Gaia
Artearen Historia Irakasteko Oinarri Metodologikoak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Bietakoa
- Hizkuntza
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Ikasgai honetan Artearen Historiaren irakaskuntzarako oinarrizko irizpide, tresna eta estrategiak landuko ditugu. Artea gizartearen eta kulturaren oinarrizko elementu gisa ulertuta, haren irakaskuntza esanguratsua bilatuko dugu, ikuspuntu historikoa oinarri harturik.Jakintzagai honen metodologian eta didaktikan barneratuko gara. Adierazpide artistiko desberdinak, artearekiko hurbilketa teoriko-metodologikoak, irizpide pedagogikoak eta ondare artistiko eta kulturala landuko ditugu, baita gaiari lotutako material didaktikoak aztertu eta sortu ere.
Historiaren ulermen osatuagoa ahalbidetzea, adierazpide artistikoekiko hurbilketa analitikoa indartzea eta sormenaren nahiz ondarearen balioespena sustatzea izango dugu helburu.
Irakasleak
| Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
|---|---|---|---|---|---|---|
| EUBA UGARTE, ARGIBEL | Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco | Besteak | Doktorea | argibel@gmail.com |
Gaitasunak
| Izena | Pisua |
|---|---|
| Conocer las propuestas curriculares vigentes para la disciplina de la Historia del Arte en La Enseñanza Secundaria Obligatoria Post-obligatoria | 0.0 % |
| Ser capaz de poner en valor la Historia del Arte y sus manifestaciones materiales en el ámbito disciplinar de las Humanidades y para la Enseñanza Secundaria Obligatoria y Post-Obligatoria | 0.0 % |
| Adquirir los fundamentos conceptuales, científicos y metodológicos de la disciplina integrando los progresos asociados al uso de las TICs y nuevas tecnologías para dar respuesta a la demanda específica de los contenidos curriculares de la Enseñanza Secundaria Obligatoria y Post-Obligatoria | 0.0 % |
| Ser capaz de comprender la Historia del Arte en su dimensión histórico-cultural y estético-formal así como los códigos visuales que le son propios, como instrumento necesario para el análisis, reflexión crítica y comprensión de la cultura actual | 0.0 % |
| Ser capaz de reconocer la Historia del Arte como herramienta fundamental para el aprendizaje autónomo, crítico, para la gestión de nuevos conocimientos así como su aplicabilidad profesional y en la vida cotidiana | 0.0 % |
Irakaskuntza motak
| Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
|---|---|---|---|
| Magistrala | 18 | 25 | 43 |
| Mintegia | 6 | 10 | 16 |
| Gelako p. | 6 | 10 | 16 |
Irakaskuntza motak
| Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
|---|---|---|
| Ariketak | 15.0 | 33 % |
| Azalpen teorikoak | 10.0 | 15 % |
| Irakaskuntza-taldeak plataforma birtualaren bidez proposatutako jarduerak | 10.0 | 60 % |
| Irakurketak | 10.0 | 20 % |
| Iturriak eta baliabideak erabiltzea | 5.0 | 10 % |
| Plataformaren bidez harreman birtualean emandako orduak (foroetan parte hartzea, etab.) | 5.0 | 100 % |
| Talde-lana | 10.0 | 80 % |
| Txostenak eta azalpenak lantzea | 10.0 | 20 % |
Ebaluazio-sistemak
| Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
|---|---|---|
| Foroetan parte hartzea | 10.0 % | 30.0 % |
| Idatzizko azterketa | 5.0 % | 10.0 % |
| Lan praktikoak | 60.0 % | 80.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
1. Ikasleriak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan Artearen Historiari lotutako jakintzagaien curriculum-edukiak eta haien irakaskuntza eta ikaskuntzarako ezagutza kontzeptual eta didaktikoak ezagutzen ditu.2. Ikasleriak badaki informazioa bilatzen, lortzen, prozesatzen eta komunikatzen, hura ezagutza bihurtzen eta Bigarren Hezkuntzako curriculum-testuinguruan Artearen Historiaren irakaskuntza eta ikaskuntzarako prozesuetan aplikatzen, horretarako ikasleen aniztasunari egokitutako metodologia didaktikoak garatuz eta aplikatuz.
3. Ikasleriak badaki eskuratutako ezagutzak testuinguru berrietan arazoak ebazteko aplikatzen, jakintza horren zeharkakotasuna indartuz eta giza eskubideekiko, berdintasunarekiko, generoarekiko, kultura-aniztasunarekiko eta eleaniztasunarekiko jarrera proaktiboak sortuz.
4. Ikasleriak badaki bere ondorioak eta horien oinarrian dauden ezagutza eta arrazoiak argiro komunikatzen, espezialitatearen arloari dagokion berezko lengoaia espezifikoa erabiliz.
Irakasgai-zerrenda
1. Artearen Historiaren oinarri kontzeptuala, zientifikoa eta metodologikoa2. Eskultura, pintura eta dekorazio-arteak aztertzeko oinarri metodologikoak.
3. Arkitektura eta Hirigintza aztertzeko oinarri metodologikoak.
4. Ikusizko sistema garaikideak aztertzeko proposamen metodologikoa.
5. Artearen Historiaren kudeaketa kultural eta profesionalera hurbiltzea: museoak, galeriak, azokak, aisia eta turismoa, fundazioak, enkanteak, bildumak eta zaharberritzea.
6. Artearen Historia irakasteko baliabide didaktikoak.
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
Artearen Historia orokorraCheca Cremades, Fernando; García Felguera, María de los Santos eta Morán Turina, José Miguel (1980): Guía para el estudio de la historia del arte, Cátedra, Madril.
Freixa, Mireia et al. (1990): Introducción a la historia del arte, Barcanova, Bartzelona.
Mendizabal Ugalde, Juan Ignacio (2007): Artearen Historia: 2. Batxilergoa, Erein, Donostia.
Triadó Tur, Joan Ramon; Pendás García, M. eta Triadó Subirana, X. (2016): Artearen historia, Vicens Vives, Bartzelona.
Teoria, metodologia, analisia
Fernández Arenas, José (1990): Teoría y Metodología de la Historia del Arte (2. edizioa), Anthropos, Bartzelona.
Insa Rufach, Joan Jesús; Peirón Pena, María Llum eta Solà Toà, Angelina (1991): Método para la lectura de obras de arte: Estudio de paradigmas desde la prehistoria al romanticismo, Bruño, Madril.
Plazaola, Juan (2003): Modelos y teorías de la historia del arte, Deustuko Unibertsitatea, Donostia.
Entseguak eta analisi kritikoak
Benjamin, Walter (2017): La obra de arte en la era de su reproducibilidad técnica, La Moderna, Galisteo.
Berger, John (2008): Ways of seeing, Penguin, Londres.
Méndez, Lourdes (2009): Antropología del campo artístico: Del arte primitivo […] al contemporáneo, Síntesis, Madril.
Hiztegiak
Aguilera Cerni, Vicente (1996): Arte modernoaren hiztegia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao.
Faerna, José María eta Gómez Cedillo, Adolfo (2015): Arteari buruzko oinarrizko kontzeptuak, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao.
Lajo, Rosina eta Surroca, José (2010): Artearen lexikoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbao.
Artearen Historiaren didaktika
Álvarez de la Prada, Gloria (1996): «Cómo elaborar unidades didácticas de Historia del Arte», Íber, 8, 69-78.
Ávila Ruiz, Rosa María (2001): Historia del arte, enseñanza y profesores, Díada, Sevilla.
Trepat, Cristòfol A. (2003): El taller de la mirada: Una didàctica de la història de l’art, Pagès, Lleida.
Trepat, Cristòfol A. (2011): «Didáctica de la historia del arte», in Joan Prats (ed.), Didáctica de la Geografía y la Historia, Secretaría General Técnica, Madril, 89-112.
Trepat, Cristófol A. (2006): «Las pruebas de corrección objetiva en la enseñanza y aprendizaje de la historia del arte», Íber, 49, 57-73.