Irakasleak

XSLaren edukia

HARITZ ALTZIBAR MANTEROLA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
haritz.altzibar@ehu.eus

Ingeniaritza Kimikoan titulatua (UPV/EHU, 2004) eta Euskal Herriko Unibertsitateko Doktorea (UPV/EHU, 2011). Gaur egun irakasle agregatu postua betetzen dut Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa Sailean (UPV/EHU).

Irakaskuntza lan guztiak EHUn burutu ditut. 2006an hasi nintzen lan kontratuko bitarteko irakasle bezala Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoan, eta 2007 urtetik aurrera nire irakaskuntza eta ikerkuntza lan guztiak Zientzia eta Teknologia Fakultatean burutu ditut. 2 irakaskuntzako bosturteko ditut aitortuak.

Ingeniaritza Kimikako klaseak emateaz gain, ikerkuntzarekin jarraitzen dut Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea (PROCAT-VARES) ikerketa taldearen barnean. Ikerketa taldean garatu zen gas-solido kontaktuan oinarrituriko teknologia berri baten (Spouted Bed Konikoa) ikerketa fluidodinamikoan dihardut, ondoren emango zaion lehorketa eta hondakin ezberdinen balioztapen aplikaziotara bideraturik.

JRC-an indexaturiko 38 artikuluren eta indexatu gabeko 10 artikuluren egilea eta patente nazional eta internazional baten sortzaileetako bat naiz. 35 ikerkuntza proiektuetan parte hartu dut ikertzaile laguntzaile bezala. Hainbat aldizkari internazional eta nazionalen zentsore bezala parte hartzen dut, eta Ekaia EHUko zientzia eta teknologiaren aldizkarian koordinatzaile lanak egiten ditut. Honetaz gain, bi Doktorego Tesiren zuzendari izan naiz eta ikerketako bi seiurteko ditut CNEAI-k aitortua.



ORCID: 0000-0003-2938-4522

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak