Irakasleak

XSLaren edukia

MARTIN OLAZAR AURRECOECHEA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
martin.olazar@ehu.eus

Industri Kimika adarrean Lizentziatua (UPV/EHU, 1978) eta Ingenieritza Kimikoan Doktore (UPV/EHU, 1985), Lizentziaturan eta Doktoradutzan sari bereziak lortua. “XI Resurrección María de Azkue” ikerkuntza saria lortua. Unibertsitateko Katedraduna 1994tik hona.

Irakaskuntza jarduera UPV/EHUn izan du Ingeniaritza Kimikoko graduan eta masterrean klaseak emanez. Ikerketa jarduera bio-findegiaren et hondakin findegiaren esparruan garatu du energiari eta inguramenari loturiko prozesu termikoen eta katalitikoen garapenean. 110 proiektu baino gehiagotan parte hartu du eta euretatik 50an ikertzaile nagusia izan da.

360 artikulu argitaratu ditu Journal Citation Reports-ean bildutako aldizkarietan, h indizea 60 du eta 11000 aipamenetik gora ditu. 28 Doktorego Tesi zuzendu ditu (9k sari berezia eta 2k nazioarteko aipamena lortu dute). Espainar patente 2 eta Nazioartekoak 7 ditu.

Zientzia Fakultateko Kimika Sekzioaren Ikazkaria (1995-1999); “European Federation of Chemical Engineering” Erakundean Ezpainiar Estatuaren Ordezkaria (Chemical Engineering in the Applications of Catalysis 1991-2003, Chemical Reaction Engineering 2003-2006); Batzorde Antolatzailearen burua Nazioarteko Kongresu Nagusietan: II European Congress on Fluidization (Bilbao, 1”997) eta 7th International Symposium on Spouted Beds (Barcelona, 2017). UPV/EHUko Ikerketa Batzordearen kidea (2006-2013). Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (Unibasq) delakoan Idazkaria Zientzia Esper

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak