Irakasleak

XSLaren edukia

JAVIER BILBAO ELORRIAGA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
javier.bilbaoe@ehu.eus

Galdakao (Bizkaia, 1951). Ingeniaritza Kimikoan Katedraduna (1988). Zientzia Kimikoetako lehen promozioko ikaslea (Industri Kimikako adarrean) Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Irakasle-profila: Irakaslea 1974tik hona Lehen, Bigarren eta Hirugarrren Zikloan, eta Doktoradutza eta Masterrean, igaro diren ikasketa plan guztietan, hala nola, Zientria Kimikoetan, Ingeniaritza Kimikoan eta Ingeniaritza Kimikoko Graduan. Ikertzaile-profila: Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztapena taldearen koordinatzailea. Lehiazko 100 proiektu baino gehigotan hartu du parte (40ean Ikertzaile Nagusi). Ikerketa gaia: Energiari eta Inguramenari Loturiko Prozesu Termikoen eta Katalitikoen Garapena (Bio-findegiaren et Hondakin Findegiaren Esparruan). 470 artikulu argitaratu ditu J. C. Reports-ean bildutako aldizkarietan, h indizea 61 (Thomson Reuters) eta 12.300 aipamenetik gora. 36 Doktorego Tesiren zuzendari (9 Sari Berezia lortuak) eta 80 Lizentziatura Tesi eta GAL eta MAL, eta 7 patente.

Ingeniaritza Kimikoan Estatu Mailako Sariaren irabazle 2006an (RSEQ). Irakskuntzaren eta I+G+b kudeaketaren erantzule: Ingeniaritza Kimikoko Sailaren Zuzendaria (1990-1993, 2000-2003); Errektorordea UPV/EHUn (1986-1990); CNEAI Batzordearen Idazkaria eta Burua (1993-1996); Teknologia Kimikoaren Koordinatzailea ANEPean (2003-2005); Unibertsitate eta Ikerkuntzarako Estatu Idazkaritzako Batzorde Aholkulariaren Kidea Ingeniaritza eta Teknologia arloan (2005-2010).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak