikoaz. Kontzeptu giltzarrien

zehaztapena eta Memoria Ikasketen bilakaera.



3.1 Gerra (Zibil) galdu(en) memorien transmisioaz. Irakurgaiak:

Ramon Saizarbitoriaren Gudari zaharraren gerra galdua (2000).

Transmisioa/postmemoria: kontzeptuen zehaztapena.



3.2 Euskal gatazkaren lekuak, eta protagonistak. Irakurgaiak

(aukeran): Atxaga, Bernardo: Soinujolearen semea (2003); Harkaitz

Canoren Twist (2011). Oroimen gune giltzarriak. Gatazka eta bere

errepresentazioa. Literatura Fantastikoa.



3.3. Exilioa. Irakurgaiak (aukeran): Martin Ugalderen Itzulera baten

historia (1990) edo Kirmen Uriberen Mussche (2012). Euskal diaspora eta

exilioa: errepresentazioen bilakaera. Identitate hibridoak. Literaturaren

funtzioa memoria ikasketen baitan.



3.4 Amatasuna eta gatazkaren errepresentazioa. Irakurgaiak (aukeran):

Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria (Erein, 1998); Katixa Agirre,

Atertu arte itxaron (2015); Uxue Alberdi, Jenisjoplin (2017). Genero

ikasketak euskal literaturan: bilakaera eta aztergai funtsezkoak. Genero

politika gatazkari buruzko euskal eleberrietan. Amatasuna: kontzeptu

giltzarri.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Derrigorrezko irakurgaiak, irakurriko diren hurrenkeran:







1. Saizarbitoria, Ramon: Gudari zaharraren gerra galdua, Donostia,



Erein, 2000.



3



2. Atxaga, Bernardo: Soinujolearen semea, Iruñea, Pamiela, 2003, edo



Cano, Harkaitz, Twist, Zarautz, Susa, 2011.



3. Ugalde, Martin: Itzulera baten historia, Donostia, Elkar, 1990; edo



Uribe, Kirmen: Mussche, Zarautz, Susa, 2012.



4. Urretabizkaia, Arantxa Koaderno gorria, Donostia, Erein, 1998/ edo



Agirre, Katixa, Agirre, Atertu arte itxaron, Donostia, Elkar, 2015. /Alberdi,



Uxue, Jenisjoplin, Zarautz, Susa, 2017.

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Aldekoa, Iñaki (2008), Euskal literaturaren historia, Erein, Donostia.

Olaziregi, Mari Jose (2002) Euskal eleberriaren historia, Amorebieta-ETxano: Labairu

Olaziregi, Mari Jose (ed) (2012) Basque Literary History. Reno: Center for Basque Studies-University of Nevada, Reno.

(2012), XX. mendeko euskal narratiba edo Nazioaren memoria ,http://www.euskomedia.org/aunamendi/ eta www.basqueliterature.com <br /><br />

Aldizkariak

Erlea



Euskera



Oihenart



ASJU



Lapurdum



Fontes Linguae Vasconum



Estekak

www.armiarma.eus (aldizkariak, klasikoak, hemeroteka...)



www.susa-literatura.eus



www.basqueliterature.com (Portal de literatura vasca)



http://www.ehu.eus/ehg/literatura/ (Diccionario de la Literatura vasca)



- http://www.ehu.eus/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/ (ereduzko prosa gaur, UPV/EHU)



- http://www.ehu.eus/eu/web/eins/egungo-testuen-corpusa-etc- (Egungo testuen corpusa)



- http://www.ehu.eus/ehg/epd/. Ereduzko Prosa Dinamikoa (EPD)



Euskal Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com



Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak



EIZIE: www.eizie.eus



EIE: www.idazleak.eus



Galtzagorri: www.galtzagorri.eus



Center for Basque Studies: https://www.basque.unr.edu/books.html



Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak