Masterraren gakoak

Unibertsitate arteko Ingurumen Ingeniaritza Masterraren helburu nagusia da gaitasun jakin batzuk ematea Ingurumen Ingeniaritzaren alorrean etorkizuneko ingeniariari: proiektu gaitasuna, bakarka ekitekoa eta lantaldeak zuzentzekoa.

Barne beharren eta EBko legedi zorrotzera egokitu beharraren ondorioz, gero eta unibertsitate tituludun gehiago behar dira, ikertzaileak eta profesionalak, eta prestakuntza orokor bat zientzia tradizionalen ingurumen gaietan, baita ezagutza espezializatuagoen aplikazio praktikoan ere. Horrek aukera ematen du garatzeko analisi metodoak, ikerketa eta berrikuntza lerroak, garapen teknologikoa eta kudeaketa, gure inguruko baldintza espezifiko eta merkatu tradizionaletara egokituak, ingurumen teknologien hainbat alorretan.  Unibertsitate arteko Ingurumen Ingeniaritza Masterrak sektorearen eskaera horiei erantzun nahi die prestakuntza programa oso baten bidez.

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

5.300 €

Unibertsitate arteko masterra

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Kantabriako Unibertsitatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
GARCIA FERNANDEZ, JOSE ANTONIO

Idazkaritza:
COLINO SACRISTAN, MARIA ISABEL

946017328

WEB

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Hautazko atal zabala duen master ofiziala, aukera ematen duena zuzenean sartzeko Ingurumen Ingeniaritza doktorego programara.
  • 10 urteko ibilbidea, ikasleen gogobetetze maila handiarekin.
  • Unibertsitate arteko master bat denez, unibertsitate bakoitzak bere gain hartzen du bere taldeak espezialistak diren (maila profesionalean eta ikertzailean) arloetako irakaskuntza.
  • Masterraren ordutegiari esker, arduraldi osoa edo partziala hauta daiteke (gradudunentzat edo egun lanean ari diren profesionalentzat).

Parte hartzen duten unibertsitateak

Logotipo de Universidad Cantabria

Irteera profesionalak

Ingurumen arloko ingeniaritza edo aholkularitza enpresak, ingurumen zerbitzuak, tratamendu instalazioak (ura, hondakinak, lurzorua edo gasak), ingurumen gaietan eskumena duten administrazio edo organismo publikoak, eta Enpresa eta Zentro Teknologikoetako ingurumen sailak edo I+G+b.

Iradokizunak eta eskaerak