Gaia
Natur Zientziak DBHn
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgai honek Natur Zientziak DBHn irakasten irakatsi nahi du. Helburu horrekin, Fisika, Kimika, Biologia edo Geologia testuinguruko gaietan oinarriturik, Zientzia Esperimentalen didaktikaren funtsezko alderdiei ekingo diegu: kontzeptu berriak sartzea, problemen ebazpena eta argumentazioa zientzietan.Irakasgaia jarraitzeko beharrezkoa da Fisika, Kimika, Biologia eta Geologiako oinarrizko ezaguera batzuk edukitzea.
Irakasgai honek masterraren beste irakasgai batzuekiko erlazio estua gordetzen du: Física en el Bachillerato eta Biología en el Bachillerato.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ZUZA ELOSEGI, KRISTINA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Fisika Aplikatua | kristina.zuza@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Natur Zientziak ikasteari lotuta dauden balio hezitzaile eta kulturalak ezagutu eta erabili. | 20.0 % |
Zientzien historia erabili, zientziaren ikuspegi lineal eta aproblematikoa gainditzeko. | 20.0 % |
Natur Zientzien ezagutza formala Zientzia/Gizartea/Teknologia testuinguruetan aplikatu. | 30.0 % |
Natur Zientziak DBHn irakasgaiaren irakaskuntzan sortu ahal diren arazoei aurre egiteko prozedurak eta errekurtsoak ezagutu eta erabili: metodologia, ebaluazioa... | 30.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 15 | 30 | 45 |
Gelako p. | 15 | 15 | 30 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 20.0 | 40 % |
Eztabaida taldean | 20.0 | 50 % |
Proiektuen azalpena | 20.0 | 40 % |
Testuen analisia | 15.0 | 26 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Azalpenak | 20.0 % | 30.0 % |
Lan praktikoak | 20.0 % | 30.0 % |
Participación activa | 40.0 % | 50.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ebaluazio-sistema:Proposaturiko ebaluazioa jarraitua izango da.
Kalifikaziozko tresnak eta ehunekoak:
-Etortzea eta parte-hartze aktiboa:%50
-Taldeka eratzea unitate didaktiko bat (lan praktikoa):%30
-Egindako unitate didaktikoaren ahozko adierazpena eta defentsa:%20
Ohiko deialdiari uko egiteko prozedura:
Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da unitate didaktikoaren aurkezpenera eta defentsara ez aurkeztearekin.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Frogak notaren %100 beteko du eta irakasgaiaren testuinguruko unitate didaktiko baten analisia eta analisi honen defentsan oinarrituko da. Froga hau azterketa ofizialen egunetan egingo da.(Ikasleak ez du egin behar analizatu beharko duen unitate didaktikoa, entregatu egingo zaio eginda dagoen unitate bat).
Ezohiko deialdiari uko egiteko prozedura:
Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da frogara ez aurkeztearekin.
Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Irakasgai-zerrenda
1. Proposamenaren Alderdi Orokorrak. Sarrera gisa lantzen dugun gai honetan, irakasgaiaren zehar erreferentzi moduan erabiliko dugun proposamen didaktikoaren oinarrizko euskarriak ikusiko ditugu: akats kontzeptualak eta aurrekontzeptuak, zientziaren ikaskuntza eta aldaketa kontzeptuala, ikerketa gidatuaren bidezko ikaskuntza, gelan egin beharreko lanaren gida (jarduera-programa), ikasleen lanaren antolakuntza eta ebaluazioa (zientziaren irakaskuntzaren beste ikasketa tresna).2. Unitate didaktiko baten adibidea: Zergatik hondoratzen dira gorputzak? Galdera egituratzaile honi erantzuna aurkitzeko bidean, ikerketa orientatuan oinarrituriko unitate didaktiko baten diseinua aztertuko dugu. Jarduera-segida koherente bati jarraituz, dentsitatearen kontzeptua azalduko da eta konpetentzia zientifikoa garatzeko hainbat atal metodologiko landuko dira.
3. Argumentazioa zientzia klaseetan. Gai honetan dilema eta debate zientifikoen aurrean argudiaketa eta frogak erabiltzearen garrantzia aztertuko dugu. Toulmin-en argumentuaren egitura analizatuko dugu baita arrazoibide hipotetiko-deduktiboa ere.
4. Unitate didaktiko baten adibidea: Zer gertatzen da masarekin erreakzio kimikoetan? Galdera egituratzaile honi erantzuna aurkitzeko bidean, ikerketa orientatuan oinarrituriko beste unitate didaktiko baten diseinua aztertuko dugu. Erreaktibo mugatzailearen kontzeptu garrantzitsuaren sarrera egingo da eta Prousten legea ondorioztatuko da. Honekin batera, Lavoisier eta Prousten legeak erabiliz kalkulu estekiometriko sinpleak egingo dira.
5. Problemen ebazpena zientzia klaseetan. Gai honetan, problemen ebazpenean erabiltzen den ohizko irakaskuntzaren alternatiba moduan, ikerketa gidatuaren bidezko metodología proposatzen dugu. Ohizko irakaskuntza problemen ebazpenean ez du kontutan hartzen hainbat atal metodologiko eta operatibismo mekaniko batean oinarritzen da, askotan.
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
ACEVEDO DÍAZ, J.A., 2004. Reflexiones sobre las finalidades de la enseñanza de las ciencias: educación científica para la ciudadanía. Revista Eureka sobre Enseñanza y Divulgación de las Ciencias. 1 (1), 3-16.ALONSO, M., GIL, D. y MARTINEZ TORREGROSA J., 1992. Los exámenes en la enseñanza por transmisión y en la enseñanza por investigación. Enseñanza de las Ciencias , 10 (2), 127-138.
CARMEN, LUIS DEL., 1997. La enseñanza y el aprendizaje de las ciencias de la Naturaleza en la Educación Secundaria. ICE de la UBA/HORSORI.
CARRASCOSA, J. y GIL D., 1992. Concepciones alternativas en mecánica. Enseñanza de las Ciencias , 10 (3), pp. 314-328.
DOMÍNGUEZ J.M., 2003. El uso de modelos en la enseñanza-aprendizaje de la física. Alambique. Didáctica de las Ciencias Experimentales, 35, 53-59.
FURIÓ, C., 1996. Las concepciones alternativas del alumnado en ciencias: dos décadas de investigación. Resultados y tendencias. Alambique , 7, 7-17.
FURIÓ, C., 2001. Finalidades de la Enseñanza de las Ciencias en la Secundaria Obligatoria. ¿Alfabetización Científica o Preparación Propedéutica?. Enseñanza de las Ciencias, 19(3), 365-376.
GIL, D., 1993. Contribución de la historia y filosofía de la ciencias al desarrollo de un modelo de enseñanza /aprendizaje como investigación. Enseñanza de las Ciencias, 11(2), 197-212.
HIERREZUELO, J. y MONTERO A. 1988. La Ciencia de los alumnos (su utilización en la Didáctica de la Física y Química). Cuadernos de Pedagogía; LAIA/MEC
JIMÉNEZ ALEIXANDRE, M. P., 2010. 10 Ideas clave: Competencias en argumentación y uso de pruebas.
SANMARTÍ, N., 2002. Didàctica de las Ciencias en la Educación Secundaria Obligatoria. Síntesis.
WANDERSEE, J.H., 1986. Can the history of science help science educators anticipate students' misconceptions?. Journal of Research in Science Teaching, 23, 415-426.
Aldizkariak
AlambiqueEnseñanza de las Ciencias
Eureka
European Journal of Physics
International Journal of Science and Mathematics Education
International Journal of Science Education
Journal of Science Education and Technology
Journal Research in Science Teaching
Research in Science Education
Science Education
Estekak
http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica/default.htmhttp://science.howstuffworks.com/
http://phet.colorado.edu/simulations/index.php?
http://concurso.cnice.mec.es/cnice2005/93_iniciacion_interactiva_materia/curso/materiales/indice.htm
http://www.ehu.es/