Breadcrumb

master-claves-investigacion-socieducativa

Masterraren gakoak

Ikerketa ezinbesteko tresna da hezkuntzako profesionalek dituzten erronkak ulertzeko eta horiei erantzuteko. Haur babestuen, desgaitasunen bat duten pertsonen, etorkinen, askotariko kultura-kolektiboen eta identitate emergenteak dituzten kolektiboekin lan egiteko, gizarte-bazterketako dinamikak nola eraikitzen diren sakonki ulertu behar dute, baita giza eskubideetatik, inklusiotik, kulturartekotasunetik, teknologia berrietatik, genero-ikasketetatik edo gatazken kudeaketatik sortzen diren alternatibak nola gauzatu ezagutu ere.

Master hau gizarte- eta hezkuntza-esparruetan interesa duten edo lanean ari diren pertsonei zuzenduta dago. Pertsona horiek ikertzen ikasi nahi dute, eremu sozio-hezitzailean sortzen diren dinamikak ulertzeko eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako hezkuntza gauzatzeko. Masterrean, gizarte- eta hezkuntza-arloan eragina duten arazo, joera eta erronka garrantzitsuak hautematen, aztertzen eta horiei aurre egiten ikasiko dute, eta txosten, artikulu edo monografia akademiko eta profesionaletan islatzen trebatuko dira.

Masterrak, halaber, doktorego-programa baterako sarbidea errazten du, eta, ondorioz doktorego-tesia egiteko aukera ematen du.

Masterrak modu presentzialean ematen ditu derrigorrezko irakasgaiak, eta, modalitate erdi-presentzialean guztira hautazko hamar irakasgai; horrek aukera ematen du lan-jarduerarekin bateragarri egiteko. Ordutegia arratsaldez izaten da beti.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa, Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
FERNANDEZ FERNANDEZ, IDOIA BEGOÑA

Idazkaritza :
ARTOLA AZKUE, ROSA

943018688

master-4-razones-investigación-ámbitos-socioeducativos

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Espezializazioa eta sakontzea, ikertzeko eta gizartean kalteberak diren kolektiboekin lan egiteko: babes-egoeran dauden haur eta gazteekin, talde etorkinekin, desgaitasuna duten pertsonekin, genero-aniztasunarekin, kultur desberdineko taldeekin eta abarrekin.
  • Gizartean eta hezkuntzan esku hartzeko estrategiak eta tresnak (kulturartekotasuna eta kulturaniztasuna, esku-hartze soziokulturala, gizarte- eta hezkuntza-inklusioa, teknologia berriak, familia-orientazioa, etab.), jardunean dauden ikerketa-taldeei lotuta.
  • Irakasle mentore baten tratu pertsonalizatua eta laguntza prozesu osoan. Eskola, Hizkuntza eta Gizartea Hezkuntza Doktorego-programarako zuzeneko sarbidea.
  • Izaera elebiduna: euskara erabiltzeko aukera, bai pertsonen arteko komunikazioan, bai talde txikian, bai lanak egiterakoan, ikasleen lehentasunen arabera.

master-salidas-investigacion-socieducativa

Irudia

Irteera profesionalak

  • Aholkularitza eta prestakuntza enpresak, hirugarren alorreko elkarteak, aholkularitza behar duten lanpostu profesionalak, gizarte eta hezkuntza arloan adituen txostenak egitea, testuinguru jakinei buruzko diagnostikoak.
  • Hezkuntzaren arloko aditu lanpostuak sektore publikoan.
  • Doktorego tesia irakasle-ikertzaile izateko euskal unibertsitate sisteman.
  • Enpresak Sortzeko Ekiletza hezkuntzaren arloan.Gizarte hezkuntzako elkarteak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak