Gaia

XSLaren edukia

Ikerketaren Diseinua eta Ikerketarako Teknika Kualitatiboak Gizarte eta Hezkuntza Arloetan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikasgai hau hezkuntzaren arloan ikertzen trebatzera zuzendutako master bateko nahitaezko irakasgai metodologikoa da. Masterreko modulu metodologiakoak (15 ECTS) bost irakasgaiz osatuta dago: bi nahitaezko “Gizarte eta Hezkuntza Ikerketarako Metodo eta Teknika Aurreratuak” eta “Ikerketaren Diseinua eta Ikerketarako Teknika Kualitatiboak Gizarte eta Hezkuntza Arloetan”, eta hiru hautazko komun “Datuen Analisia eta Gizarte eta Hezkuntza Ikerketa”, “Gizarte eta Hezkuntza Esku-hartze Programetarako Neurketa Tresnen Ebaluazioa” eta “Informazioa Kudeatzeko eta Berreskuratzeko Sistema Aurreratuak”. Irakasgai hauen bitartez Master Amaierako Lana (MALa) egiteko euskarri epistemologikoa eta metodologikoa garatzeko aukera izango duzu. Honetarako oso lagungarria izaten da aldez aurretik ikerketako zenbait gai aldez aurretik pentsatuta edukitzea.

Irakasgaian zehazki ikerketa paradigma kualitatiboa zertan datzan eta batez ere ikuspegi honetatik ikerketa nola garatzen den ikasiko duzu. Ikuspegi kualitatiboak nagusiki pertsonek dituzten esperientzietan arakatzen du eta alde horretatik esate baterako pertzepzioak, motibazioak, igurikapenak, bizipen positibo eta negatiboak ikertzeko balio du. Hain zuzen horrexegatik, irakasgaian egingo den lehen ariketa zure lanbide historia izango da eta bertatik eratorritako gai bat aukeratuko duzu gerora, urratsez urrats, ikerketa diseinu kualitatiboa eraikitzeko. Bide horretan ikerketa zergatik eta zertarako egiten duen argitzen joan beharko duzu, nola ikertzen den ikasteaz batera. Irakasgaiaren produktua den ikerketa diseinuak Master Amaierako Lanaren lehen zirriborro gisa balio dezake baldin eta ikerketako zure interesa ondo definitu baduzu.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
FERNANDEZ FERNANDEZ, IDOIA BEGOÑAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaHezkuntzaren Teoria eta Historiaidoia.fernandez@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Ikerketa arazo bat ikuspegi interpretatibo edota kritikotik argudioz definitzeko gai izan.12.0 %
Arazo sozio-hezitzale bati buruzko ezagutza esanguratsua eraikitzea ahalbidetzen duen ikerketa diseinua egiteko gai izan.12.0 %
Teknika kualitatiboak testuinguru bakoitzerako duten balioa eta egokitasuna bereizteko gai izan.12.0 %
Teknika kualitatibo ohikoenen bat gauzatzeko gai izatea (sakoneko elkarrizketa, eztabaida taldeak, obserbazio parte hartzailea).12.0 %
Ikerketa diseinuaren eta haren emaitzarik esanguratsuenen txosten idatzia, irizpide zientifiko eta etikotik sortzeko gai izan.50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala54550
Mintegia20020
Gelako p.505

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Lanak proiektuak50.0 % 75.0 %
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua25.0 % 25.0 %
Idatzizko azterketa30.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Lanbide historia bat idatzi, norberaren aldez aurretiko hezkuntza esperientziak eta interes pertsonalak bertaratuz eta balizko hezkuntzako eta gizarteko ikergaietan

proiektatuz.

Oinarri epistemologiko ezagugarri eta dokumentatua,duen ikerketako diseinu bat erredaktatu.

Zientziak eratzeko oinarrizko interesekin (interes tekniko, praktiko eta kritikoa) lotuta dauden ideia nagusiak azaldu. hezkuntza eta gizarte arloko ikergaien definizioari

aplikatuz

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Gaitasunak ikastaroan zehar etengabe eta jarrian ebaluatuko dira, partaide bakoitzari bere garapenerako kontrastea eta orientabideak emango zaiolarik (baldin eta ikastaroan ezartzen diren epeen barruan aritzen baldin bada). Horretarako prozesuan zehar eman beharreko bi lan eta, neurri batean aurreko hauen metaketa den azken txostena ebaluatuko dira. Honakoak dira:



1. Emaria: lanbide historia. Partaide bakoitzak hezkuntzako lanbidearekin izan duen aldez aurretiko esperientzia arakatzea (Lanbide historia) (Kalifikazioaren %25).



Ebaluazio irizpideak. Egileak jarrera gogoetatsua hartu beharko du hezkuntza-esperientziaz eta hezkuntzako lanbide-esperientziaz, handik ikerketako bere harremanak argitzen joateko.



2. Emaria: MAL-erako ikerketa objektu baten behin-behineko definizioa (Kalifikazioaren %25).



Ebaluazio irizpideak: Egileak behin-behineko iker-objektu bat aurkeztuko du, behin aldez aurretiko interes eta kezka pedagogikoak aintzat hartuta.



3. Emaria: Ikerketa diseinuko azken txostena (Kalifikazioaren %50)



Ikastaroan zehar jarraituko den dinamikari kasu eginez, azken txostenak MBL-aren egiturarekin bat egingo du eta gutxienez hurrengo atalak izango ditu:

a) Ikerketa-objektu baten definizioa.

b) Ikerketa-objektuaren zergatiak (justifikazioa)

c) Helburuak

d) Ikerketaren diseinua



Erredakzioa eta lanaren aurkezpena:



- Lanaren luzera gutxi gora behera 4000 hitzekoa izango da.

- Adostutako epean aurkeztuko da.

- Bibliografiarako APA arauak erabiliko dira.



Lana zuzentzeko zehazki ondoko irizpideak erabiliko dira:



a. Txostenaren atalak egiteko orduan argitasuna eta zorroztasuna.

b. Ikerketaren diseinuaren atalen arteko koherentzia.

c. Iturrien eta erreferentzia teoriko eta bibliografikoen trataera.

d. Argudio epistemologikoak.

e. Aurkezpen txukuna.

f. Diseinuaren trataeran sormenezko elementuak.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdiaren orientabideak ezohikoan ere mantenduko dira, baina azken honetan kalifikazioaren %30 hartuko duen azterketa bat egongo da eta azken emaria (ikeerketa diseinuaren azken txostena) kalifikazioaren gainerako %70a hartuko duena.



Azterketa oinarrizko testuen ikaskuntzan oinarrituko da eta hezkuntza arloan egiten den ikerkuntza epistemologikoki funtsatzea du helburu. Emariaren kasuan ohiko deialdiko irizpide berdinak erabiliko dira.



Edozein deialdia delarik, ikasgai honetan aurkeztutako lan guztiak UPV/EHUko EBALUAZIO PROBETAN ETA LAN AKADEMIKOETAN JOKABIDE MAKUR ETA IRUZURREZKOAK ERAGOZTEARI ETA ETIKA AKADEMIKOARI BURUZKO PROTOKOLOKO konpromisoaren arabera egingo dira.



Irakasgai-zerrenda

1. Paradigma kualitatiboa eta bere ondorengo nagusiak: hurbilpen interpretatiboa eta hurbilpen kritikoa (antzekotasunak eta desberdintasunak). Noiz, zergatik eta zertarako hartzen dugu ikerketa hurbilpen kualitatiboa ikerkuntzan?



Parte hartzaileek ikerketa kualitatiboa gidatzen duten arrazoi epistemologikoak azaltzen jakin beharko dute baita hurbilpen hermeneutikaren eta kritikoaren artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak bereizten ere. Master Amaierako Lanean ikertu nahi duten gaiekin lotuz egin beharko dute.



2. Iker objektuak ikuspegi kualitatibotik definitzea. Zer ikertu?



Parte hartzaileek errealitatearen konplexutasunean sartu (testuinguru errealak) eta buruari galdetu errealitate horren zein atal izango den euren lan helburu eta zergatik.



3. Datuak ekoizteko teknikak: elkarrizketa sakonak, eztabaida talde komunikatiboak, behaketa parte hartzailea. Nola ikertu?



Parte hartzaileek teknikarik ezagunenak aztertuko dituzte eta haietako bat praktikan jarriko dute, beti ere beren interes zientifiko eta akademikoei lotuz.



4. Testuinguruak eraldatzeko ikertu: ikerketa/ekintza parte-hartzailea. Nola ikertu?



Parte hartzaileek pertsonak prozesuaren jabe direneko eta irizpide etikoak erabiltzen direneko ikerketa diseinuen aukerak aztertuko dituzte



5. Diseinuak errealitatean: dagoeneko eginda dauden ikerketa diseinuen azterketa.



Gelan, induktiboki, eginda dauden zenbait diseinu aztertuko dira, bakoitzean hartu diren erabakien kritika argudiatua eta arrazoitua egite aldera. Helburu nagusia zera da: ideia teorikoak ikerketaren praktikan etengabe birsortu behar direla kontzientzia hartzea.



6. Ikerketa txostenen erredakzioa: egitura, koherentzia, zorroztasuna, argitasuna eta engaiamendu etikoa. Zer komunikatu?



Landa lan kualitatiboa egiteak txosten idatzi bat erdietsi behar du, zeinean parte hartzaileek idazkuntza zientifikoari bere arau etiko eta formalekin aurre egiten baitiote.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

BLAXTER, L; HUGHES, C.; TIGHT, M. (2001) ¿Cómo se hace una investigación? Barcelona: Gedisa.



CARR, W. (1990). Hacia una ciencia crítica de la educación. Barcelona: Laertes.



CONTRERAS DOMINGO, J. (1999). El sentido educativo de la investigación. In: PÉREZ GÓMEZ, A., BARQUÍN RUIZ, J., ANGULO RASCO, J.F. (Ed.). Desarrollo profesional del docente, política, investigación y práctica. Madril: Akal. 448-463 orr.



IMBERNÓN, P. (Coord.) (2002). La investigación educativa como herramienta de formación del profesorado. Reflexión y experiencias de investigación educativa. Bartzelona: Grao.



FLICK, V. (2011). Introducing research methodology. A beginner s guide to doing a research project. London: Sage.



JANESICK, V. (1994) La danza del diseño de la investigación cualitativa: metáfora, metodolatría y significado Denzin, Norman K. & Lincoln, Yvonna S. (Ed) Handbook of qualitative research Thousand Oaks, CA, US: Sage Publications, Inc, xii, pp. 209-219.



Oinarrizko bibliografia

BROAD, B. y FLECTCHER, C. (comps.) (1993) Practitioner Social Work Research in Action. Londres, Whiting y Birch.

COHEN, L. y MANION, L. (1994) Research Methods in Education, cuarta edición. Londres, Routledge

CARR, W. (1996). Una teoría crítica para la educación. Hacia una investigación educativa crítica. Madril: Morata

EDWARDS, A. y TALBOT, R. (1994) The Hard Pressed Researcher: A Research Handbook for the Caring Professions. Harlow, Longman.

HART, E. y BOND, M. (1995) Action Research for Health and Social Care: A Guide to Practice. Buckingham, Open University Press.

STAKE, R. (1998). Investigación con estudio de caso. Madrid: Morata.

WALKER, M. (2000). ¿Cómo escribir trabajos de investigación? Barcelona: Gedisa.

WOODS, Peter (1997) Experiencias críticas en la enseñanza y el aprendizaje. Paidós. Buenos Aires.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CARR, W. eta KEMMIS, S. (1988). Teoría crítica de la enseñanza. La investigación-acción en la formación del profesorado. Bartzelona: Martínez Roca.



FERNÁNDEZ, I. Y ARANDIA, M (2001). Bideratze-funtzioa prestatzaileen prestakuntzan: esperientzia baten azterketa In Tantak, 26.



FREIRE, P. (1999): Freireren ekarpenak. Autonomiaren pedagogia. Hezkuntzan jarduteko beharreko jakiteak. In Cuadernos de Sección, 10. zbkia. Eusko Ikaskuntza, Donostia.



FULLAN, M. (2002). Las fuerzas del cambio. Explorando las profundidades de la reforma educativa. Madril: Akal



HABERMAS, J. (1998). Teoría de la acción comunicativa, I. Racionalidad de la acción y racionalización social. Madrid: Taurus.



KEMMIS, S. (1990). Mejorando la educación mediante la Investigación-Acción. En SALAZAR, M.C. (ed.). La Investigación- Acción participativa. Inicios y desarrollos. Madrid: Popular. pp. 175-205.



SCHÖN, D.A. (1992). La formación de profesionales reflexivos. Hacia un nuevo diseño de la enseñanza y el aprendizaje en las profesionales. Madrid: Paidós.



SMYTH, J. (1991). ¿Una pedagogía crítica de la práctica en el aula¿. Revista de Educación. n. 294. Págs. 275-300.



TAYLOR, S.J. y BOGDAN, R.. (1992.). Instroducción a los métodos cualitativos de investigación.Barcelona: Paidós Básica.



TRIPP, David (1993): Critical incidents in teaching. Developing professional judgement. Routledge Falmer. London-New York.



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak