Masterraren gakoak

Ibilgailu autonomoak oraindik ohikoak ez badira ere gure kaleetan, ez gaude horretatik oso urrun. Teknologia berriak direla eta (mugikorretako aplikazioak, txartel adimentsuak, GPSak, ibilgailuetako sentsoreak, komunikazio sareak…) aldatu egin da pertsonen mugikortasuna eta garraioa kudeatzeko era. Hiri eta garraio adimentsu eta jasangarrien aroan gaude.

Aurrerapen teknologiko horietaz gain, globalizazioak areagotu egin du salgaien eta pertsonen garraioa mundu osoan. Hori dela eta, garraio sistemak gero eta sofistikatuagoak dira eta prestakuntza espezializatua eta askotarikoa daukaten profesionalak eskatzen dituzte.

Master honek garraio sistemen eta haiek kudeatzeko modu berrien ikuspegi osoa eta eguneratua ematen du, sektoreak eskatzen dituen profesionalen profilari erantzunez.

Eskainitako plazak

17

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
PEÑALBA OTADUY, MIRIAM VICTORIA

Idazkaritza:
IMAZ, OIHANA

943018564

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Teknologia berriak garraio sistemetan aplikatzearen ondorioz, goitik behera aldatzen ari da garraioaren eta mugikortasunaren negozioa.
  • Euskal Herria mugikortasun jasangarriaren erreferentea da industriaren eta garapen teknologikoaren ikuspegitik.  
  • Aukera izango duzu sektoreko enpresa edo erakunde garrantzitsu batean lau hileko egonaldi bat egiteko.
  • Jakintza arteko prestakuntza eskaintzen dizugu zure ikasketak osatzeko, eta zeure burua hobeto kokatzeko gorantz doan sektore honetan.

Irteera profesionalak

  • Lan egitea garraioaren eta mugikortasunaren sektorean aplika daiteken teknologia garatzen duten enpresetan.
  • Kudeaketarako aplikazioak garatzea, teknologia berrietan oinarrituak, garraio operadore edo erakundeentzat.
  • Lan egitea  bezeroei «mobility as a service» eskaintzen dieten ibilgailu fabrikentzat, hau da, beren negozio eredua zabaldu eta bezeroari aplikazio pertsonalizatuak eta zerbitzu osoa eskaintzen dizkioten enpresentzat.
  • Aholkularitza, garraio azpiegiturak planifikatu, garatu eta mantentzeaz.
  • Aholkularitza, ingurumen inpaktuaz.
  • Aholkularitza, teknologia berrietara egokitu behar diren edo beren jardunean teknologia berriak txertatu nahi dituzten enpresentzat.
  • Administrazioan lan egitea.
  • Lan egitea salgaien nahiz bidaiarien logistika eta garraio operadoreentzat.
  • Doktorego ikasketak egitea.

Iradokizunak eta eskaerak