Breadcrumb

Masters-claves-ingenieria-telecomunicacion

Masterraren gakoak

Master honi esker, Telekomunikazio ingeniari lanbide arautua eskura daiteke, eta Telekomunikazio Teknologiako Ingeniaritza graduaren jarraipen naturala da.

Telekomunikazioak etengabe aldatzen doazen sektorea dira, eta kualifikazio eta eguneraketa altuko profesionalak behar dituzte erronka berrietara egokitutako soluzio teknologikoak diseinatu eta ezartzeko.

Master honetako prestakuntzari esker, espezializazio maila altua jaso eta etorkizuneko pertsona tituludunak informazioa eta komunikazioaren teknologien edozein alorretan egin dezake lan: komunikazio-sareen kudeaketa eta mantentze lanetarako enpresetan, telefonia-operadoreen enpresetan, komunikazio ekipamendu eta ekipamendu elektronikoen fabrikazio-industrian, ahots-terminalen zerbitzuetarako enpresetan, Internet, datuak, ikus-entzunezkoak, irrati-difusioa, baita zentro teknologiko edo herri-administrazioan ere.

Prestakuntza-programak izaera teknologikoko derrigorrezko ikasgaiak ditu, eta horiek dira telekomunikazio ingeniaritza alorrean ikasleak bereganatu beharrezko trebakuntza profesionalak. Horrez gain, telekomunikazio ingeniaritzaren alor klasiko batzuetan sakontzeko aukera ere izango du, eta honako espezialitateetako bat aukeratuko du: Ingeniaritza Telematikoa, Telekomunikazio Sistemak eta Sistema Elektronikoak.

Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du College of Engineering and Applied Science (CEAS), Cincinnatiko Unibertsitatearekin (AEB).

Masterrari esker, UPV/EHUko doktoretza-programak egin daitezke.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

120

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

120

Iraupena

2 maila

Gutxi gorabeherako prezioa

2.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
PINTO CAMARA, CHARLES RICHARD

Idazkaritza :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

Masters-4-razones-ingenieria-telecomunicacion

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • 100 urtetik gorako ibilbidea duen ingeniaritza eskolan prestatuko zara, balio eta kualifikazio handiko profesionalen eskutik.
  • Enplegagarritasunari zuzendutako prestakuntza, hiru espezializazio arlo ditu: Ingeniaritza Telematikoa, Telekomunikazio Sistemak eta Sistema Elektronikoak.
  • Enpresa-ikasgelen bidezko prestakuntza aurreratu eta praktika profesionalak euskal enpresa-ehunean.
  • Maila altuko Europako erakunde akademikoekin eta Global E3 eta E4 ingeniaritzako nazioarteko sareen bidezko ehun lankidetza-hitzarmen baino gehiago.

Masters-participantes-telecomunicacion

Unibertsitate partaideak

Cincinnati Unibertsitatea

Masters-salidas-ingenieria-telecomunicacion

Aukera profesionalak

  • Telekomunikazio ingeniaritza lanbidean jardutea.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alor guztietan produktu, prozesu, instalazio eta planten proiektua eta kalkulua.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alor guztietan proiektuak egin, gidatu eta kudeatzea.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alor guztietan proiektuen plangintza estrategikoa, gidaritza, koordinazioa eta kudeaketa tekniko eta ekonomikoa, kalitate eta ingurumen irizpideen arabera.
  • Telekomunikazio ingeniaritzaren alorrean gidaritza orokorra, gidaritza teknikoa, I+B+g proiektuen gidaritza.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak