Gaia

XSLaren edukia

Garapenaren teoriak, estrategiak eta neurtzea

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honen helburu nagusia, garapenaren kontzeptuak denboran zehar izan duen bilakaera eta etengabeko hedapen teoriko praktikoa jorratzea da, bere osagai nagusiak aztertuz eta ikuspegi dekoloniala, feminista eta ekologista barneratuz.

Gaur egungo errealitatea aztertzerakoan, kontuan hartzen ditugu sistema sozio-ekonomikoaren bilakaera eta egiturazko krisiak, eta haiek gainditzeko eraikitako estrategiak. Horren harira eraiki diren garapenarekiko teoria nagusiak aurkezten dira eta eztabaida nagusiak mahai gainean jartzen ditugu. Ezin dugu ahaztu, gaur egun ziurgabetasuna nagusia dela, bai tokian tokiko egoerak aztertzerakoan bai nazioarteko mailakoak, eta hortaz, garapenaren estrategien konplexutasuna aztertuko dugu, bere alde anitzak azalduz.

Horrekin batera, elkarrekin hausnartuko dugu gaur egungo garapen estrategia nagusiek dituzten erronka adierazgarrienak, bestelako garapenak ¿desarrollos alternativos¿ zein garapenari aurre egiten dieten alternatibak ¿alternativas al desarrollo¿ azpimarratuz.

Irakasgai honen edukiek lotura estua dute masterrean irakasten diren gainontzeko irakasgaiekin, gehienak garapenarekin harremanak dituzten gaiak lantzen baitituzte.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARCOS ALONSO, ASIEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuaasier.arcos@ehu.eus
ETXANO GANDARIASBEITIA, IKEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuaiker.etxano@ehu.eus
JUBETO RUIZ, YOLANDAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuayolanda.jubeto@ehu.eus
VILLALBA EGUILUZ, CARLOS UNAIEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkonomia Aplikatuaunai.villalba@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
CG415 Irakasgai bakoitzari lotutako Oinarrizko Ezagutza Teorikoak eskuratzea.0.0 %
CG416 Aztertutako esparru teorikoak ikergai har daitezkeen errealitateko (hurbilekoa nahiz atzerrikoa) arazoen azalpenean aplikatzeko (era original eta pertsonalean) gaitzea.0.0 %
CG420 Nazioarteko fenomenoen eta globalizazio fenomenoen, eta nazioarteko erakundeen politiken eta lankidetza politiken, analisi kritikorako gaitzea.0.0 %
CE423 Adierazpen gaitasuna garatzea, idatziz eta ahoz, behar bezala arrazoitutako eta oinarritutako argudioak argi, zehatz eta era sinesgarrian gauzatzeko, bai idatzizko testuen bidez bai ikasgelako aurkezpenetan.0.0 %
CE424 Kalitate akademikoko testuak lantzeko trebetasuna garatzea, ohiko eskakizunak betez, edukien egiturei, aurkezpen formalari eta hizkuntza akademikoari dagokienez.0.0 %
CE426 Globalizazioari, garapenari eta nazioarteko lankidetzari buruzko prozesu, arazo eta politiken analisi eta gogoeta kritikorako gaitzea.0.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala242650
Mintegia101222
Gelako p.62228

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua40.0 % 50.0 %
Etengabeko ebaluazioa, eskoletara joanda10.0 % 20.0 %
Praktiken memoria30.0 % 40.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Ikasleak jabetuko dira garapenaren kontzeptuaren adierez eta garapenarekin lotutako teoria eta estrategia nagusien gakoez. Era berean, garapenari buruzko proposamen alternatiboen oinarriak eta horien alternatibak ezagutuko ditu.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Klasera etortzea derrigorrezkoa da eta ez etortzekotan justifikatu egin beharko da.

Ebaluazioa honela egingo da:

i.notaren % 40 klasean egindako aurkezpenak bai irakurgairenak bai beste material batzuenak. Aurkezpenak normalean taldeka egingo dira.

ii. notaren % 50 idazlana eta honen aurkezpena. Lana banaka edo binaka egitea kurtsoa hasi eta gero erabakiko da.

iii.notaren % 10 partehartze aktiboa ikasgelan.

Deialdiari uko egiteko, UPV/EHUko Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak jarraituko dira.



*Adimen artifizialeko tresnen erabilerari buruzko politika:

Adimen Artifizialeko (IA) tresnak, ChatGPT adibidez, erabiltzea zilegi da ideiak sortzeko eta sormen-prozesua hobetzeko laguntza moduan, betiere edukia beharrezkoa, inpartziala eta zereginerako egokia bada. Hala ere, funtsezkoa da osotasun akademikoaren printzipioak errespetatzea, lanaren benetakotasuna eta originaltasuna mantentzeko.

Ideiak esploratzeko eta sortzeko abiapuntu gisa IA tresnak erabil daitezkeen arren, azken lanak norberaren ulermena, analisia eta sormena islatu behar ditu. Hertsiki debekatuta dago atazetan, proiektuetan edo ebaluatzeko edozein eratan hitzez hitz edukia kopiatzea eta itsastea. Jarduera akademiko desegokitzat jotzen da nagusiki edo osorik IAko tresnez osatuta dagoen lan bat aurkeztea, ikasleen ekarpen original esanguratsurik gabe.

Gainera, honako hauek egin beharko dira:

1) zehaztu zer IA tresna erabili den;

2) IAk sortutako edukia bereizteko komatxoak erabiltzea;

3) erabili diren ingurumen-tresnei buruzko aipamen egokiak sartzea;

4) IAren tresnan sartu diren galderak eta jarraibideak zehaztu.





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdian, ikasleak bi idazlan egin beharko du (lan bakoitzak notaren %50). Gaiak irakaslearekin hitzartuko ditu.

UPV/EHUko Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak aplikatuko dira.



Irakasgai-zerrenda

Irakasgaia zazpi ataletan bananduta dago:

Lehenengo atalak Garapenari buruzko eztabaidei sarrera bat eskaintzea du helburu, garapenaren subjektuak eta eremuak aztertuz. Eta horren harira, garapenaren kontzeptuaren bilakaera laburbilduko dugu kapitalismo eta sozialismoarekin dituen loturak aztertuz.

2. atalean, garapenak, hazkundea eta ongizatearekin dituen harremanak aztertuko ditugu, bai maila teorikoan baita erabili diren bitartekoak aztertuz (merkataritza harremanak, politika publikoak,¿). Hortaz, hazkundea eta egiturazko doikuntzen arteko lotura aztertuko da. Hirien hazkundea eta horrek landa-ingurunean dituen ondorioak kontuan hartuz.

3. atalean, garapenaren egiturazko dimentsioak aztertuko dira, kontuan hartuz mundu mailako dualismoak eta Zentro-Periferia sistema. Horretarako, eskola estrukturalistak eta mendekotasun eskolak azpigarapenaz eta eraldatze-prozesuez egiten dituzten azterketak kontuan hartuko ditugu.

4. atalean, garapena genero ikuspegitik aztertuko da, patriarkatua, kapitalismoa eta garapenaren arteko loturak azpimarratuz. Gizonezkoen eta emakumeen arteko menderakuntza harremanak eta garapen estrategiak lotuko ditugu. Jarraian, Feminismoa, bizitzaren iraunkortasuna eta zaintza lanak barneratzen dituzten proposamenak landuko ditugu, generoari buruzko garapenaren adierazleak ahaztu gabe.

5. atalean, Giza Garapena, giza pobrezia eta desberdintasunak izango dira aztergai. Horretarako, batetik garapenaren bitarteko eta helburuen arteko eztabaidak, eta bestetik Garapena eta beharrizanen asetzearen arteko loturak aztertuko dira. Hazkundea, ezberdintasunak eta pobreziaren arteko harremanak ere landuko dira giza pobreziaren ikuspuntutik.

6. gaia. Garapena eta iraunkortasuna. Meadows Txostenetik Brundtland Txostenera. Iraunkortasunaren gaineko hurbilketak eta interpretazioak. Baliabide naturalen inguruko mugak, eta hazkundearen eta post-hazkundearen inguruko eztabaida. Iraunkortasunarekin zerikusia duten adierazleak. Garapen Iraunkorrerako Helburuen (GIH) inguruko hausnarketa kritikoa.

7. atalean, postgarapena eta garapenari alternatibak aztertuko dira, nagusiki bi proposamen desberdinetan oinarrituz: Bizitze Ona (Buen Vivir) eta desazkundea. Lehenik, desazkunde estrategien aukera eta limiteak eztabaidatzen dira. Bigarrenik, Bizitze Onaren oinarri eta korronte teoriko desberdinak aurkezten dira, eta Latinoamerikan emandako trantsizio eta (neo-)extraktibismo prozesuekin alderatzen dira. Bukatzeko, bi proposamenak trantsizio ekosozialen eztabaidan kokatzen dira.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

ACOSTA, Alberto y MARTÍNEZ, Esperanza (2009): El Buen Vivir. Una vía para el desarrollo. Abya-Yala. Quito.

BERMEJO, Roberto; ARTO, Iñaki; HOYOS, David; GARMENDIA, Eneko (2010): Menos es más: del desarrollo sostenible al decrecimiento sostenible. Cuaderno de Trabajo de Hegoa, 52. Hegoa, Bilbao.

BOSERUP, Ester (1993 [1970]): El rol de la mujer en el desarrollo económico. Madril: Minerva

CARRASCO, Cristina (2001): La sostenibilidad de la vida humana ¿un asunto de mujeres?, Mientras tanto nº 82

DAVIS, Angela (2005 [1981]): Emakumeak, arraza eta klasea. Eskafandra. Elkar. Jakin.

DOYAL, Len, eta GOUGH, Ian. (1994); Teoría de las necesidades humanas. ICARIA-FUHEM, Bartzelona.

ETXANO, Iker (2017): Garapena eta iraunkortasuna: bilakaera, bateragarritasuna eta ikuspegiak. Hegoak zabalduz.

GUDYNAS, Eduardo (2011): Buen Vivir: germinando alternativas al desarrollo. América Latina en Movimiento, ALAI, nº 462, pp.1-20.

INGURUMENA ETA GARAPENARI BURUZKO MUNDUKO BATZORDEA (1989): Nuestro futuro en común (Brundtland Txostena). Alianza Arg. Madril.

HOCHSCHILD, Arlie Russel (2011): La mercantilización de la vida íntima. Apuntes de la casa y el trabajo. Katz argit.

MARTINEZ-ALIER, Joan eta ROCA, Jordi (2013): Economía ecológica y política ambiental. ·. arg. Fondo de Cultura Económica. México DF.

NAREDO, Jose Manuel (2022): La crítica agotada. Claves para un cambio de civilización. Siglo XXI.

PRASHAD, Vijay (2012): Las naciones oscuras. Una historia del tercer mundo. Ed. Península.

PRASHAD, Vijay (2013): Las naciones pobres. Una posible historia global del sur. Ed. Península.

RIST, Gilbert (2002): El Desarrollo: historia de una creencia occidental. IUDC-La Catarata. Madril

SASSEN, SASKIA (2015): Expulsiones. Brutalidad y complejidad en la economía global. Katz.

SLOBODIAN, Quinn (2021): Globalistas. El fin de los imperios y el nacimiento del neoliberalismo. Capitán Swing.



Aldizkariak

Ecological Economics



Feminist Economics



FUHEM



ICONOS, revista de ciencias sociales



Revista de Economía Crítica



UZTARO



World development







Estekak

MUNDUKO BANKUA: www.bancomundial.org



ECLAC/CEPAL: www.cepal.org



HEGOA: www.hegoa.ehu.eus



ILO/OIT: www.oit.org



NAZIO BATUAK. www.un.org



OECD: www.oecd.org



UNDP/ NBGP. www.undp.org



UNCTAD: www.unctad.org



VIA CAMPESINA: https://viacampesina.org

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak