Gaia

XSLaren edukia

Errendimendu energetikoaren kalkulua eraikinetan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“Eraikinen portaera energetikoaren kalkulua” irakasgaia Hiri eta Komunitate Adimenduak (SMACCs) Erasmus Mundus Masterrean irakasten da. Zehazki, Eraginkortasun Energetikoa Eraikuntzan espezialitatean kokatzen den 6 ECTS derrigorrezko irakasgaia da.



Irakasgai honen helburua nagusia, eraikinen eskari energetikoa eta instalazio termiko desberdinen analisiaren bitartez ematen den kontsumo energetikoa estimatzeko tresnak praktikan jartzean datza. Horretarako, eraikuntza-energiarekin erlazionatutako oinarrizko kontzeptu eta kontzeptu aurreratuak aplikatu beharko dira. Tresna hauen bitartez, eraikinen portaera eta eraginkortasun energetikoa ebaluatu ahal izango da. Horrela bai etxebizitzen zein bulegoko eraikinetan, berriak edo aldez aurretik eraikita egonda ere, eraikinen gainean egindako aldaketen (aktibo edo pasibo) eragina kuantifikatu ahal izango da. Bestalde, instalazio desberdinen erabilera ere ebaluatu ahal izango da (galdarak, bero-ponpak, eguzki panelak, etabar).



Orokorrean, eraikinen simulazio energetikorako tresnak hauek, instalazio termikoen dimentsionaketa egiteko erabiltzen dira edota eraikinen gainean egindako hobekuntzen koste ekonomikoa, CO2 emisioen aurrezpena edota aurrezpen energetikoa kalkulatzeko erabiltzen dira, bai diseinu fasean, baita birgaitzean zehar hartzen diren erabaki teknikoak justifikatzeko ere.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
CAMPOS CELADOR, ALVAROEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakalvaro.campos@ehu.eus
HIDALGO BETANZOS, JUAN MARIAEuskal Herriko UnibertsitateaIkertzaileDoktoreaElebakarraArloa ez dago adierazita edo behin-behinekoa dajuanmaria.hidalgo@ehu.eus
MARTIN ESCUDERO, KOLDOBIKAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakkoldobika.martin@ehu.eus
TERES ZUBIAGA, JONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMakina eta Motor Termikoakjon.teres@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Que los estudiantes posean y comprendan conocimientos del comportamiento energético de la edificación de forma integrada y que, con ellos, sepan aplicarlos con el objetivo de ser originales en el desarrollo y/o aplicación de ideas en un contexto de investigación e innovación.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala203050
Gelako p.101525
Ordenagailuko p.304575

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak10.080 %
Azalpenezko eskolak15.0100 %
Galdetegiak sortzea5.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala30.00 %
Kasu praktikoen ebazpena30.050 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea10.00 %
Lanak ekipo informatikoekin30.050 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa10.020 %
Testuen analisia10.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak10.0 % 30.0 %
Lan praktikoak30.0 % 50.0 %
OTROS0.0 % 20.0 %
Test motako azterketa0.0 % 30.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

IE1: Zona termiko baten gainean eragina duten aldagai eta parametroak identifikatu.

IE2: Eraikin batean energia-balantzea aplikatu.

IE3: Eraikin baten instalazioak dimentsionatu.

IE4: Gradu-egun metodoa erabiliz, eraikinen eskari energetikoa estimatu.

IE5: Eraikinen simulazio energetikorako software bat erabili eta eskari-energetikoan murrizpenak lortzeko neurriak proposatu.

IE6: Eskari energetikoa hornitzeko, eraikinen simulazio energetikorako software batean instalazio termiko desberdinak inplementatu.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EBALUAZIO IRIZPIDEAK:



AZKENEKO LANA

- Aurkezpenaren formatua (grafikoak, marjinak, egitura, etabar).

- Eskari energetikoaren emaitzak.

- Hobekuntzen proposamena eta kalkulua.

- Instalazioen proposamena eta programan inplementazioa.

- Ahozko aurkezpena eta emaitzen azalpena.



TEST MOTAKO GALDERAK

- Klasean emandako edukiaren araberako galderen erantzun zuzenak..



BERTARATZEA ETA PARTE-HARTZEA:

- Parte-hartze aktiboa eta positiboa.

- Bertaratzea eta puntualtasuna.

UKO EGITEA: Ikastaroaren klasea bukatu aurretik, ikasleak email baten bitartez jakinarazi beharko dio uko egiteko asmoa irakasgaiko koordinatzaileari.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio irizpideak ohiko deialdiaren berdinak dira. Bertaratze eta parte-hartzeari dagokion nota, ohiko deialdian zehar lortutakoa izango da.



UKO EGITEA: Aldez aurretik adostuko den lanaren entrega egiteko data baino lehen, ikasleak email baten bitartez jakinarazi beharko dio uko egiteko asmoa irakasgaiko koordinatzaileari.

Irakasgai-zerrenda

Ikastaro hau eraikinen energetikaren eremuan oinarrizko kontzeptuak eta kontzeptu aurreratuak eskuratzeko dago bideratuta. Ikuspuntu teoriko eta praktiko batekin eta eraikinen simulazio energetikorako tresna bat erabiliz, eraikinen portaera termikoan eragina duten aldagai eta parametroak eta klimatizazio-sistemak (HVAC) aztertuko dira. Gainera, eraikinen eraginkortasun energetikoa hobetzeko jarraibideak emango dira. Helburu honekin, Design Builder kalkulu-programa erabiliko da tresna informatiko gisa.



GAI ZERRENDA:



1. GAIA: ERAIKINEN PORTAERA ENERGETIKOARI SARRERA

· 1.1 Kontsumo energetikoa eraikuntzan: Aurrekariak

· 1.2 Kontzeptu orokorrak

· 1.3 Eraikinen ebaluazio energetikorako metodoak



2. GAIA: ERAIKINEN EBALUAZIO ENERGETIKORAKO METODO SINPLIFIKATUAK

· 2.1 Bero-transferentzia eraikuntzan

· 2.2 Energia-balantzea eraikuntzan

· 2.3 Bero-galerak (berokuntzan)

· 2.4 Bero-irabaziak

· 2.5 Dimentsionaketa

· 2.6 Gradu-egun metodoa



3. GAIA: ERAIKINEN SIMULAZIO ENERGETIKOA: ESKARI ENERGETIKOA

· 3.1 Energia-balantzea egoera iragankorrean

· 3.2 Bero-balantzearen metodoa

· 3.3 Eraikinen simulazio energetikorako tresnak



4. GAIA: ERAIKINEN SIMULAZIO ENERGETIKOA: KONTSUMO ENERGETIKOA (HVAC)

· 4.1 Design Builder-en instalazioen sarrera

· 4.2 Zirkuituen definizioa

· 4.3 Errendimendu kurben definizioa

· 4.4 Zona-taldeen definizioa

· 4.5 HVAC txantiloien definizioa

· 4.6 “Setpoint”-en kudeaketa

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasturtean zehar eGELA plataforma birtualean argitaratuko diren materialak (power point, ariketak, enuntziatuak, txotenak, etabar)



Oinarrizko bibliografia

1. J.A. Clarke, Energy Simulation in Building Design, Butterworth-Heinemann, Oxford, 2001



2. Garg, V., Mathur, J., Tetali, S., Bhatia, A. Building energy simulation: A workbook using designbuilder, CRC Press, 2017.



3. L. Jankovic, Designing Zero Carbon Buildings Using Dynamic Simulation Methods, Routledge, 2017.



4. C.E. Hagentoft, Introduction to Building Physics, Studentliteratur, 2001



5. J. Waltz, Computerized Building Energy Simulation Handbook, Lilburn, Fairmont Press, 2000



6. Carnahan B., Luther H.A., Wilkes J.O., Cálculo numérico, métodos aplicaciones, Rueda, 1979.

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. ASHRAE Guideline 14-2002, Measurement of Energy and Demand Savings







2. A.M. Malkawi, G. Augenbroe, Advanced Building Simulation, New York, Spon Press, 2004







3. C. Schttich, Solar Architecture: Strategies, Visions, Concepts, München, Edition Detail, 2003







4. R.H. Howell, H.J. Sauer, W.J. Coad, Principles of Heating, Ventilation and Air Conditioning, ASHRAE, 2010



Aldizkariak

1. Energy and Buildings







2. Energy Policy







3. Building and Environment







4. Applied Energy



Estekak

http://www.ashrae.org/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak