Gaia

XSLaren edukia

Errendimendu altuko HVAC sistemak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“High performance of Heating, Ventilation and Air Cooling (HVAC)” oinarrizko ikasgaia da, eta, horri esker, ikasleek berokuntza, aireztapen eta aire-egokituarekin zerikusia duten gaietan gaitasunak eskuratuko dituzte.

Irakasgai honetako edukiak zati desberdinetan banatzen dira. Lehenengo zatian, HVAC ekipoak behar bezala erabili diren zehazteko adierazleekin lotutako gaiak lantzen dira. Adierazle horiek erosotasun termikoarekin eta barneko airearen kalitatearekin lotutakoak dira, funtsezkoa baita bi faktore horiek barneko inguruneetan bermatzea.

Bigarren zatian, konfort termikoa eta barneko airearen kalitate baldintzei bermatzeko erabiltzen diren ekipo nagusien portaera deskribatzen da. Ekipo horiek aireztapena, berokuntza eta aire-girotze sistemak dira. Horrez gain, ekipamendu horiek baldintza klimatikoen, eraikinaren ezaugarrien eta erabileraren arabera nola diseinatzen diren aztertzen da. Azkenik, irakasgai honetan kontuan hartutako HVAC ekipoen dimentsionaketa burutzeko metodologia definitu da.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
LARRINAGA ALONSO, PELLOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakpello.larrinaga@ehu.eus
ODRIOZOLA MARITORENA, MOISESEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakmoises.odriozola@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Que los estudiantes posean y comprendan conocimientos del comportamiento energético de la edificación de forma integrada y que, con ellos, sepan aplicarlos con el objetivo de ser originales en el desarrollo y/o aplicación de ideas en un contexto de investigación e innovación.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala304575
Ordenagailuko p.304575

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak5.0100 %
Azalpenezko eskolak50.0100 %
Bisita industria-instalazioetara5.0100 %
Irakurketa eta analisi praktikoak15.00 %
Lan-lantzea15.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea10.0 % 10.0 %
Idatzizko azterketa40.0 % 40.0 %
Lan praktikoak50.0 % 50.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

IE1. Konfort termikoaren oinarrizko definizioak ezagutze eta horri eragiten dioten faktore nagusiak identifikatzea.

IE2. Berokuntzarako, aireztapenerako eta airea girotzeko (HVAC) eraikinetan erabiltzen diren instalazioei buruzko ezagutza aurreratuak izatea.

IE3. Berokuntza, aireztapen eta hozte-sistemak diseinatzeko eta dimentsionatzeko dauden erregulazioak eta metodologiak ezagutu eta aplikatzea.

IE4. Ikasitakoa energia kontsumoaren emaitzak ebaluatzeko erabiltzea eta energia aurrezteko hobekuntzak proposatu ahal izatea.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikaslea ez bada idatzizko probara aurkezten, bere nota EZ AURKEZTUA izango da.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdiaren kasuan, idatzizko proba egin behar du ikasleak, eta, horrez gain, lanari/proiektuari dagokion fitxategia eta txostena entregatu behar ditu. Idatzizko probara ez aurkezteak deialdiari uko egitea ekarriko du eta EZ AURKEZTUA izango da bere azken nota.

Deialdi berezian, ohiko deialdian bezala egingo da ebaluazioa. Eskoletara joatea eskola magistraletan eskola-orduetan izandako asistentziaren arabera hartuko da kontuan.

Irakasgai-zerrenda

1. Konfort termikoa eraikinetan. Konfort termikoaren oinarriak.

2. Psikrometria eta aire-girotzea.

3. Bentilazioa eta barneko airearen kalitatea.

4. HVAC sistemen oinarriak.

5. HVAC I: Berokuntza sistemak.

6. HVAC II. Aire-girotze sistemak.



Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Erabili beharreko derrigorrezko materiala irakaslearen paunteak izango dira.

Oinarrizko bibliografia

Irakaslearen apunteak.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Sakontzeko bibliografia:







- ASHRAE Handbook¿HVAC Systems and Equipment (2016)



- Heating, Ventilation, and Air Conditioning in Buildings; John W. Mitchell, James E. Braun (2012)



- Heating, Ventilating and Air Conditioning Analysis and Design; Faye C. McQuiston, Jerald D. Parker, Jeffrey D. Spitler (2005)



- Handbook of Heating, Ventilation, and Air Conditioning; Jan F. Kreider (2000)



- A quide to energy efficient ventilation, M.W. Liddament, Air Infiltration and Ventilation Centre, Coventry (1996)



- Ventilation of buildings, Hazim Awbi, Spon Press (2003)



- World Health Organization (http://www.who.int/)



- Código Técnico de la edificación Documento Básico HS3, Ministerio de Fomento, Madrid (2016).



- Ventilation rates and IAQ in European standards and national regulations, N. Brelih, O. Seppänen, 32nd AIVC Conference and 1st TightVent Conference, Brussels (2011).



- Energy balances of OECD countries, International Energy Agency (2010)



- Estimates of the energy impact of ventilation and associated financial expenditures, M. Orme, Energy and Buildings, Vol. 33, pp. 199-205, 2001.



- Energy and ventilation, M. W. Liddament, M. Orme, Applied Thermal Engineering, Vol. 18, pp. 1101-1109, 1998.



- Ventilation system types in some EU countries, O. Seppänen, N. Brelih, G. Goeders, A. Litiu, HealthVent: Health-based guidelines for Europe, Brussels (2012).



Aldizkariak

- Energy and Buildings



- Energy Policy



- Building and Environment



- Applied Energy



- Energy Conversion and Management







Estekak

- https://www.aivc.org/



- https://www.rehva.eu/



- https://www.ashrae.org/



- https://designbuilder.co.uk/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak