Gaia

XSLaren edukia

Garapenaren teoriak, estrategiak eta neurtzea

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honen helburu nagusia, azken mendeetan zehar garapenaren kontzeptuak izan duen bilakaera eta etengabeko hedapena jorratzea da, bere osagai nagusiak aztertuz. Kontuan hartuz, gaur egungo munduan ziurgabetasuna nagusia dela, bai tokian tokiko egoerak aztertzerako orduan bai nazioarteko mailakoak, garapenaren estrategien konplexutasuna aztertuko dugu, bere alde anitzak azalduz.

Horrekin batera, elkarrekin hausnartuko dugu gaur egungo garapen estrategia nagusiek dituzten erronka adierazgarrienak, bestelako garapena zein garapenari aurre egiten dieten alternatibak ahaztu gabe.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ETXANO GANDARIASBEITIA, IKEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuaiker.etxano@ehu.eus
JUBETO RUIZ, YOLANDAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuayolanda.jubeto@ehu.eus
VILLALBA EGUILUZ, CARLOS UNAIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuaunai.villalba@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
CG415 Irakasgai bakoitzari lotutako Oinarrizko Ezagutza Teorikoak eskuratzea.17.0 %
CG416 Aztertutako esparru teorikoak ikergai har daitezkeen errealitateko (hurbilekoa nahiz atzerrikoa) arazoen azalpenean aplikatzeko (era original eta pertsonalean) gaitzea.17.0 %
CG420 Nazioarteko fenomenoen eta globalizazio fenomenoen, eta nazioarteko erakundeen politiken eta lankidetza politiken, analisi kritikorako gaitzea..17.0 %
CE423 Adierazpen gaitasuna garatzea, idatziz eta ahoz, behar bezala arrazoitutako eta oinarritutako argudioak argi, zehatz eta era sinesgarrian gauzatzeko, bai idatzizko testuen bidez bai ikasgelako aurkezpenetan.17.0 %
CE424 Kalitate akademikoko testuak lantzeko trebetasuna garatzea, ohiko eskakizunak betez, edukien egiturei, aurkezpen formalari eta hizkuntza akademikoari dagokienez.16.0 %
CE426 Globalizazioari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko prozesu, arazo eta politiken analisi eta gogoeta kritikorako gaitzea.16.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala242650
Mintegia101222
Gelako p.62228

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Ikasleak jabetuko dira garapenaren kontzeptuaren adierez eta garapenarekin lotutako teoria eta estrategia nagusien gakoez. Era berean, garapenari buruzko proposamen alternatiboen oinarriak eta horien alternatibak ezagutuko ditu.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Klasera etortzea derrigorrezkoa da eta ez etortzekotan justifikatu egin beharko da.

Ebaluazioa honela egingo da:

i.notaren % 40 klasean egindako aurkezpenak bai irakurgairenak bai beste material batzuenak. Aurkezpenak normalean taldeka egingo dira.

ii. notaren % 50 idazlana eta honen aurkezpena. Lana banaka edo binaka egitea kurtsoa hasi eta gero erabakiko da.

iii.notaren % 10 partehartze aktiboa ikasgelan.

Deialdiari uko egiteko, UPV/EHUko Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak jarraituko dira.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdian, ikasleak bi idazlan egin beharko du (lan bakoitzak notaren %50). Gaiak irakaslearekin hitzartuko ditu.

UPV/EHUko Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak aplikatuko dira.



Irakasgai-zerrenda

1. IKASGAIA. Garapenari buruzko eztabaidak: sarrera

Garapenari buruzko ikasketak ikuspegi historikotik. Garapenaren subjektuak eta eremuak. Garapena: etengabeko bilakaerako kontzeptua. Garapena, kapitalismoa eta sozialismoaren arteko loturak. Garapenaren adierazleen inguruko eztabaida.



2. IKASGAIA. Garapena, hazkundea eta ongizatea

Hazkundea, metaketa, ekoizpen ahalmenen hedapena eta ongizatea. Hazkundea eta merkataritzaren arteko loturak: babes-neurriak eta merkataritza librea. Hazkundea eta azpigarapena. Hazkundea eta oreka makroekonomikoa: doikuntza estrategia gisa. Hirien hazkundea eta landa eremuak.



3. IKASGAIA. Garapena eta egiturazko eraldaketa

Garapenaren egiturazko dimentsioak. Azpigarapena egiturazko egoera gisa. Mundu mailako dualismoa eta Zentro- Periferia sistema. Industrializazioa eta eraldatze prozesuak. Estrukturalismoa eta mendekotasun eskola. Mundu-sistema. Egiturazko aldaketak eta adierazleak.



4. IKASGAIA. Garapena genero ikuspegitik

Patriarkatua, kapitalismoa eta garapena. Gizonezkoen menderakuntza harremanak eta garapen estrategiak. Bizitzaren iraunkortasuna eta zaintza lanak. Feminismoak eta garapena. Generoari buruzko garapenaren adierazleak.



5. IKASGAIA. Giza Garapena, giza pobrezia eta desberdintasunak

Garapenaren bitarteko eta helburuen arteko eztabaidak. Garapena eta beharrizanak. Hazkundea, ezberdintasunak eta pobreziaren arteko harremanak garapenean. Pobrezia eta ezberdintasunen ezaugarriak: hainbat ikuspuntu. Pobrezia eta desberdintasunaren adierazleak.



6. IKASGAIA. Garapena eta iraunkortasuna. (Irakaslea: Iker Etxano)

Iraunkortasuna pentsaera ekonomikoan. Baliabide naturalak eta hazkundearen mugen inguruko eztabaida. Meadows Txostenetik Brundtland Txostenera. Iraunkortasunaren gaineko interpretazioak. Iraunkortasuna adierazleak.



7. IKASGAIA. Garapenarekiko ikuspegi kritikoak eta alternatibak: Bizitze Onaren paradigma (Buen Vivir) (Irakaslea: Unai Villalba)

Garapenarekiko kritika posmaterialista. Bestelako Garapena ala garapenari alternatibak? Bizitze Onaren proposamenak, genealogia eta korronte desberdinak. Bizitze Onaren helburuak. Latinoamerikako esperientziak: trantsizioak eta (neo-) extraktibismoa.



Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

ACOSTA, Alberto y MARTÍNEZ, Esperanza (2009): El Buen Vivir. Una vía para el desarrollo. Abya-Yala. Quito.

BERMEJO, Roberto; ARTO, Iñaki; HOYOS, David; GARMENDIA, Eneko (2010): Menos es más: del desarrollo sostenible al decrecimiento sostenible. Cuaderno de Trabajo de Hegoa, 52. Hegoa, Bilbao.

BOSERUP, Ester (1993 [1970]): El rol de la mujer en el desarrollo económico. Madril: Minerva

CARRASCO, Cristina (2001): La sostenibilidad de la vida humana ¿un asunto de mujeres?, Mientras tanto nº 82

DAVIS, Angela (2005 [1981]): Emakumeak, arraza eta klasea. Eskafandra. Elkar. Jakin.

DOYAL, Len, eta GOUGH, Ian. (1994); Teoría de las necesidades humanas. ICARIA-FUHEM, Bartzelona.

ETXANO, Iker (2017): Garapena eta iraunkortasuna: bilakaera, bateragarritasuna eta ikuspegiak. Hegoak zabalduz.

GUDYNAS, Eduardo (2011): Buen Vivir: germinando alternativas al desarrollo. América Latina en Movimiento, ALAI, nº 462, pp.1-20.

INGURUMENA ETA GARAPENARI BURUZKO MUNDUKO BATZORDEA (1989): Nuestro futuro en común (Brundtland Txostena). Alianza Arg. Madril.

RIST, Gilbert (2002): El Desarrollo: historia de una creencia occidental. IUDC-La Catarata. Madrid.

SASSEN, SASKIA (2015): Expulsiones. Brutalidad y complejidad en la economía global. Katz.

Aldizkariak

Economía Ecológica



Feminist Economics



FUHEM



ICONOS, revista de ciencias sociales



Revista de Economía Crítica



UZTARO



World development







Estekak

MUNDUKO BANKUA: www.bancomundial.org



ECLAC/CEPAL: www.cepal.org



HEGOA: www.hegoa.ehu.eus



ILO/OIT: www.oit.org



NAZIO BATUAK. www.un.org



OECD: www.oecd.org



UNDP/ NBGP. www.undp.org



UNCTAD: www.unctad.org



VIA CAMPESINA: https://viacampesina.org

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak