Masters-presentacion-profesionales-antropologia-social-smartgrid

Masterraren gakoak

Masterraren helburu nagusia da ikasleak antropologiaren arloan ikertzeko eta lan egiteko gai direla bermatzea eta horretarako baliabide teoriko, metodologiko eta praktikoak ematea.

Master honen bidez, beraz, ikasleek gizarte antropologiarekin lotutako ezagutza espezializatu eta aurreratua eskuratuko dute, UPV/EHUn diziplina horretan landu diren ikerlerro tradizionalak jorratuz: euskal kultura, ikuspegi feminista antropologian, eta gaur egungo etnografiak.

Aldez aurretik antropologiaren inguruko ezagutzak edo prestakuntza jaso dituztenek egin dezakete masterra, doktorego tesiak gizarte antropologiaren arloan egin asmo badituzte edo aipatutako ikerlerroetako batzuetan espezializatu nahi badute.

Helburu hori lortzeari begira, erabilerei eta eragin epistemiologikoei dagokienez berritzaileak diren ikuspegi teoriko eta metodologikoak orientatzeko antolatu da prestakuntza programa.

Programak balio akademiko eta sozial handia dauka, ikuspegi antropologikotik ekarpen nabarmena egiten diolako aniztasun sozial eta kulturalaren, gizarteko eta genero arteko desberdinkerien eta eraldaketa sozialaren inguruko analisiari.

Master hau eginez gero, doktorego programak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Kredituak

60

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

1.800 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
LEIZAOLA EGAÑA, AITZPEA

Masters-4-razones-antropologia-social-smartgrid

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ordutegi bateragarriak beste jarduera batzuekin.
  • Antropologiaren arloko azken joeren eta azterlanen inguruko prestakuntza, bertako eta nazioarteko adituen eskutik.
  • Euskal Kulturan espezializatutako prestakuntza.
  • Lan arloko ikuspegi berriak zabaltzeari begirako ikerkuntza kualitatiboarekin lotutako prestakuntza zabala.

Masters-salidas-profesionales-antropologia-social-smartgrid

Lan aukerak

Irtera profesionalak

  • Edozein arlo sozial eta kulturaletako ikerkuntza.
  • Ondareren, museoen eta aisialdiaren arloko enpresa kulturalak, besteak beste.
  • Ikerkuntzaren, kulturaren, ondarearen arloko erakunde publikoetako eta immigrazioaren, aniztasunaren eta generoaren arloko gizarte zerbitzuetako adituak.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak