Gaia

XSLaren edukia

Sistema Elektronikoak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Industria ingeniaritzako ikasleek disziplina anitzeko ezagutza minimo batzuk izan behar dituzte. Ikasgai honetan, ikasleek industria elektronikako ezagutzak bereganatzen dituzte, hau da, aplikazio industrial gehienetan ageri den elektronika. Potentzi elektronikan eta mikrokontralagailuetan sakontzen du ikasgai honek, horiek baidira sistema elektroniko industrialen parte oinarrizkoenak.



Ikasgai honen helburua sistema elektronikoen eremuan lanean aritzeko beharrezko gaitasunak garatzean datza: sistema elektronikoen bidez aurre egin daitezkeen arazoen analisia eta sintesia.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ANDREU LARRAÑAGA, JONEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebidunaTeknologia Elektronikoajon.andreu@ehu.eus
ASTARLOA CUELLAR, ARMANDO FERMINEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebakarraTeknologia Elektronikoaarmando.astarloa@ehu.eus
IBARRA BASABE, EDORTAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaTeknologia Elektronikoaedorta.ibarra@ehu.eus
KORTABARRIA IPARRAGIRRE, IÑIGOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaTeknologia Elektronikoainigo.kortabarria@ehu.eus
ZABALA LECUE, EDUARDOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraTeknologia Elektronikoaeduardo.zabala@ehu.eus
ZAMORA BELVER, JUAN JOSEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraTeknologia Elektronikoajuanjose.zamora@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
TI7. Industria instumentazio sistemak eta sistema elektronikoak diseinatzeko gaitasuna.50.0 %
IPCC4. Jariakinen instalazioak, intalazio elektrikoak, argiztatze, klimatizazio eta aireztatze, eraginkortasun eta aurrezte energetikoa, akustika, komunikazioak, domotika eta eraikin adimentsuak eta segurtasun instalazioak diseinatzeko eta proietatzeko gaitasunak eta ezagutza.50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala1522.537.5
Laborategiko p.304575

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Etengabeko ebaluazioa20.0 % 40.0 %
Idatzizko azterketa60.0 % 80.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Sistema elektronikoak lantzeko, aukeratzeko eta espezifikatzeko gahitzen dira elektronikan espezialista ez diren ingeniariak.

Gestio energetikorako sistemak, energiahornikuntzarakoak eta energiaren erabilera ezberdinen inguruko ezagutzak eta abileziak lortzen ditu ikasleak.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Azken kalifikazioaren %70 teoriako azterketari dagokio.

Azken kalifikazioaren beste %30a laborategiko praktika eta txostenen ebaluazioari dagokio.



Irakasgaia gainditzeko, ebaluazioaren bi zatiak gainditzea ezinbestekoa izango da. Hau da, 10etik 5 puntuko ebaluazioak lortu beharko dira bai azterketa idatziaren teoriako zatian eta baita laborategiko notan ere.



Laborategian egiten den ebaluazio jarrairi uko egin diezaioke ikasleak baldin eta irakasleari idatzizko eskaera egiten bazaio ikasturtea hasi eta 9 asteko epean. Horrela eginez gero, ikasleak ohiko deialdian azterketa praktikoa egiteko eskubidea izango du.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdiaren ebaluazioak ohiko deialdiaren ebaluazioaren egitura izango du. Ezohiko deialdiaren praktiketako zatiaren nota ohiko deialdiaren gordetako nota izango da gaindituta egonez gero. Ezohiko deialdiak ebaluaziorako proba gehigarri bat izango du, zati praktikoa gainditu barik duten ikasleek egin dezaten, ohiko deialdian praktiken bidez ebaluatzen diren edukiak ebaluatu ahal izateko.

Irakasgai-zerrenda

1. gaia. Ikasgaiaren eta sistema elektronikoen sarrera.



2. gaia. Konmutazioa. Sistema konmutatuen eta linealen arteko ezberdintasunak ulertu.



3. gaia. DC-DC bihurgailuak. Bihurgailu topologia ezberdinak ikasi eta LC iragaziaren funtzionamendua ulertu.



4. gaia. Alderanzgailuak. PWM eta uhin karratuko modulazioekin kontrolatutako alderanzgailuen funtzionamendua ikasi.



5. gaia. Artezgailuak. Kontrolgabeko eta erdi-kontrolatutako artezgailuen funtzionamendua ikasi.



6. gaia. Potentzi elektronikako osagaiak. Potentzia elektronikan erabiltzen diren gailu erdieroaleen ezaugarriak ikasi eta hauetan ematen dires potentzia galerak aztertu.



7. gaia. Mikrokontrolagailuak. Mikrokontrolagailuaren funtzionamendua ulertu.

















Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Teoriako apunteak.



Laborategian egiteko praktiken apunteak.



Zenbait gailu elektronikoen ezaugarri orriak.

Oinarrizko bibliografia

1. ZULOAGA, A., ASTARLOA, A. Sistemas de procesamiento digital. Ed. Delta, 2008.

2. Hart, D. W. `Electrónica de Potencia¿. Ed. Prentice-Hall, 2001.

3. Mohan, N., Undeland, T. M.; Robbinns, W. P. 'Power Electronics: Converters, Applications and Design'. Ed. Wiley, 1995.

4. Rashid, M. H. 'Electrónica de Potencia. Circuitos, Dispositivos y Aplicaciones'. Ed. Prentice Hall, 2014.

5. Taub, H. 'Circuitos digitales y microprocesadores'. Ed. Mc Graw Hill, 1983.

6. Barrado, A., Lázaro, A. `Problemas de Electrónica de Potencia¿, Ed. Prentice Hall, 2009.

Estekak

Wikipedia: "Potentzia elektronika/Power electronics/electrónica de potencia" sarrerak eta handik ateratzen diren erreferentzia guztiak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak