Breadcrumb

presentacion-master-analisis-procesamiento-lenguaje

Masterraren Gakoak

Master honen helburu nagusia da hizkuntza aztertzea eta hizkuntza ordenagailuz tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ikastea, hizkuntzen teknologiaren arloarekin lotutako helburu ikertzaile zein profesional batekin.

Interneten erabilera masiboak areagotu egin du ahozko zein idatzizko hizkuntza automatikoki tratatzeko beharra; izan ere, interesatzen zaigun informazioa aukeratzeko, ezinbestekoa da hizkuntzaren tratamendu lagungarria.

Hala, gero eta gehiago erabiltzen dira Googleren “translate document” eta halako tresnak mezu elektronikoak zuzenean Gmailen itzultzeko edo onlineko hiztegietan bilaketak egiteko. Hau da, hainbat tresna ditugu hizkuntza ezberdinak prozesatzeko, maila morfologiko, sintaktiko edo semantikoan.

Hori dela eta, hala informatikatik eta ingeniaritzatik nola filologiatik eta hizkuntzalaritzatik datozen pertsonak behar dira hizkuntzaren teknologiak ikertzen eta garatzen lan egin dezaten.

Horretarako, prestakuntza programa honetan, honako hauek ikasi eta garatuko dira, besteak beste: testuak editatzeko eta tratatzeko aplikazioak, hala nola zuzentzaile ortografiko eta gramatikalak edo hiztegietako laguntzak; testu handietarako informazioa berreskuratzeko eta erauzteko aplikazioak; automatikoki itzultzeko aplikazioak; hizkuntza naturalaren interfazeen aplikazioak eta hizkuntza prozesatzeko aplikazioak.

Master hau egiten dutenak zuzenean sartu ahal izango dira Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua doktorego programara.

Master honek Unibasq-eko Nazioartekotze Zigilua du, ikasleen nazioartekotzea sustatu eta aitortzen duena.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

90

Iraupena

1,5 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

3.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Informatika Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ORONOZ ANCHORDOQUI, MAITE

razones-master-analisis-procesamiento-lenguaje

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • % 100eko enplegu aukera dago, profil profesional horren eskaria oso handia baita hemen zein nazioartean.
  • Borondatezko praktika ordainduak egiten dira enpresetan eta ikerketa zentroetan, masterra egiten den bitartean.
  • Prestakuntzaren atzean IXA Taldea dago, 30 urteko esperientzia duen ikerketa taldea.
  • Aplikazio praktiko handia duten teknikak ikasiko dira, pertsonen arteko komunikazioan eta informazioaren erabileran laguntzen dutenak.

salidas-master-analisis-procesamiento-lenguaje

Irudia

Irteera profesionalak

  • Ingeniaritza linguistikoarekin, hizkuntzaren industriekin eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin (IKT) lotutako arloetako profesionalak:
    • Hizkuntza aplikazio eleaniztunak diseinatzea enpresa eta erakundeentzat.
    • Hizkuntza baliabide elektronikoak garatzea (hiztegiak, tesauroak, ontologiak, datu base lexikoak, corpus linguistikoak).
    • E-learning ordenagailuaren laguntzaz irakasteko sistemak sortzea eta garatzea.
    • Interneten hizkuntza baliabideak garatzea.
    • Espezialista itzulpen automatikoan edo ahotsaren prozesamenduan.
  • Ikerketak Lengoaia Naturalaren Prozesamenduaren (LNP) arloetan: machine translation, sentiment analysis, statistical language modelling, computational linguuistics, text mining…
  • Ikerketa Google, Microsoft, IBM eta halako enpresetan.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).