Gaia

XSLaren edukia

Ingurumeneko datu analisia

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honetan mota askotako ingurumeneko laginen analisi kimikoaren ondoren lor daitezkeen datuen analisirako erreminta estatistikorik eta kimiometrikorik garrantzitsuenak aztertuko dira. Estatistika deskriptiboa eta inferentzia-estatistika arin birpasatu ondoren, eredu-ezagutzarako, sailkapenerako eta erregresiorako aldagai anitzeko teknikarik garrantzitsuenak sakonki aztertuko dira. Detaile matematikoan baino gehiago, teknika bakoitzaren atzean dagoen oinarrizko kontzeptuen ulermenean eta kasu espezifiko bakoitzean aproposena den teknikaren aukeraketan jarriko dugu arreta. Aipatuko diren tekniken oinarri teorikoa ariketen eta benetako kasuen ebazpenaren bidez ilustratuko da.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
DE DIEGO RODRIGUEZ, ALBERTOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaKimika Analitikoaalberto.dediego@ehu.eus
MADARIAGA MOTA, JUAN MANUELEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraKimika Analitikoajuanmanuel.madariaga@ehu.eus
OLIVARES ZABALANDIKOETXEA, MAITANEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaKimika Analitikoamaitane.olivares@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Que el estudiante conozca y sea capaz de aplicar los prinicipios de Análisis estadístico de datos medioambientales40.0 %
Que el estudiante conozca y sea capaz de aplicar los principios de Aplicación del análisis multivariante30.0 %
Que el estudiante conozca y sea capaz de aplicar los principios del análisis de series temporales30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala203050
Mintegia57.512.5
Ordenagailuko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak40.050 %
Mintegiak15.033 %
Ordenagailuko praktikak45.033 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Idatzizko azterketa0.0 % 50.0 %
Lan praktikoak0.0 % 50.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgai honen ebaluaketa mistoa izango da. Azken nota hurrengo ataletan lortutako noten batezbesteko haztatua izango da: Asistentzia (%10), bilaketa bibliografikoa (%20), ariketa praktikoak (%30), idatzizko azterketa (%40). Gutxienez, 5.0 nota lortu behar da atal bakoitzean irakasgaia gainditu ahal izateko. Ohiko deialdian aurkeztuko ez den ikasleari "ez-aurkeztua" kalifikazioa emango zaio.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdian ebaluazioa ohiko deialdirako deskribatu den modu berean egingo da. Ohiko deialdian ikasleak atalaren batean edo bestean 5.0 edo nota altuagoa lortu badu, lortutako nota kontutan hartuko da ez-ohiko deialdian. Ez-ohiko deialdian aurkeztuko ez den ikasleari "ez-aurkeztua" kalifikazioa emango zaio.

Irakasgai-zerrenda

1.- Sarrera: estatistika, kimiometria, ingurumeneko analisia, aldagai anitzeko datuen analisia

2.- Oinarrizko estatistika: estatistika deskripitiboa eta inferentzia-estatistika

3.- Miaketa-analisia

4.- Eredu-ezagutzea

5.- Sailkapena

6.- Kalibrazioa eta erregresioa

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ordenagailu pertsonala

Oinarrizko bibliografia

1.- M. Otto, Chemometrics, Statistics and Computer Application in Analytical Chemistry, Wiley, Weinheim, 1999

2.- D. A. Skoog, D. M. West, F. J. Holler, S. R. Crouch, Fundamentals of Analytical Chemistry, 8th edition, Thomson Brooks-Cole, Belmont, 2004

3.- J. N. Miller, J. C. Miller, Estatistics and Chemometrics for Analytical Chemistry, 4th edition, Pearson Education, Essex, 2000

4.- G. Ramis, M. C. García, Quimiometría, Síntesis, Madrid, 2001

5.- K. H. Esbensen, Multivariate Data Analysis – in Practice, 5th edition, CAMO Process AS, 2004

Gehiago sakontzeko bibliografia

1.- B. Kendall, C. Costello, Data Analysis for Environmental Science and Management, (http://citeseerx.ist.psu.edu/viewdoc/download?doi=10.1.1.115.4159&rep=rep1&type=pdf)



2.- G. Hanrahan, Environmental Chemometrics: Principles and Modern Applications, CRC Press, Boca Ratón, 2009



3.- J. W. Einax, H. W. Zwanziger, S. Geiss, Chemometrics in Environmental Analysis, VCH, Hamburg, 1997

Aldizkariak

Chemometrics and Intelligent Laboratory systems



Journal of Chemometrics



Environmentrics



Estekak

https://www.youtube.com/user/QualityAndTechnology/videos?view=0



https://www.statisticshowto.com/probability-and-statistics/multivariate-analysis/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak