Irakasleak

XSLaren edukia

ROBERTO AGUADO ZARRAGA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
roberto.aguado@ehu.eus

Kimika Industrialean Lizentziatua (UPV/EHU, 1994) eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea (UPV/EHU, 1999), Lizentziatura eta Doktorego Sari Bereziekin.

Gaur egun Unibertsitateko Katedradun plaza betetzen dut, eta Ingeniaritza Kimikoarekin lotutako irakasgai gehienetan parte hartu dut.

2009. eta 2011. artean Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordea izan nintzen, irakaskuntzaren prozeduraren arduraduna izaten (zilarrezko Q-arekin saritutako EFQM eredua) eta 2013tik 2021era Ingeniaritza Kimikoa Saileko zuzendaria izan nintzen. ZTF/FCTaren Kalitatearen Bermerako Barne Sistemaren Akreditaziorako AUDIT Batzordearen kidea izan nintzen, eta 2016.etik Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitate Batzordekidea naiz. Zenbait urtetan MICINNaren Ikerkuntzaren Zuzendaritza Orokorraren Adituen Batzordeko kidea izan naiz. Indexatutako zenbait nazioarteko aldizkarien zentsorea eta ANEP (Espainia), AGAE (Andaluzia) eta FONCyT (Argentina) erakundeen proiektuen ebaluatzailea naiz.

108 argitalpenen idazlea, horien artean 86 JCRan indexaturiko artikuluak (h=32, WoS) eta hamar patenteen idazlea, ikertzaile nagusia edo laguntzailea izan naiz 44 ikerketa proiektu lehiakorretan eta enpresa pribatuekiko 27 kontratutan parte hartu dut. Bederatzi doktorego tesi zuzendu ditut, eta 2020.ean sortutako Spouted Bed Solutions S.L. start-up enpresaren ko-fundatzailea naiz.

ORCID: 0000-0001-8743-5696

RESEARCHER ID: G-4849-2011

SCOPUS ID: 7006691381

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak