Masterraren gakoak

Gizarte eta hezkuntzaren arloko esku-hartzean gero eta premia handiagoak daude arlo desberdinetan: kulturartekotasuna, hezkuntza inklusiboa, familia, haurtzaroa, etorkinak… eta horrek gogoeta eskatzen du, hezkuntzaren arloko ikerketak susta dezakeena.  Horrela, esku-hartzea hobetu daiteke, bai eta prestakuntza profesionala ere, eta gizarte eta hezkuntzaren arloko errealitatea hobeto ezagutzeko bide da.

Gizarte eta Hezkuntzako Eremuen Ikerketako masterrean pedagogia, psikopedagogia, gizarte hezkuntza, eta gizarte eta hezkuntzako beste eremu batzuetako profesionalak prestatzen dira, ezagutza zientifiko berria sortzeko gai izan daitezen giza eskubideetan, oinarrizko askatasunetan, genero berdintasunean, irisgarritasunean eta balio demokratikoetan.

Horretarako, prestakuntza programa sendoa zehaztu da, batetik, gizarte eta hezkuntzako eremuetako ezagutza zabala sortzeko bide diren gaien bidez, eta, bestetik, hezkuntzako ikerketaren oinarri diren gaiak landuta, modu kuantitatiboan zein kualitatiboan.

Programaren bidez ikertzaileak prestatu nahi dira, gai izango direnak gizarte eta hezkuntza eremuko arazo, joera eta erronka nagusiak antzeman eta aztertzeko eta horiei aurre egiteko.

Master honetan ikerketa arloa izanik nagusi, doktoregoko programetarako sarbidea ematen du.

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
BENITO GOMEZ, MANUEL

Idazkaritza:
Ainara Rodríguez

943018688

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Espezializazioa eta sakontzea gizarteko talderik ahulenekin lan egiteko: ahurrekin, babespean dauden gazteekin, immigranteekin, ezgaitasunak dituzten pertsonekin, genero aniztasuneko taldeekin…
  • Gizarte eta hezkuntza eskuhartzerako estrategiak eta baliabideak (kulturartekotasuna eta kulturaniztasuna, eskuhartze soziokultura, gizarte eta hezkuntza inklusioa, familia orientabidea…) jardunean dauden ikertaldeei lotua.
  • Prozesu osoan banan banako arreta eta tutoretza, eta sarbide zuzena “Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea” doktorego programarako.
  • Eskolak arratsaldeko ordutegian, gaztelaniaz, eta aukera dago irakasgaietako lanak eta Master Amaierako Lana euskaraz egiteko.

Irteera profesionalak

  • Aholkularitza eta prestakuntza enpresak, hirugarren alorreko elkarteak, aholkularitza behar duten lanpostu profesionalak, gizarte eta hezkuntza arloan adituen txostenak egitea, testuinguru jakinei buruzko diagnostikoak.
  • Hezkuntzaren arloko aditu lanpostuak sektore publikoan.
  • Doktorego tesia irakasle-ikertzaile izateko euskal unibertsitate sisteman.
  • Enpresak Sortzeko Ekiletza hezkuntzaren arloan.Gizarte hezkuntzako elkarteak

Iradokizunak eta eskaerak