Gaia

XSLaren edukia

Fabrikazio Sistema Integratuak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Fabrikazio Sistema Integratuak izeneko ikasgaia Ingeniaritza industrialeko master unibertsitarioaren 1go kurtsoan irakasten da. Ikasgai hau fabrikazio prozesu eta teknologiekin zerikusia duen nahitaezko ikasgai bakarra da Masterrean.

Ikasgaia fabrikazio mekanikoez osatutako fabrikazio sistemen ikasketan oinarrituta dago. Hainbat fabrikazio prozesu eta erremintak Teknologia Industrialen Graduan ikasi ondoren, ikasgai honetan ikaslea osagai baten fabrikaziorako industrian existitzen diren ekipamenduak, makinak, tresneriak zein fabrikazio teknologiak analizatzeko eta aukeratzeko gai izango da.

Masterren moduluan definitutako gaitasunak betetzeko pentsatutako ikasgaia da, batez ere fabrikazio sistemak eta kontrol dimentsionalak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzearekin erlazionatutako gaitasuna.

Ikasgai honen aprobetxamendua egiteko materialen, makinen elementuen eta automatizazioen ezagutza eskatzen da. Bestaldetik, ikasgai honek Masterrak eskaintzen dituen Diseinu Mekanikoa eta Produktuen Fabrikazio eta Diseinuaren ildoak egiteko prestatzen du ikaslea. Izan ere, hauen programak Fabrikazio Sistema Integratuen ikasgaiaren edukiak koordinatuta daude.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
CELAYA EGUEN, AINHOAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoaainhoa.celaya@ehu.eus
CENOZ ECHEVERRIA, ISAACEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitate-Eskolako Irakaslego ElkartuaDoktoreaElebakarraIngurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoriaisaac.cenoz@ehu.eus
LOPEZ MONTAÑA, DAVIDEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego LankideaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Mekanikoadavid.lopez@ehu.eus
ORTEGA RODRIGUEZ, NAIARAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoanaiara.ortega@ehu.eus
UKAR ARRIEN, ENEKOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoaeneko.ukar@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
TI2. Ezaupideak eta Fabrikazio sistema integratuak eta kontrol dimentsionalak proiektatu, kalkulatu eta diseinatzeko gaitasuna100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Mintegia66.512.5
Ordenagailuko p.57.512.5
Tailer Ind.48.512.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Mintegiak - taldeko lana12.548 %
Ordenagailuko praktikak - taldeko lana12.540 %
Tailer industrialeko praktikak - taldeko txostena12.532 %
Teoria37.540 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak10.0 % 25.0 %
Idatzizko azterketa25.0 % 50.0 %
Lan praktikoak35.0 % 50.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

IE-1 Bere espezialitatearen oinarrien ezagutza eta ulermen sakona

IE-2 Bere espezialitatearen gaur egungo ezaupideen kontzientzia kritikoa.

IE-3 Bere ingeniaritzaren adarratik kanpo eta osatugabeko eta funtsik gabeko espezifikazioak dituen ariketak ezabatzeko gaitasuna.

IE-4 Bere espezialitatearen sortuberriko ariketak adierazi eta ezabatzeko gaitasuna.

IE-5 Ingeniaritzaren prozesuak, sistemak eta modeloak sortzeko gaitasuna, bere ezagutza eta ulermena erabilita.

IE-6 Datuak adierazi, aurkitu eta lortzeko gaitasuna.

IE-7 Analisian, modelizazioan eta datu esperimentaletan oinarritutako ikerketak diseinatzeko eta gauzatzeko gaitasuna.

IE-8 Datuak kritikoki analizatzeko gaitasuna ondorioetara koherente heltzekotan.

IE-9 Bere ingeniaritzaren adarraren teknologi berrien aplikazioen ikertzeko gaitasuna.

IE-10 Bere ezagutza eta ulermena erabiltzeko gaitasuna ezagutza aurreratua behar duen ariketak ebazteko.

IE-11 Metodo eta ideia berriak eta originalak garatzeko gaitasun sormenezko gaitasuna.

IE-12 Osatugabeko, konplexua eta ziurgabetasun teknikoa dituen informazioarekin lan egiteko gaitasuna bere zentzu teknikoa erabiliz.

IE-13 Arlo ezberdinetako ezagutza osatzeko eta arlo ezberdinetako konplexutasuna maneiatzeko gaitasuna.

IE-14 Erabil daitezkeen teknikak eta metodoen osoko ezagutza baita teknika eta metodoen mugen osoko ezagutza ere.

IE-15 Ingeniaritzaren aplikazio praktikoaren mugaketa guztien ezagutza.

IE-16 Lehenengo zikloko graduatuen gaitasun generikoen frogaketa master goiko mailan.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio teorikoa:

Ebaluazio teorikoa azterketa baten bidez egiten da. Azterketa hau baztertzailea da. Azterketa honen pisua %35a da.



Mintegi eta ordenagailuko praktiken ebaluaketa:

Mintegi eta ordenagailuko praktiken ebaluaketa taldeko lanen bidez egiten da. Lan hauek egitea derrigorrezkoa da ebaluaketa jarraitua izateko. Osoan, ordenagailuko praktiken lanak eta mintegiko prozesu orriak (beste taldeko lanak) %50a betetzen dute.



Tailerreko praktiken ebaluaketa:

Tailerreko praktiken ebaluaketa positiboa izateko bi praktikak egin behar dira (presentzialak dira) eta bertan eskatzen diren txostenak entregatu behar dira. Kasu horretan, praktiken pisua %15 izango da.



Hurrengo taulan ikasleok dituzten aukerak eta pisuak agertzen dira:



Ebaluatzen den blokea Ebaluaketa finala Ebaluaketa jarraitua

Azterketa %100% %50

Tailerreko praktikak (*) - %15

PamStamp lana - %17.5

Prozesu orriak - %32.5

(*) Tailer industrialeko praktika guztietara joan behar da.



Bloke bakoitzeko nota minimoa 4 da. Azterketa idatzian, ordea, bai teorian eta bai ariketa numerikoan 3,5 minimo (bakoitzean) eskatzen da.



Ikasgaia gainditutzat jo da ikasgaiaren nota finalean 5 minimo ateratzen denean batez besteko nota bezala (bloken guztiak kontuan izanda).





* Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko epean ikasleok 4 baino nota altuagoa dituen blokeak gordetzeko aukera emango zaio, azterketarena izan ezik.



Ez-ohiko deialdietan ohiko deialdietan jarraituko dien bloke bakoitzeko ebaluazioen irizpide berdinak aplikatuko dira.



Ebaluazio teorikoa:

Ebaluazio teorikoa azterketa baten bidez egiten da. Azterketa hau baztertzailea da. Azterketa honen pisua %35a da.



Mintegi eta ordenagailuko praktiken ebaluaketa:

Mintegi eta ordenagailuko praktiken ebaluaketa taldeko lanen bidez egiten da. Lan hauek egitea derrigorrezkoa da ebaluaketa jarraitua izateko. Osoan, ordenagailuko praktiken lanak eta mintegiko prozesu orriak (beste taldeko lanak) %50a betetzen dute.



Tailerreko praktiken ebaluaketa:

Tailerreko praktiken ebaluaketa positiboa izateko bi praktikak egin behar dira (presentzialak dira) eta bertan eskatzen diren txostenak entregatu behar dira. Kasu horretan, praktiken pisua %15 izango da.



Hurrengo taulan ikasleok dituzten aukerak eta pisuak agertzen dira:



Ebaluatzen den blokea Ebaluaketa finala Ebaluaketa jarraitua

Azterketa %100% %35

Tailerreko praktikak (*) - %15

PamStamp lana - %17.5

Prozesu orriak - %32.5

(*) Tailer industrialeko praktika guztietara joan behar da.



Bloke bakoitzeko nota minimoa 4 da. Azterketa idatzian, ordea, bai teorian eta bai ariketa numerikoan 3,5 minimo (bakoitzean) eskatzen da.



Ikasgaia gainditutzat jo da ikasgaiaren nota finalean 5 minimo ateratzen denean batez besteko nota bezala (bloken guztiak kontuan izanda).





* Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



Irakasgai-zerrenda

1go gaia. Aspektu orokorrak – sistema eta fabrikazio prozesuen interakzioa.

2. gaia. Gehien erabiltzen diren makinen egiturak – soluzio estandarrak eta bereziak

3. gaia. Egiturazko elementuak eta gidatze sistemak – diseinuan aplikatutako estatika eta dinamika alderdiak. Ardatzen gidatzerako alderdi funtzionalak kontuan izandako soluzioak.

4. gaia. Multitasking makinak – Makina konpaktuen prozesuen integrazioa.

5. gaia. Transfer makinak eta egokitutako fabrikazio sistemak – Neurrirako fabrikazio sistemen eskakizunak

6. gaia. Erreminta eta tresnerien integrazioa – Fabrikazio sistemetarako tresnerien integraziorako elementuak eta elementu gehigarriak.

7. gaia. Koordenatu bidez neurtzeko makinak (I): egiturak eta elementuak - Koordenatu bidez neurtzeko makinetarako soluzio konstruktiboak.

8. gaia. Koordenatu bidez neurtzeko makinak (II): neurketen kontzeptuak – Erabilerako metodologia eta aplikazioak.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakaskuntza gida, ikasgaiaren apunteak, praktiketarako txostenak eta enuntziatuak Egela plataforma aurkituko dira.







Bilboko Ingeniaritza Eskolako argitalpen zerbitzuan (I Eraikuntzan) irakasleok proiektatuko dituen gardenkiak aurkituko dira salgai.



Oinarrizko bibliografia

Handbook of metal forming

K. Lange

McGraw Hill Book Company

1985



Metal forming Handbook

T. Altan

Springer

1998



Tool and Manufacturing Engineers Handbook

Society of Manufacturing Engineers

Varios volúmenes



Fundamentals of machining and machine tools

G. Boothroyd, W.A. Knight

CRC Taylor and Francis

2006



Metrología

C. Gonzalez Gonzalez, R. Zeleny Vazquez

Mc Graw Hill

2000



Handbook of dimensional measurement, 4rd Edition

Mark Curtis, Francis Farago

Industrial Press

2005



Theory and design for mechanical measurements, 5th Edition

R. S. Figliola, D. E. Beasley

Wiley

2011

Aldizkariak

Información de Máquina-Herramienta Española (IMHE)



Ediciones Técnicas Izaro



European Tool and Mould Making



Estekak

www.metalspain.com



www.afm.es



www.cem.es



www.sandvik.coromant.com



www.interempresas.net/MetalMecanica/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak