Gaia

XSLaren edukia

Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Multimedia komunikazioaren alorreko profesionalek eguneroko lan-tresna dute ahozko hizkuntza. Komunikazioaren alorrean aritzeko,lehentasunezkotzat hartzen da hizkuntzaren ahozko adierazpen baliabideak ondo ezagutzea eta erabiltzea. Profesional horien ahozko ekoizpenak erreferentziazko eredutzat hartzen dira gizartean.



Profesional hauek askotariko ahozko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete, modu eraginkorrean, eta ahozko genero askotako testuen bitartez: berriak, kronikak, erreportajeak, dokumentalak, iritzi-artikuluak, elkarrizketak, iragarkiak.

Hartzaileak ahozko testuen bidez nola informatu, erakarri, aktibatu edo hunkitu, adibidez, aise menperatu behar dute.



Ikasgai honek gaitasun horietan jartzen du arreta. Xede nagusia da medioen testuinguru profesionaletako eskakizunei

egokiro erantzuteko funtsezkoak diren ahozko ahalbide komunikatibo eta linguistikoak sendotzea eta garatzea; une oro

gogoan ditugula komunikabideetako ahozko testu bat planifikatzeko, ekoizteko zein hedatzeko prozesuetan dauden

erabaki linguistiko-diskurtsiboak.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ELORDUY URQUIZA, MIREN AGURTZANEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaEuskal Filologiaagurtzane.elordui@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Desarrollar estrategias para la utilización del lenguaje de manera fluida y efectiva a la hora de crear, adaptar o corregir textos de los diferentes géneros orales de la comunicación multimedia (reportaje, entrevista, noticiario)30.0 %
Conocer las estrategias léxicas, morfosintácticas, pragmalingüísticas y prosódicas para poder expresar de manera comprensible y efectiva los mensajes orales (los improvisados y los leídos), y utilizarlas de manera efectiva en la realización de un producto multimedia.30.0 %
Redactar y desarrollar el guión de un producto multimedia con especial atención a los aspectos orales40.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101525
Mintegia57.512.5
Ordenagailuko p.1522.537.5

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Aurkezpenak eta Komunikazioak15.0100 %
Azalpen teorikoak15.0100 %
Kasuen azterketa20.050 %
Talde-lana25.025 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea10.0 % 20.0 %
Azalpenak10.0 % 20.0 %
Proiektu bidezko ebaluazioa40.0 % 60.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgai honen ebaluazioa jarraitua da eta hiru ebaluazio-tresna nagusitan oinarritzen da: gelako talde praktikak (ahozko testu-lanketak, sormen-ariketak); taldearen lana: portafolio digitala.



Gelako talde-praktikak: Gelan egiteko edo amaitzeko proposaturiko praktikak egin behar dituzte ikasleek talde txikietan. Ariketa horien inguruko gogoetak bilduko eta eztabaidatuko dira gelan talde osoan. Horregatik, klaseko lana baloratzerakoan, asistentzia ez ezik, parte-hartzea eta lan-dinamika ere baloratuko dira. Klasera etortzerik ez duenak ez ditu asistentziaren puntuak izango. Baina klasean egindako ariketa horiek idatziz entregatu ditzake, astero-astero, klaseko erritmoari segituz. Egela-plataforman izango ditu eskura ariketak eta irakurgaiak, eta bertan zehaztuko da entregatzeko data. Hala ere, data horretan entregatzerik ez duenari ere onartuko zaizkio ariketa horiek. Kalifikazioan, dena den, atzerapen hori baloratuko da, eta entregatzeko data betetzen ez duen ikasleak, atal horretan ezingo du NAHIKOA (puntuen erdia) baino kalifikazio hoberik jaso.



Talde-lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, taldearen portafolio digitala eta horren barruan proiektuaren azken produktua (4/5 minutuko bideo bat). Azken proiektu horietara heltzeko aurretiko ariketa praktikoak Gelako talde-praktikak atalean ebaluatzen dira. Klasera etortzerik ez duen ikasleak banaka egin ditzake proiektuetako praktikak eta azken produktuak.



Banakako lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, banaka egin eta Egelara igo behar diren ariketak eta, bestetik, banakako memoria-txostenak. 4/5 orrialdeko banakako txostena egingo dute ikasleek. Irakasleak txostenerako emandako gidalerroak kontuan hartuta, proiektu horretan testuen diseinu, ekoizpen eta hedapenean hartutako erabaki linguistiko-diskurtsiboak azaldu behar dituzte, baita sorkuntza-prozesuan sorturiko kezka zein auzien inguruan gogoeta egin ere.

Irakasgai-zerrenda

- Ahozko testuek testuinguru multimedian duten zeregin komunikatiboa

- Testua/irudia uztardura: multimodalitatea aztergai

- Komunikazio-alorreko ahozko generoen (elkarrizketa, erreportajeak, ...) bereizgarri linguistiko nagusiak

- Komunikazio-alorreko ahozko testuen planifikaziorako eta ebaluaziorako jarraibideak

- Ahozko testuen ahoz gorako irakurketa

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

ALCOBA, S. (coord.) (1999) La oralización, Barcelona, Ariel Practicum.

ALCOBA, S. (coord.) (2000) La expresión oral, Barcelona, Ariel Practicum.

Elordui, A. (2013) ‘Diskurtso estrategiak multimedia erreportajeetan’. A. Elordui & T. Ramirez de la Piscina & E. Arana (2013) Multimedia Komunikazioa: Egunko erronkak eta estrategia berriak. UPV/EHU Sareko Argitalpena



Engebretsen, M. (2006). Writing for the Web: An Introduction to Online Journalism. Media Transformations, 2006, 3. Zeb.

Kress, G. (2010). Multimodality. A social semiotic approach to contemporary communication. Oxon: Routledge.

FONDEU/BBVA (2012). Manual de estilo para los nuevos medios. http://www.manualdeestilo.com/

Franco, G. (2007). Cómo escribir para la web. Bases para la discusión y construcción de manuales de redacción online. Texas: Knight Center for Journalism.



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak