Gaia

XSLaren edukia

Kontrol Teknologiak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Automatika eta kontroleko oinarriko kontzeptuak ikasten hasten garenean, ikasten diren teknika eta metodoak abstraktuak direnez, berauen erabileraz jabetzeko ezinbestekoa da zein testuingurutan darabilzkigun hausnartzea. Errobot baten besoaren mugimendua kontrolatzea edo konbustiorako gasaren presioa erregulatzea berdin ez bada ere, beti dago “zer kontrolatu” eta metodologia komun bat edozein kontrol-sistemaren diseinu prozeduran.



Prozesuen industriarako kontrol-sistemak diseinatu beharko dituen ingeniariak formazio sakona beharko du, teorikoa eta praktikoa. Izan ere, hainbat diziplinen inguruko alderdi zientifiko eta teknologikoak biltzen ditu kontrolak: propietateen kontserbazioaren lege fisikoak, metodo matematikoak ereduetarako eta analisirako, teknologia kimikoa industriako prozesuentzako, teknologia mekanikoa ekipo eta gailuak diseinatu eta eraikitzeko, teknologia elektronikoa eta elektrikoa instrumentazioa eta seinaleen egokitzerako eta konputazio zientziak simulaziorako.



Oinarri eta metodo matematikoak ezagutzen ditugula, irakasgai honetan kontrol-sistemen alderdi teknologikoak duen garrantzia landuko dugu alde batetik, inplementatzeko behar den instrumentazioa ezagutzeko eta praktikan ematen diren zailtasunez jabetzeko. Beste alde batetik, oinarrizko berrelikadura begiztaren portaera hobetzeko erabiltzen diren kontrol-egitura aurreratuak noiz eta nola erabili eta diseinatzen diren ikusiko da.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
GOMEZ GARAY, VICENTEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebakarraSistemen Ingeniaritza eta Automatikavicente.gomez@ehu.eus
IRIONDO URBISTAZU, NAGOREEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego LankideaDoktoreaElebidunaSistemen Ingeniaritza eta Automatikanagore.iriondo@ehu.eus
MARTINEZ RODRIGUEZ, RAQUELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebakarraSistemen Ingeniaritza eta Automatikaraquel.martinez@ehu.eus
SALAZAR RAMIREZ, ASIEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaSistemen Ingeniaritza eta Automatikaasier.salazar@ehu.eus
ZUBIZARRETA PICO, ASIEREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaSistemen Ingeniaritza eta Automatikaasier.zubizarreta@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
TI8 - Produkzio-sistema automatizatuak eta prozesuen kontrol aurreratua diseinatu eta proiektatzeko ahalmena izatea.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Mintegia81220
Laborategiko p.710.517.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak37.540 %
Laborategiko praktikak17.540 %
Mintegiak20.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Garatu beharreko galderak40.0 % 70.0 %
Lan praktikoak30.0 % 60.0 %
OTROS0.0 % 10.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgaia ikastearen emaitzak neurtzeko erabiliko diren ebaluazio tresnak:



• Idatzizko froga (%70): Ikastetxeak ohiko deialdirako ofizialki zehaztutako egunean burutuko da. Irakasgaian zehar landutako teoria eta praktikaren ikaste-maila ebaluatuko da, hainbat motako galderen bitartez (test, galdera irekiak eta problemak). Nahitaezkoa da atal honetan %50a lortzea irakasgaia aprobatzeko.



• Ebaluazio jarraitua (%30): Mintegi-saioetan eta laborategiko praktika-saioetan ebaluatuko da. Baloratuko dena da, alde batetik, aldez aurretik egin beharreko lanaren prestakuntzari eta saioan bertan egindako lana, eta bestetik, proposatutako diseinuaren emaitzei buruz egiten den azterketa eta lortutako ondorioei.



Irakasgaia ohiko deialdian gainditzeko lortu behar den puntuazioaren batuketa 5 edo gehiago izan behar da (aipatutako tresnen bitartez), eta nahitaezkoa da idatzizko frogan %50a lortzea. Lortu ezean, aktan agertuko den kalifikazioa idatzizko frogan lortutakoa izango da (10etik).



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA

Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko ikasketen gestiorako arautegiak dioenez, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea dauka. Uko egiteko ebaluazio_jarraituari_uko_egitea.pdf idatzia formalizatu eta Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko Idazkaritzan entregatu beharko da, ikasturtea hasi eta hiru astetako epearen barruan, kontuan izanda ikastegiko egutegi akademikoa.



Ebaluazio jarraituari uko egiten dion ikasleak, idatzizko frogaz gain (azken notaren %70a) froga osagarri bat (azken notaren %30a) egin beharko du, atal horri dagozkion jakite-maila eta gaitasunak egiaztatzeko. Froga osagarri hori izan daiteke idatzizkoa edota laborategikoa, eta mintegi eta laborategi saioetan landutako kontzeptu eta problemei buruzkoa izango da. Ohikoa eta ezohiko deialdietan, bietan eutsiko zaio ebaluazio-egitura honi.



DEIALDIARI UKO EGITEA

Deialdiari uko egitean, kalifikazioa ez aurkeztua izango da. Azterketa egun ofizialean frogara ez aurkeztea, dagokion deialdiari uko egitea izango da.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdiko azken nota bi froga bidez egingo da, irakasgaiaren kontzeptu guztiak (teorikoak eta praktikoak) ebaluatzeko. Froga horien egitura ohiko deialdikoaren antzekoa izango da, hau da, azken idatzizko froga bat (azken notaren %70a) eta froga osagarri bat (azken notaren %30a).



Froga osagarriari buruzko argibideak:



• Ebaluazio jarraituari uko egin ez dioten ikasleei atal horri dagokion nota (azken notaren %30a) gordeko zaie, beraz ez dute froga osagarria egin behar izango. Azken nota bien batuketa izango da, ezohiko deialdiko froga idatzian lortutako nota (%70a) gehi ebaluazio jarraituan (%30a) lortutakoa.

• Ebaluazio jarraituari uko egiteko aukera izango dute ikasleek, hau da, atal horretako nota ez gordetzeko aukera. Horretarako, ebaluazio_jarraituari_uko_egitea.pdf idatzia formalizatu eta Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko Idazkaritzan entregatu beharko dute, ezohiko azterketa-eguna baino hilabete lehenago gutxienez. Kasu horretan, idatzizko frogaz gain (azken notaren %70a) froga osaarri bat (azken notaren %30a) egin beharko dute.



• Ebaluazio jarraituari uko egin dion ikasleak idatzizko frogaz gain (azken notaren %70a) froga osagarri bat (azken notaren %30a) egin beharko du.



Irakasgaia ezohiko deialdian gainditzeko lortu behar den puntuazioaren batuketa 5 edo gehiago izan behar da (aipatutako tresnen bitartez), eta nahitaezkoa da idatzizko frogan %50 lortzea. Lortu ezean, aktan agertuko den kalifikazioa idatzizko frogan lortutakoa izango da (10etik).



DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egitean, kalifikazioa ez aurkeztua izango da. Azterketa egun ofizialean frogara ez aurkeztea, dagokion deialdiari uko egitea izango da.

Irakasgai-zerrenda

EDUKI TEORIKOAK

1. Gaia Sarrera. Prozesuen kontrola. Aldagai esanguratsuak. Perturbazioak sarreran eta irteeran. Berrelikaduraren bidezko kontrola. Erregulazio-begiztako elementuak.



2. Gaia Industria-instrumentazioa. Transmisoreak eta neurketa-sistemak. Prozesu eta instrumentuen diagrama. ISA notazioa. Seinaleen egokitzea. Transmisoreen ezaugarri estatikoak eta dinamikoak.. Ohiko neurketak prozesuetan: presioa, emaria, maila, tenperatura, etab. Teknologia ezberdinak. Eragingailuak. Erregulazio-balbulak. Motorrak. Beste eragingailu batzuk.



3. Gaia PID kontrolagailua. Sarrera. Akzioak eta parametroak. Egitura eta algoritmoak. Sintonizazio enpirikoa. Ez linealtasunak. Operazioaren alderdi praktikoak: “windup” eta automatiko/eskuzko kontrolaren aldaketa. Prozesuen diagramak eta kontrol-planoak.



4. Gaia Kontrol egitura aurreratuak: hautaketa eta diseinua. Sarrera. Turrusta-kontrola. Aurreratze-kontrola. Proportzioaren kontrola. Aukeratze-kontrola. Split range kontrola. Atzerapen handiko sistemen kontrola: Smith Prediktorea.



EDUKI PRAKTIKOAK

Atal praktikoan, industriako prozesu tipiko baten kontrol-sistema aurreratua diseinatu eta egiaztatuko da, edozein kontrol-sistemaren diseinuan eman beharreko urratsak emanez: kontrol-helburua, aldagai esanguratsuak eta kontrol-ereduak bilatzea, kontrol-egitura egokiena diseinatzea eta simulazio bidez egiaztatzea.



OHARRA: Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasgaiaren dokumentazio osoa eGELA plataformaren (https://egela.ehu.es/) bidez emango zaio ikasleari, bai teorian zein praktiketan erabiliko dena.

Oinarrizko bibliografia

Control e Instrumentación de Procesos Químicos. P. Ollero, E.F. Camacho. Ed. Síntesis, 1997.



Process Dynamics and Control. D.E. Seborg, T.F. Edgar, D. A. Mellichamp. Ed. John Wiley & Sons. 1989.



Principles and Practice of automatic process control. C.A. Smith, A.B. Corripio. Ed. J. Wiley. 1997, 2ª Edic.

Gehiago sakontzeko bibliografia

The Art of Control Engineering. K. Dutton, S. Thompson, B. Barraclough. Addison-Wesley. 1997.

Aldizkariak

Control Engineering Practice. A Journal of IFAC, the International Federation of Automatic Control.







Automática e Instrumentación. Editorial: Grupo TecniPublicaciones







Revista Iberoamericana de Automática e Informática Industrial







Journal of Process Control

Estekak

International Federation of Automatic Control: http://www.ifac-control.org/







Comité Español de Automática de la IFAC: http://www.cea-ifac.es/







http://www.instmc.org.uk/







The IEEE Control Systems Society: http://www.ieeecss.org







www.isa.org







www.isa.org

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak