presentacion-master-comunicación-social

Masterraren gakoak

Komunikazioa inoiz baino garrantzitsuagoa da egunotan. Master honen helburua da fenomeno gisa dituen gakoetan sakontzea eta doktorego-tesia egiteko beharrezkoak diren oinarriak eskuratzea.

Komunikazioaren esparruan aplikatutako ikerketa sozialaren berezko tekniken ikaskuntzarekin batera, programak komunikazioa, kultura eta telekomunikazio-politiken eta Informazioaren Gizartearen berezko politiken arteko bateratze-prozesuetan sakontzen du.

Diziplina anitzeko giroan eta askotariko ikasleekin, komunikazioari, kultura-industriari eta ikus-entzunezkoei buruzko ezagutzak transmititzen eta sortzen dira, eta ikerketa akademikoaren berezko teknikak inguruko komunikazio-fenomenoen azterketari aplikatzen zaizkio: sare sozialak, telebista digitala, kazetaritza, datu-baseak...

Ikerketa-proiektuak diseinatzen eta gauzatzen ikasiko da. Masterrak Gizarte Komunikazioko Doktorego Programarako sarbide zuzena ematen du.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Bietakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
PEÑA FERNANDEZ, SIMON PABLO

Idazkaritza :
Virginia Martínez Zabala

94601 3006

4razones-master-comunicación-social

Irudia

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterra zu bezalako pertsonentzat pentsatuta dagoelako, komunikazioa maite dutenentzat, hain zuzen ere.
  • Ezagutza espezializatua izango duzulako, eta horrek ate gehiago irekiko dizkizulako.
  • Jarraipena pertsonalizatua delako eta irakaskuntza malgua.
  • Komunikazioan irakaskuntzan eta ikerkuntzan esperientzia handia duten irakasleek gidatzen dutelako ikaskuntza.

salidas-master-comunicación-social

Irudia

Irteera profesionalak

  • Kazetaritza.
  • Publizitatea.
  • Gizarte komunikazioaren arloko ikerketa.
  • Irakaskuntza.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak