Gaia

XSLaren edukia

Orientatzailearen Jarduera Profesionalaren Teoria eta Testuinguruak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Hezkuntza Orientazio modalitatean, Irakaskuntza masterraren barnean, kokatzen da 3 kredituko derrigorrezko ikasgai hau, ¿Orientatzailearen Jarduera Profesionalaren Teoria eta Testuinguruak¿.

Irakasleriaren erreferentziak kurrikulum zehatz bat eta ikasleen talde konkretu batzuk izaten dira; baina, zeintzuk dira laneko arlo eta testuinguruak orientatzaile batentzat?.

Ikasgai honek, hezkuntzako 3 zehaztapen mailak kontuan hartuz, hezitzaile honen jarduera profesionalean kokatzen laguntzen dio ikasleari.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaDidaktika eta Eskola Antolakuntzajoxe.amiama@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Comprender las distintas realidades que se dan en un centro de Secundaria teniendo presente marcos teóricos0.0 %
Justificar la práctica profesional del orientador en cualquiera de sus contextos educativos0.0 %
Construir desde la comunicación relaciones humanas positivas y funcionales0.0 %
Apostar por todo el alumnado como sujetos de valor, pertenencia y capacidad0.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala153045
Gelako p.151530

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Aurkezpenak eta Komunikazioak10.080 %
Azalpen teorikoak10.080 %
Eztabaida taldean5.080 %
Gatazkak konpontzea5.080 %
Irakurketa eta analisi praktikoak15.00 %
Irakurketak30.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak15.0 % 25.0 %
Lan praktikoak75.0 % 85.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgai hau ebaluatzeko proba eta jardueren ardatz izango dira UPV/EHUren araudian xedatzen diren printzipioak: zuzentasun akademikoa, zintzotasuna eta jarrera etikoa. Ikasleak onartzen eta gogoratzen du unibertsitatean matrikula egin zuenean Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena izenpetu zuela eta, haren bidez, hitzeman zuela plagiorik edo bestelako iruzur akademikorik ez zuela egingo, ezta ebaluazio probetan eta lanetan baimenduta ez dagoen objektu eta gailu teknologikorik erabiliko ere ¿adimen artifizialeko tresnak barne, halakorik berariaz baimenduta ez dagoenean¿.Betebehar horiek urratzeak ondorio akademiko eta diziplinazkoak izan ditzake, unibertsitatean indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera.

Ebaluazioa jarraitua izango da.

Portfolio baten bidez (%75), astero ikasleak, ariketak eta ikasketa pertsonalak, igoko ditu e-gelara. Eta kurtsoaren bukaeran, ariketak eta ikasketak errebesatuz, ikasketen dekalogo bat osatuko du, hamar ikasketa funtzionalak orientatzaile batentzat (%25).

Portfolioaren irizpideak: Data betetzea (%10); Originaltasuna entrega bakoitzean (%20); Erreferente bibliografiko berriak gehitzea, minimo bi (%25); Luzapena: 600-800 hitz (%20).

Dekalogoaren irizpideak: originaltasuna (%10). Baliagarritasuna (%15).

Konfinamenduaren kasuan, ebaluazio-sistema berari eutsiko zaio.

Egoera desberdinengatik, proposatutako metodologia eta ebaluazio sistema jarraiari heldu ezin diotenek, ikasgaia egiteko aukera izango dute, beti ere ebaluazio mota horri uko egiten diotela idatziz azalduz irakasleari. 2 asteko epea izango dute horretarako, eskolak hasi eta gero.

Bukaerako ebaluazio sistema aukeratzen duten ikasleek frogatu beharko dute konpetentzien garapena. Horretarako, ebaluazio jarraian parte hartu ezin duten eta azken probara aurkezten diren ikasleen prozedura bera jarraituko dute.

Bi proba izango dira:

1.- Ikasgaiaren edukiei buruz garatu beharreko idatzizko gida ( % 60).

2.- Bilera funtzional baten diseinua ( % 40): Irizpideak: Bigarren Hezkuntzan arazo edo behar baten egungo planteamendua; argitasuna eta bideragarritasuna bileraren diseinuaren faseetan, ikuspegi parte-hartzaile eta inklusibo batetik ( % 20); parte-hartzaileen arteko elkarrizketa, komunikazio-estrategiak azalduz ( % 20).

Bi probak gainditu beharko dira (gutxienez bost batekin) irakasgaia gainditzeko.

Konfinamendu bidezko proba idatzira bertaratzea ezinezkoa bada, ahozko online proba bat egingo da ( % 30), eta bilera funtzional baten diseinuaren lanaren balioa % 70ekoa izango da ( % 35 + % 35).





Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez duten ikasleek, bertan aukeratutako ebaluazio sistema edozein izanik ere, ez ohiko deialdiaren ebaluatzeko azken ebaluazioan aurkezteko eskubidea izango dute.

Uko egitea aukeratu duten ikasleentzako proba berak eta proposamenen ehuneko berdinetan egingo dira.

Ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa da probara ez aurkeztea. Azken ebaluazio honetan, azterketen egun ofizialean ezarritako probara aurkezten ez bada, automatikoki uko egingo zaio dagokion deialdiari.





Irakasgai-zerrenda

Sarrera: Hezkuntza zentro kontestualizatu bat zer den ulertzeko Hezkuntza Sistemako 3 konkrezio mailak:

Lehen konkrezio maila: Historia eta gaur egungo legegintza. Hezkuntzaren ereduak. Orientatzailearen eginkizunak.

Bigarren konkrezio maila: antolakuntza eta orientatzailearen ekintza, zentro mailan: Barne koordinazioa. Kanpo koordinazioa; bilera funtzionalak.

Hirugarren konkrezio maila: Orientatzailearen esku-hartzea, gelatik abiatuz: Irakasle, ikasle eta familiekiko harremana. Elkarrizketa funtzionalak.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

E-gela plataforman eskaintzen direnak

Oinarrizko bibliografia

Albaladejo, M. (2010). Cómo decirlo. Entrevistas eficaces en el ámbito educativo. Graó.

Bisquerra, R. (coord.) (2015). Educación emocional: propuestas para educadores y familias. Desclée.

Costa Cabanillas, M. y López Méndez, E. (1994). Manual para el educador social. Habilidades de comunicación en la relación de ayuda; y afrontando situaciones. Ministerio de Asuntos Sociales.

Escudero, J.M. (1999). Diseño, desarrollo e innovación del currículum. Síntesis.

Jolonch, A. y Martínez, M. (2024). Tiempo para el liderazgo educativo. Graó.

Martín, E. y Onrubia, J. (coord.) (2010). Orientación educativa. Procesos de innovación y mejora de la enseñanza. Graó.

Martín, E. y Solé, I.(coord.) (2010). Orientación educativa. Modelos y estrategias de intervención. Graó.

Perrenoud, P. (2004). Diez nuevas competencias para enseñar. Graó.

UNESCO (2021). Reimaginar juntos nuestros futuros: Un nuevo contrato social para la educación. Informe de la comisión internacional sobre los futuros de la educación. UNESCO.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Melero, J. (2009). Conflictividad escolar y la nueva profesión docente: diez estrategias para mejorar la convivencia en los centros educativos. Aljibe



Rogers, C.R. (1981). Psicoterapia centrada en el cliente: práctica, implicaciones y teoría. Paidós.



V.V.A.A. (2011). Manual trabajo en equipo. Cep.







Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía: http://www.cuadernosdepedagogia.com/content/Inicio.aspx



Revista Española de Orientación y Psicopedagogía: https://www.educacionyfp.gob.es/revista-de-educacion/red-revistas/orientaci-n-educativa-.html











Estekak

Dialnet: https://dialnet.unirioja.es/



Hezkuntza saila /Dpto Educación: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/



Orientasare: Orientatzaileen sarea / Red de Orientadores https://sites.google.com/site/orientasare/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak