Gaia
Materialak Birziklatzea
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgai honetan gaur egun sortzen diren material metalikoen, zeramikoen, polimerikoen eta beraien arteko nahasketen hondakinen ezaugarriak, jatorriak eta kantitateak aztertzen dira, baita beraiei dagozkien legedi-alderdiak ere. Era berean, egungo materialen birziklapenaren ikuspegi orokorra ematen da, maila industrialean eta zientifikoan, erabili ohi diren teknologiak deskribatuz eta birziklagaitzak diren material-korronteentzako aukerak eta irtenbideak proposatuz.IRAKASKUNTZA METODOLOGIA:
Klase magistralak, gela-praktikak, mintegiak, laborategi-praktikak (birziklapen kimikoa, pirolisia/gasifikazioa) eta landa-praktikak (Gaiker, Aurubis Berango edota Papresa bezalako enpresak bisitatuz) konbinatu ohi dira irakasgai honetan. Irakasgaia 3 ECTS-koa da eta horrek suposatzen ditu irakasleon 30 h-ko dedikazioa eta ikasleon 45 h-ko lan pertsonala. Irakasleokin partekatutako orduak hurrengo moduan banatzen dira:
Klase magistralak: 15 h
Mintegiak: 2 h
Gela-praktikak: 2 h
Laborategi-praktikak: 3 h
Landa-praktikak: 8 h
Honez gain, ikasleon lan pertsonalean hurrengo jarduerak jorratuko dira:
- Klase magistraletan irakatsitako edukien ikasketa, bereganatzea eta berrikustea
- Laborategi eta landa-praktiken txostenen idazketa
- Irakasleok proposatutako gaien eta jardueren garapena
IKASKUNTZA BALIABIDEAK:
Klase magistralak arbelan idatzitako garapen teorikoen eta sistema multimedien bidezko aurkezpenen bitartez bideratuko dira. Laborategi-praktiketan Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzako Saileko laborategietan dagoen ekipamendua erabiliko da (labeak, erreaktoreak, analisi kimikoko makineria, etab.)
EBALUAZIO IRIZPIDE ETA METODOAK:
Irakasgaiaren zehar ikasleon gertuko segimendua egingo da eta beraien formakuntza hurrengo ildoen arabera ebaluatuko da:
- Gelan azaldutako jarduera eta parte-hartzea
- Norberak ebatzitako ariketak, galderak eta kasu praktikoak
- Laborategi eta landa-praktiken txostenak
Klase, laborategi eta landa-praktiketara agertzea derrigorrezkoa da. Ez-agertzeak justifikatuak izango dira. Azkenean, idatziko azterketa ere egingo da, teoria eta ariketez osatua, ohiko deialdian edota ez-ohiko deialdian dagozkion egunetan.
Nota finala hurrengo moduan kalkulatuko da:
- Klase, laborategi eta landa-praktiketara agertzea eta parte hartzea: %15
- Laborategi eta landa-praktiken txostenak: %25
- Irakaslegoak proposatutako gaien / jardueren garapena: %60
Irakasgaia gainditu ahal izateko, aipatutako hiru jarduerak gainditu behar dira
Irakasleak
| Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
|---|---|---|---|---|---|---|
| ACHA PEÑA, ESTHER | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingeniaritza Kimikoa | esther.acha@ehu.eus |
| CABALLERO IGLESIAS, BLANCA MARIA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebakarra | Ingeniaritza Kimikoa | blancamaria.caballero@ehu.eus |
| LOPEZ URIONABARRENECHEA, ALEXANDER | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Ingurumenaren Teknologiak | alex.lopez@ehu.eus |
Gaitasunak
| Izena | Pisua |
|---|---|
| IM8-Conocer los principios y mecanismos que rigen los procesos de deterioro de materiales así como los métodos para combatirlos | 0.0 % |
| IM9-Conocer los volúmenes, orígenes y características de las corrientes de residuos de materiales, así como las tecnologías y alternativas para el reciclado de los mismos | 0.0 % |
Irakaskuntza motak
| Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
|---|---|---|---|
| Magistrala | 15 | 23 | 38 |
| Mintegia | 2 | 4 | 6 |
| Gelako p. | 2 | 3 | 5 |
| Laborategiko p. | 3 | 3 | 6 |
| Landa p. | 8 | 12 | 20 |
Irakaskuntza motak
| Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
|---|---|---|
| Ariketak | 5.0 | 40 % |
| Eskola magistralak | 38.0 | 40 % |
| Gai bat idatziz garatzea | 6.0 | 40 % |
| Laborategiko praktikak | 6.0 | 40 % |
| Landa praktikak | 20.0 | 40 % |
Ebaluazio-sistemak
| Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
|---|---|---|
| Garatu beharreko galderak | 40.0 % | 60.0 % |
| Lan praktikoak | 60.0 % | 40.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
¿ Sorkuntzari, oinarrizko legediari eta hondakinen kudeaketa-mailei eta sistemei buruzko datuak ezagutzea eta interpretatzea.¿ Hondakin polimerikoen birziklapen-maila desberdinak ulertzea eta bereiztea.
¿ Hondakin-korronte konplexuetan osagai desberdinak karakterizatzeko, egokitzeko eta bereizteko metodo ohikoenak ezagutzea.
¿ Askotariko hondakinen eta hondakinen korronteen birziklapen-alternatiba desberdinak ulertzea, horietako bakoitzaren tratamendu egokia aukeratzeko.
¿ Bisitatutako hondakin-korronte ezberdinen industria-birziklatze-prozesuak antolatu, aztertu eta sintetizatzea.
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Kurtso akademikoa hasi baino lehen ebaluazioaren data ofizialak argitaratzen dira masterreko weborrian:http://www.ehu.eus/es/web/masteringenieriamaterialesavanzados/egutegia-eta-ordutegia# <br /><br />Deialdiari uko egiteko, ikasleok masterreko idazkari administratiboari (postgrados.eib@ehu.eus) zein masterraren koordinatzaileari (iker.aguirrezabal@ehu.eus) mezu elektroniko bat bidali behar diete, mezuaren kopian formakuntza-planaren tutorea dagoelarik. Mezua ebaluazioaren data ofizialaren egunean baino 15 egun lehenago bidali behar da. Ikasleok erantzuna jaso dutela konprobatu beharko dute 2 lan-eguneko epean. Masterreko koordinatzaileak irakasgaiaren koordinatzaileari abisua emango dio. <br /><br />
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Honi dagozkion azalpenak masterraren weborrian agertzen dira:http://www.ehu.eus/es/web/masteringenieriamaterialesavanzados/egutegia-eta-ordutegia.
Irakasgai-zerrenda
- Materialen birziklapenari sarrera- Material metalikoen birziklapena
- Material zeramikoen birziklapena
- Material polimerikoen birziklapena
- Beste materialen edota korronte konplexuen birziklapena (pneumatikoak, ontziak, papera eta kartoia, gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH), erabilitako ibilgailuen hondakinak, (EIH))
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Irakasgaiaren edukien aniztasuna eta birziklapen-arloaren baitako aldakortasunaren ondorioz ez dago inolako derrigorrez erabili beharreko materialik. Erabilera orokorreko bibliografia eta interneteko helbideak aipatuko dira irakasgaiaren zehar.Oinarrizko bibliografia
- Hamid, S.H., Handbook of Polymer Degradation Ed. CRC Press. 2000- Lund H.F. The McGraw-Hill Recycling Handbook. Ed McGraw Hill. 2001
- Rade C.P., Baldwin S.D., Cornell D.D., Sadler G.S., Stockel R.F. Plastics, Rubber and Paper
Recycling. ACS Symposium Series 609. 1995
- Brandrup J., Bittner M., Michaeli W., Menges G., Recycling and Recovery of Plastics. Ed. Hanser.
1996
- Castells X.E. Reciclaje de Residuos Industriales. Ed. Diaz de Santos. 2009
- Tchobanoglous G., Kreith F., Handbook of Solid Waste Management. Ed McGraw-Hill. 2002
- Natalie Rudolph, Raphael Kiesel, Chuanchom Aumnate. Understanding Plastics Recycling:
Economic,Ecological, and Technical Aspects of Plastic Waste Handling. Ed. Hanser. 2017
- Santos Esteban S., Cornago Ramírez P., Cabildo Miranda M.P. y otros. Reciclado y Tratamiento de Residuos. Ed. U.N.E.D. 2008
- Seoanez Calvo M. Tratado de reciclado y recuperación de productos de los residuos. Ed Mundi-Press. 2000
- Ferrando Sánchez, M. Gestión y minimización de residuos. Ed. Díaz de Santos. 2009
Aldizkariak
- RETEMA, Revista Técnica de Medio Ambiente- Waste Management
- Waste Management & Research
- Resources, Conservation and Recycling
- Environmental Science and Technology
- Journal of the Total Environment
- Environmental Technology & Innovation
- Environmental Research
- Journal of Environmental Management
- Journal of Hazardous Materials
- Journal of Cleaner Production
- Process Safety and Environmental Protection
Estekak
http://www.ecoembes.com/es/Paginas/portada.aspxhttp://www.signus.es/
http://www.tnu.es/
http://www.isrcer.org/
http://www.plasticseurope.org/
http://www.relec.es/relec/