Masterraren gakoak

Kuaternarioa gure planetaren historiako azken 2,6 milioi urteei dagokien aldi geologikoa da, eta ezaugarri ditu oszilazio klimatiko ugari, azkar eta biziak, gure planeta gaur ezagutzen dugun modukoa bihurtu dutenak.

Kuaternarioari buruzko masterrean, gaiari buruzko ezagutzak eskuratzeaz gainera, estatuko eta nazioarteko ikerketari ere erreparatzen zaio, aldi horretan gure planetan eragin duten prozesuei buruzko ikerketari, kontuan izanik gainera hainbat giza espezie agertu direla denbora horretan eta bizi diren ingurua eraldatzeko gaitasun gero eta handiagoa dutela.  

Ikerketaren ikuspegitik, Kuaternarioari buruzko ikasketek gero eta interes handiagoa dute, sedimentu erregistro geo-arkeologikoaren kalitateagatik eta landa eta laborategiko tekniketan egin diren urrats metodologikoengatik (hala nola analisi eta datazio absolutuko metodoak), eta klima eta ingurumen aldaketek planetaren etorkizunaren inguruan gizartean piztu duten kezkari erantzuten diote.  

Prestakuntza programa honen originaltasuna bere izaera multidiziplinarrean datza, geologia, historiaurrea eta antropologia konbinatzen dituelako, eta honako gai hauetan interesatuta dauden pertsonentzat pentsatuta dago: paeloingurumen berreraikuntzak eta azken klima aldaketa, eta gure planetaren eta gure espeziearen eboluzioa hainbat denbora eskalatan.

Master honen bidez zuzenean sar daiteke Kuaternarioa: Ingurugiro Aldaketak eta Giza Oinatza doktorego programara, eta aukera ematen du ere Europako Unibertsitate Eremuko doktorego programa guztietara sartzeko.

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Kredituak

60

Iraupena

1 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.200 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Letren Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna:
CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO

Idazkaritza:
Itziar Eskubi

946013298

Mater hau egiteko 4 arrazoi

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Prestakuntza programa multidiziplinarra (geologia, historiaurrea eta antropologia).
  • Klase praktikoak erakunde laguntzaileetan.
  • Master Amaierako Lana (euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez).
  • Master Amaierako Lana argitaratzea Aranzadi Zientzia Elkartearen CKQ Kuaternario Ikasketak aldizkarian (ISSN 2445-1282)

Irteera profesionalak

  • Ingurumen eta Ondare geologiko, paleontologiko eta arkeologikoko gaietan diharduten Administrazio publikoetako agentziak.
  • Nazioarteko ikerketa zentro eta erakundeak.
  • Aholkularitza enpresak.

Iradokizunak eta eskaerak