Gaia

XSLaren edukia

Morfologia Konputazionala

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiaren helburu nagusia morfologia konputazionalki tratatzeko oinarrizko kontzeptuak eta ereduak (adierazpen erregularrak, egoera finituko automatak etab. ) aurkeztea da. Ikastaroak arreta berezia ipiniko dio morfologia aberatseko hizkuntzei. Ikastaroan zehar ikasleak foma tresna erabiliko du, egoera finituko makinekin lan egiten duen eta doanekoa den kode irekiko tresna. Morfologiara aplikatutako, sekuentziatik sekuentziarako (seq2seq) eredu neuronalei sarrera bat egingo zaie OpenNMT tresna erabiliz.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ORONOZ ANCHORDOQUI, MAITEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaHizkuntza eta Sistema Informatikoakmaite.oronoz@ehu.eus
HULDEN , MANSUniversity of Colorado, BoulderDoktoreamans.hulden@colorado.edu

Gaitasunak

IzenaPisua
Habilidad para el manejo y la adaptación de los métodos simbólicos más relevantes para la investigación en las tecnologías de la lengua. 40.0 %
Habilidad para el manejo y adaptación de las herramientas existentes para el procesamiento de diferentes lenguas (analizadores morfológicos). 30.0 %
Capacidad para establecer cómo diseñar y desarrollar recursos, herramientas y aplicaciones informáticas de tecnología de la lengua. 30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Ordenagailuko p.304575

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak37.540 %
Ordenagailuko praktikak, irteerak, bisitak75.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea5.0 % 5.0 %
Idatzizko azterketa35.0 % 35.0 %
Lan praktikoak60.0 % 60.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Eredu konputazional murriztuak (automatak) edo bestelako ereduak (sistema adituak) erabiliz landu daitezkeen problemak identifikatzea eta ebaztea.

- Lengoaia formalak definitzeko automatak, gramatikak eta adierazpen erregularrak erabiltzea.

- Hizkuntza ezberdinen morfologia deskribatzeko formalismoak ezagutzea.

- Eskura dauden tresnak erabilita, morfologiarekin zerikusia duen aplikazio bat (analizatzaile morfologikoa, zuzentzaile ortografikoa etab.) inplementatzea.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaia bi modutan gainditu ahal izango da: etengabeko ebaluazio bidez edo amaierako ebaluazio bidez.



Etengabeko ebaluaziorako hainbat aukera proposatzen dira (ikasleak aukeratzeko):



1- “Lengoaia Formalak” irakasgaia dagoeneko jaso duela froga dezaketen ikasleentzako hauek izan daitezke ebaluazio moduak:

 * Notaren % 45a oinarrizko lan batekin (dokumentazioa eta inplementazioa) eta % 55 a morfologiari buruzko lan praktiko batekin.

* Notaren % 100a  ikasgaiaren amaieran entregatuko den lan praktiko batekin (dokumentazioa eta inplementazioa). Lan hau ikaslearen intereseko ikerketa lanekin lotuta egon ahalko da edo irakaslegoak proposaturiko lan bat izan ahalko da.



2- Aldez aurretik hizkuntzarekin zerikusia duten ikasketak egin dituzten ikasleentzako proposaturiko ebaluazio modua  :

  * Notaren % 45a ariketekin eta % 55a morfologiari buruzko lan praktiko batekin.



Amaierako ebaluazioa:

  -Azken azterketa (100%) zeinetan ariketa teorikoak eta praktikoak sartuko diren



Irakasgaia gainditzeko, azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.



OHARRA: konfinamendura itzuli beharko balitz, ebaluazio probak (etengabeko eta amaierako ebaluazioa) egingo lirateke telematikoki: galdetegiak, elkarrizketak eta entregak ikasgela birtualean (eGela), eta BBC konexioak.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

-  Azken azterketa (100%) zeinetan ariketa teorikoak eta praktikoak sartuko diren



Irakasgaia gainditzeko, azken notak 5ekoa izan beharko du gutxienez.





OHARRA: konfinamendura itzuli beharko balitz, ebaluazio probak (etengabeko eta amaierako ebaluazioa) egingo lirateke telematikoki: galdetegiak, elkarrizketak eta entregak ikasgela birtualean (eGela), eta BBC konexioak.

Irakasgai-zerrenda

1. SARRERA

2. LENGOAIA FORMALAK ETA HAIEN APLIKAZIOAK

2.1. Oinarrizko kontzeptuak

2.2. Lengoaia erregularrak

3. MORFOLOGIA

3.1. Morfologia konputazionalerako formalismoak

3.2. Morfotaktika eta fonologia. Hainbat hizkuntzetako fenomenoak

3.3. Egoera finituko morfologia. Adibideak FOMA erabilita: lexikoa, fonologia eta azaleko analisi sintaktikoa

3.4 Analisia eta sorkuntza sekuentziatik sekuentziarako (seq2seq) metodoak erabilita

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

- Sipser, M. (2012). Introduction to the Theory of Computation. Cengage Learning.

- Brian Roark and Richard Sproat. 2007. Computational Approaches to Morphology and Syntax. Oxford University Press

- Beesley and Karttunen. Finite-State Morphology. 2003. CSLI Publications.

- Sproat R. (1992). Morphology and Computation. The MIT Press.