Gaia

XSLaren edukia

Materialak Birziklatzea

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honetan gaur egun sortzen diren material metalikoen, zeramikoen, polimerikoen eta beraien arteko nahasketen hondakinen ezaugarriak, jatorriak eta kantitateak aztertzen dira, baita beraiei dagozkien legedi-alderdiak ere. Beste aldetik, egungo materialen birziklapenaren ikuspegi orokorra ematen da, maila industrialean eta zientifikoan, erabili ohi diren teknologiak deskribatuz eta birziklagaitzak diren material-korronteentzako aukerak eta irtenbideak proposatuz. Honez gain, materialek beraien birziklapen-prozesuetan jasotako degradazioak eta horiek birziklatutako materialen aplikazioetan izan dezaketen eragina ere plazaratzen da.



METODOLOGÍA DOCENTE:

Klase magistralak, gela-praktikak, mintegiak (gai konkretuen garapena ikasle-talde murriztuekin), laborategi-praktikak (hondakin polimerikoen birziklapen termo-kimikoa) eta landa-praktikak (Gaiker, Indumetal Recycling edota Ekorec bezalako enpresak bisitatuz) konbinatu ohi dira irakasgai honetan. Irakasgaia 3 ECTS-koa da eta horrek suposatzen ditu irakasleon 30 h-ko dedikazioa eta ikasleon 45 h-ko lan pertsonala. Irakasleokin partekatutako orduak hurrengo moduan banatzen dira:

Klase magistralak: 15 h

Mintegiak: 2 h

Gela-praktikak: 2 h

Laborategi-praktikak: 3 h

Landa-praktikak: 8 h

Honez gain, ikasleon lan pertsonalean hurrengo jarduerak jorratuko dira:

- Klase magistraletan irakatsitako edukien ikasketa, bereganatzea eta berrikustea

- Laborategi eta landa-praktiken txostenen idazketa

- Irakasleok proposatutako gaien eta galderen garapena



RECURSOS PARA EL APRENDIZAJE:

Klase magistralak arbelan idatzitako garapen teorikoen eta sistema multimedien bidezko aurkezpenen (diapositibak, interneteko baliabideak) bitartez bideratuko dira. Laborategi-praktiketan Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzako Saileko laborategietan dagoen ekipamendua erabiliko da (labeak, erreaktoreak, analisi kimikoko makineria, etab.)



CRITERIOS Y MÉTODOS DE EVALUACIÓN:

Irakasgaiaren zehar ikasleon gertuko segimendua egingo da eta beraien formakuntza hurrengo ildoen arabera ebaluatuko da:

- Gelan azaldutako jarduera eta parte-hartzea

- Norberak ebatzitako ariketak, galderak eta kasu praktikoak

- Laborategi eta landa-praktiken txostenak

Klase, laborategi eta landa-praktiketara agertzea derrigorrezkoa da. Ez-agertzeak justifikatuak izango dira eta beti ere ordu kopuru totalen %25-etik beherakoak izango dira.

Nota finala hurrengo moduan kalkulatuko da:

- Klase, laborategi eta landa-praktiketara agertzea eta parte hartzea: %30

- Laborategi eta landa-praktiken txostenak: %20

- Azterketa: %50

Irakasgaia gainditu ahal izateko, aipatutako hiru jarduerak gainditu behar dira.



*Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
CABALLERO IGLESIAS, BLANCA MARIAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Kimikoablancamaria.caballero@ehu.eus
LOPEZ URIONABARRENECHEA, ALEXANDEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngurumenaren Teknologiakalex.lopez@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
IM8-Conocer los principios y mecanismos que rigen los procesos de deterioro de materiales así como los métodos para combatirlos20.0 %
IM9-Conocer los volúmenes, orígenes y características de las corrientes de residuos de materiales, así como las tecnologías y alternativas para el reciclado de los mismos80.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala152338
Mintegia246
Gelako p.235
Laborategiko p.336
Landa p.81220

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak5.040 %
Eskola magistralak38.040 %
Gai bat idatziz garatzea6.040 %
Laborategiko praktikak6.040 %
Landa praktikak20.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Garatu beharreko galderak40.0 % 60.0 %
Lan praktikoak60.0 % 40.0 %

Irakasgai-zerrenda

- Materialen birziklapenari sarrera

- Materialen birziklapenerako egokitzapen eta bereizketa-teknologiak

- Material metalikoen birziklapena

- Material zeramikoen birziklapena

- Material polimerikoen birziklapena

- Papera eta kartoiaren birziklapena

- Pneumatikoen birziklapena

- Ontzien birziklapena

- Korronte konplexuen birziklapena (gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH), erabilitako ibilgailuen hondakinak)

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasgaiaren edukien aniztasuna eta birziklapen-arloaren baitako aldakortasunaren ondorioz ez dago inolako derrigorrez erabili beharreko materialik. Erabilera orokorreko bibliografia eta interneteko helbideak aipatuko dira irakasgaiaren zehar.

Oinarrizko bibliografia

- Hamid, S.H., Amin, M.B., Maadhah, A.G. Handbook of Polymer Degradation Ed. Marcel Dekker, Inc. 1992

- Lund H.F. The McGraw-Hill Recycling Handbook. Ed McGraw Hill. 2001

- Rade C.P., Baldwin S.D., Cornell D.D., Sadler G.S., Stockel R.F. Plastics, Rubber and Paper Recycling. ACS Symposium Series 609. 1995

- Brandrup J., Bittner M., Michaeli W., Menges G., Recycling and Recovery of Plastics. Ed. Hanser. 1996

- Castells X.E. Reciclaje de Residuos Industriales. Ed. Diaz de Santos. 2000

- Tchobanoglous G., Theisen H., Vigil S.A. Gestión Integral de Residuos Sólidos. Ed McGraw-Hill. 1994

Estekak

http://www.ecoembes.com/es/Paginas/portada.aspx



http://www.signus.es/



http://www.tnu.es/



http://www.isrcer.org/



http://www.plasticseurope.org/



http://www.relec.es/relec/

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak