Gaia

XSLaren edukia

Material konposatuak eta nanoestrukturak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikasgai honetan material konpositeen eta material nanoegituratuen osagaiak eta aitzindariak ikasten dira, bai ere material horien (konpositeak eta nanoegituratuak) prestaketa metodoak. Material konposite eta nanoegituratuen aplikazio aipagarrienak ingeniaritzaren arloetan zientifikoki eta teknologikoki baloratzen dira.

Ikasgaiaren ikasketaren helburu espezifikoak ondorengoak dira: Konpositeen prestaketarako matrize polimeriko ezberdinak ezagutzea. Matrize termoplastikoen portaera erreologikoa ezagutzea eta matrize termoegonkorren erreakzio zinetika ezagutzea material konpositeen produkzioan kalitatea bermatzearren. Indargarri sintetiko eta natural ezberdinen, eta baita erdiproduktuen ezaugarriak ezagutzea. Gainazal-Fisikokimika eta gainazal tratamenduen ezagutza handitu eta aplikatu konpositeen prestaketa optimizatzearren. Material konpositeen egiturazko kalkuluaren, kalkulu mekanikoaren eta haustura irizpideen oinarrizko printzipioak ezagutzea. Atxikidurarekin erlazionaturiko Gainazal-Fisikokimikaren ezaguerak aplikatzea; itsasgarri ezberdinak eta atxikimenduaren teknologia ezagutzea, bai ere zigilagarriak. Material termoplastiko eta termoegonkorren prozesaketa teknologia nagusiak ezagutzea. Sandwich egiturak eta sandwich panelen fabrikazioa ezagutu. Material nanoegituratu mota ezberdinak eta nanotutuak, nanozuntzak eta konfigurazio bereziak dituzten konpositeak ezagutzea. Automuntaketa mekanismoak eta matrize organikoen eraldaketa ezagutzea. Nanokonposite organiko-inorganiko hibrido eta biokonposite mota batzuk ezagutzea. Informazio zientifiko-teknikoaren eskuratze moduak ezagutzea, hura nola analizatu eta hura kritikoki aukeratzea. Informazio zientifiko-teknikoaren ahozko eta idatzizko transmisio formak, era koherentean, ezagutzea. Fabrikazio-teknika jakinen arriskuen balorazio bat egiteko gai izatea, material nanoegituratuen ezaguera eta gaur egungo arautzea kontuan izanik, bai Segurtasuna eta Higiene Industrialaren ikuspuntutik, bai eta Ingurumen Inpaktutik, oraingo eta etorkizuneko garrantzi handiko alderdiak.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ECEIZA MENDIGUREN, MARIA ARANZAZUEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoaarantxa.eceiza@ehu.eus
IRIONDO HERNANDEZ, AITZIBEREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoaaitziber.iriondo@ehu.eus
JUANES GARCIA, FRANCISCO JAVIEREuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Kimikoajavier.juanes@ehu.eus
MUJIKA GARITANO, FAUSTINOEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebidunaIngurumen Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoriafaustino.mujika@ehu.eus
TERCJAK SLIWINSKA, AGNIESZKAEuskal Herriko UnibertsitateaDoktore IkertzaileakDoktoreaElebakarraIngeniaritza Kimikoaagnieszka.tercjaks@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
IM1-Diseñar y controlar los procesos de fabricación de materiales15.0 %
IM2-Diseñar y controlar los procesos transformación y conformado de los materiales15.0 %
IM3-Conocer la estructura, propiedades y aplicaciones de las diferentes familias de materiales: metálicos, poliméricos, cerámicos (incluyendo los vidrios), compuestos y funcionales15.0 %
IM4-Determinar todo tipo de propiedades de los materiales en cualquier etapa de su proceso de producción, transformación y aplicación, mediante técnicas convencionales y otras novedosas e interpretar adecuadamente la información obtenida20.0 %
IM5-Conocer las posibilidades de mejora (aditivos, tratamientos superficiales, etc) de los materiales de cara a la optimización de su uso15.0 %
IM12-Recopilar información, así como seleccionarla y analizarla críticamente10.0 %
IM15-Transmitir la información científica, por vía oral o escrita, a nivel internacional10.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala2740.567.5
Mintegia7.511.218.8
Laborategiko p.34.57.5
Ordenagailuko p.7.511.218.8

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak80.060 %
Gelako praktikak7.560 %
Laborategiko praktikak7.560 %
Mintegiak7.560 %
Ordenagailuko praktikak10.0100 %
Ordenagailuko praktikak, laborategikoak, landa praktikak7.5100 %
Tutoretzak0.00 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak5.0 % 15.0 %
Idatzizko azterketa40.0 % 60.0 %
Lan praktikoak5.0 % 15.0 %
resolución de problemas/casos y trabajos escritos15.0 % 35.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

1. Konpositeen prestaketarako matrize polimeriko ezberdinak ezagutzea.

2. Matrize termoplastikoen portaera erreologikoa ezagutzea eta matrize termoegonkorren erreakzio zinetika ezagutzea material konpositeen produkzioan kalitatea bermatzearren.

3. Indargarri sintetiko eta natural ezberdinen, eta baita erdiproduktuen ezaugarriak ezagutzea.

4. Gainazal-Fisikokimika eta gainazal tratamenduen ezagutza handitu eta aplikatu konpositeen prestaketa optimizatzearren.

5. Material konpositeen egiturazko kalkuluaren, kalkulu mekanikoaren eta haustura irizpideen oinarrizko printzipioak ezagutzea.

6. Atxikidurarekin erlazionaturiko Gainazal-Fisikokimikaren ezaguerak aplikatzea; itsasgarri ezberdinak eta atxikimenduaren teknologia ezagutzea, bai ere zigilagarriak.

7. Material termoplastiko eta termoegonkorren prozesaketa teknologia nagusiak ezagutzea.

8. Sandwich egiturak eta sandwich panelen fabrikazioa ezagutu.

9. Material nanoegituratu mota ezberdinak eta nanotutuak, nanozuntzak eta konfigurazio bereziak dituzten konpositeak ezagutzea.

10. Automuntaketa mekanismoak eta matrize organikoen eraldaketa ezagutzea.

11. Nanokonposite organiko-inorganiko hibrido eta biokonposite mota batzuk ezagutzea.

12. Informazio zientifiko-teknikoaren eskuratze moduak ezagutzea, hura nola analizatu eta hura kritikoki aukeratzea.

13. Informazio zientifiko-teknikoaren ahozko eta idatzizko transmisio formak, era koherentean, ezagutzea.

14. Fabrikazio-teknika jakinen arriskuen balorazio bat egiteko gai izatea, material nanoegituratuen ezaguera eta gaur egungo arautzea kontuan izanik, bai Segurtasuna eta Higiene Industrialaren ikuspuntutik, bai eta Ingurumen Inpaktutik, oraingo eta etorkizuneko garrantzi handiko alderdiak.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasturte akademiko bakoitzaren hasiera baino lehen web-ean ordutegia kargatzen da Ohiko eta Ez-ohiko deialdietako azterketekin.

Ohiko deialdiko idatzitako azterketa (%50) irakasgaiaren ematea bukatzean egingo da, Masterreko Zuzendaritzak argitaratutako data ofizialetan.

Idatzitako froga egiten den unean irakasleak ikasturtean zehar ebaluazio jarraituari dagozkion froga guztien informazioa eskura izango du (laborategi-txostenak, lan praktikoak, ahozko aurkezpenak, etab.), aurrez aurreikusitako ehunekoekin (%50).

Azken kalifikazioa, idatzizko azterketaren kalifikazioa eta ikasturtean zehar ebaluazio jarraituari dagozkion froga ezberdinetako kalifikazioak batuta lortuko da, betiere azken hauek konpentsatuak badaude.

* Arrazoiren batengatik ebaluazio jarraiko frogen errealizazioa ez balitz posible izango, ehuneko hori idatzizko frogei gehituko litzaioke.

** Hirugarren deialdian, edo handiagoan, aurkitzen den ikaslearen ebaluazioa, horretarako izendatutako tribunal batek egitea aurreikusita dago.



DEIALDIARI UKO EGITEA (Ohiko eta Ez-ohiko deialdiak):

Deialdiari uko egiteak Ez aurkeztutako kalifikazioa suposatuko du. Deialdiari uko egitearen eskaera, ikasleak posta elektronikoaz egin beharko du, ebaluazioaren data ofiziala (Masterreko web orriko ordutegiaren arabera) baino 15 eguneko aurrerapenarekin. Posta elektroniko hau, masterreko koordinatzailea kopian jarriz, masterreko idazkari administratiboari zuzenduta egongo da. Idatziz irakasgaiko irakasleei jakin araziko zaie.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez-ohiko deialdiko azterketa (%50) Masterreko Zuzendaritzak argitaratutako data ofizialetan egingo da.

Ebaluazio jarraitua (%50) gainditu duten ikasleek, ez-ohiko deialdirako nota gordetzeko aukera izango dute. Kasu honetan, azken kalifikazioa azterketa finaleko nota (%50) eta ikasturtean zehar buruturiko frogen kalifikazioak batuta (%50 ebaluazio jarraitua) lortuko da, betiere azken hauek konpentsatuak badaude.

Ebaluazio jarraitua gainditua ez duten ikasleak, edo gordetzea nahi ez dutenak, %100 kalifikazioa izango duen idatzizko azterketa bakarra egingo dute, aldez aurretik irakasle koordinatzaileari idatziz jakin arazi ondoren.

** Hirugarren deialdian, edo handiagoan, aurkitzen den ikaslearen ebaluazioa, horretarako izendatutako tribunal batek egitea aurreikusita dago.

Irakasgai-zerrenda

1.- Irakasgairako eta Material Konposatuetarako sarrera

2.- Konpositeen prestaketarako matrize polimerikoak

3.- Matrize termoplastikoen erreologia. Matrize termoegonkorren erreakzio zinetika

4.- Zuntz indargarri sintetiko eta naturalak: karga indargarriak eta erdiproduktuak

5.- Interfasea. Sizing. Agente bateragarriak

6.- Egiturazko kalkulua. Kalkulu mekanikoa eta konpositeen haustura irizpideak

7.- Itsasgarriak eta atxikimenduaren teknologia. Zigilagarriak

8.- Termoplastikoen prozesaketa teknologiak

9.- Termoegonkorren prozesaketa teknologiak

10.- Sandwich egiturak. Sandwich panelen fabrikazioa

11.- Nanoteknologiarako eta material nanoegituratuetarako sarrera

12.- Nanotutuak, nanozuntzak eta konfigurazio bereziak dituzten konpositeak

13.- Automuntaketa, blokezko kopolimeroak eta matrize organikoen modifikazioa

14.- Nanokonposite organiko-inorganiko hibridoak. Biokonpositeak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Nahitaezkoak izango dira mantala, eskularruak, betaurrekoak eta NBEak, eta laborategi eta lantegian lan egiteko Laneko Arriskuen, Segurtasunaren eta Higiene Laboralaren Prebentziorako zerbitzuak aurreikusitako berezko babes-sistemak eta irakasgaiko irakasleak data egokietan komunika ditzaketen guztiak.

Oinarrizko bibliografia

1. Microstructural characterization of fibre-reinforced composites. Ed. by John Summerscales. CRC Press, NW Boca Raton FL (2001).

2. Fractography. Observing, measuring and interpreting fracture surface topography. Derek Hull. University Press, Cambridge (1999).

3. Failure analysis of paints and coatings. Ed. by D.G. Weldon. Wiley. West Sussex (2005).

4. Adhesion and adhesives technology. Ed. by A.V. Pocius. Hanser. Cincinnati (1997).

5. Adhesion of polymers. Ed. by R.A. Veselovsky and V.N. Kestelman. McGraw-Hill. New York (2001).

6. Coating materials for electronic applications. Polymers, processing, reliability, testing. Ed. by J.L. Licari. Springer. Heidelberg (2003).

7. Surface coatings science & technology. Ed. by S. Paul. Wiley. West Sussex (1996).

8. Green composites. Polymer composites and the environment. Ed. by C. Baillie. CRC Press. Cambridge (2004).

9. Natural fibers, plastics and composites. Ed. by F.T. Wallenberger and N. Weston. Kluwer. Massachusetts (2004).

10. Comprehensive composite materials, Vols. 1-4. Ed. by A. Kelly and C. Zweben. Elsevier. Oxford (2000).

11. The composite materials handbook-MIL 17, Vols. 1-6. ASTM. Technomic. Lancaster (2000).

12. Polymers at interfaces. Ed. by G.J. Fleer, M.A. Cohen, J.M.H.M. Scheutjens, T. Cosgrove and B. Vincent. Chapman & Hall. London (1993).

13. Fracture of polymers, composites and adhesives, ESIS. Ed. by J.G. Williams and A. Pavan. Elsevier. Oxford (2000).

14. Particulate-filled polymer composites. Ed. by R. Rothon. Longman. Essex (1995).

15. Thermosetting polymers. Ed. by J.P. Pascault, H. Sautereau, J. Verdu and R.J.J. Williams. Marcel Dekker. New York (2002).

16. ASM Handbook, Vol. 5. Surface Engineering. Ed. by ASM International. Ohio (1996).

17. ASM Handbook, Vol. 21. Composites. Ed. by ASM International. Ohio (2002).

18. The Mechanics of Adhesion. A.V. Pocius (Elsevier), 2002

19. Surfaces, Chemistry & Applicationes. A.V. Pocius (Elsevier), 2002

20. Khanna, S.n.; Handbook of nano phase materials. Marcel Dekker, 1997

21. Lue, J.; " A review of characterization and physical property studies of metallic nanoparticles" J. Phys. Chem. Solids, 62, 1599, 2001

22. Materials Science and Technology, vol.9. R.W. Cahn; P. Haasen; E.J.Kramer. Wiley-Vch. Weinheim, 2005

23. Metal Matrix Composites; K.K. Chawla; R. Chawla, Univ. Of Alabama and Birmingham and Arizona State University, 2007

24. Ceramic Matrix Composites, Walter Krenkel. Wiley- VCH, Weinheim, 2008

25. www. Ultramet.com/ceramic matrix composites. html.

26.- Thostenson, E.T.; Ren, Z.; Chou, T-S."Advances in the science and technology of carbón nanotubes and their composites: a review". Composite Science Technology, 61 (2001)

27.- Miravete, A.; "Materiales Compuestos". Ed. Autor. Zaragoza (2000)

28.- Dresselhaus, M.H. et. al; "Carbon Nanotubes: Synthesis, Structure, Properties and Applications". Ed. Springer-Verlag, Germany (2001)

29.- Hosokawa, M.; Nogi, K.; Naito, M. (Eds) "Nanoparticle Technology Handbook". Elsevier

30.- Nobile, M.R.; "Wiley Encyclopedia of Composites" 2nd Edition Wiley & Sons (2012)

Gehiago sakontzeko bibliografia

31.- CRC Press Thermodynamics in Materials Science. 2nd Edition (2006)



32.- Advances in Shape Memory Materials: Magnetic Shape Memory Alloys. Trans Techn Publications (2008)



33.- Composite Materials: Production, Properties, Testing and Application. Oxford: Alpha Science Intl. Ltd. (2009)



34.- Nanomaterials: An Introduction to Synthesis, Properties and Applications. Wiley VCH (2008)



35.- AEMAC; Libros de Actas de los Congresos MATCOMP-i (bianuales)



36.- CNMAT; Libros de Actas de los Congresos Nales. de Materiales (bianuales)







Aldizkari espezializatuak etengabe kontsultatu behar dira ikastaroan programatutako interes partikular bakoitzerako egokiak diren artikuluak aurkitzeko. Liburutegi elektroniko espezializatuetako datu-baseak erabiliko dira.

Aldizkariak

Topiko bakoitzeko aldizkari eta argitalpen-kopuru handia kontuan izanik, topiko bakoitzeko ikaslearen eskarira erreferentzia zehatzak emango dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak