Gaia
Komunikazioen Sistema Elektronikoak
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
- Euskara
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgaia Telekomunikazio ingeniaritza unibertsitate Masterraren 1. Kurtsoan kokatzen da. Tresneria elektronikoko eta RF komunikazioetarako diseinu elektronikoko ezaguerak ikasten eta gehitzen dira.Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
BUENO MENDIETA, GORKA | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Irakaslego Titularra | Doktorea | Elebiduna | Teknologia Elektronikoa | gorka.bueno@ehu.eus |
GARATE AÑIBARRO, JOSE IGNACIO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebakarra | Teknologia Elektronikoa | joseignacio.garate@ehu.eus |
GONZALEZ PEREZ, JOSE MANUEL | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Teknologia Elektronikoa | josemanuel.gonzalezp@ehu.eus |
HERNANDO BRIONGOS, FERNANDO | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitate-Eskolako Irakaslego Titularra | Elebakarra | Teknologia Elektronikoa | f.hernando@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Gailu logiko programagarriak erabiltzeko gaitasuna, baita sistema elektroniko aurreratuak diseinatzeko ere, analogikoak zein digitalak. Komunikazio-osagaiak diseinatzeko gaitasuna, hala nola bideratzaileak, kommutadoreak, kontzentratzaileak, igorleak eta hartzaileak hainbat bandatan. | 50.0 % |
Tresneria elektronikoa garatzeko gaitasuna, baita transduktoreak, eragingailuak eta sentsoreak ere. | 50.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Magistrala | 54 | 81 | 135 |
Gelako p. | 6 | 9 | 15 |
Laborategiko p. | 30 | 45 | 75 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Eskola magistralak | 135.0 | 40 % |
Gelako praktikak | 15.0 | 40 % |
Laborategiko praktikak | 75.0 | 40 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Idatzizko azterketa | 60.0 % | 60.0 % |
Lan praktikoak | 40.0 % | 40.0 % |
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Irakasgaia gainditzeko atal guztiak gainditu beharko dira banaka:- Atal teorikoa: Teoriako ebaluazioak dituen parte guztiak gainditu beharko dira banaka.
- Laborategia: Atal teorikoa gainditu ahal izateko presentzia derrigorrezkoa da. Laborategiak dituen parte guztiak gainditu beharko dira banaka.
Laborategiko praktiken etengabeko ebaluaziora uko egin ahal izango da dagokion arautegian jasota badago eta han esaten den moduan egingo da.
Deialdi bati uko egiteko prozedura dagokion arautegikoa izango da. Ezohiko deialdiak ebaluaziorako proba gehigarri bat izango du, zati praktikoa gainditu barik duten ikasleek egin dezaten, ohiko deialdian praktiken bidez ebaluatzen diren edukiak ebaluatu ahal izateko.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ohiko deialdiko irizpide berak jarraituko dira.Edozein atala gainditzen bada (teoria eta praktikak), ikasturte horretako ezohiko deialdirako baino ez da gordeko.
Irakasgai-zerrenda
Gai-zerrenda:- Tresneria elektronikoko osagaiak eta tresnak.
- Tresneriako sistema elektronikoak, seinaleak biltzeko, kontrolatzeko eta prozesatzeko.
- Osagaiak eta tresnak telekomunikazio sistemetan.
- Sistema elektronikoak eta seinaleen egokitzapena telekomunikazioetan.
- Seinaleek tratamendua eta bilketa. Modulazioa-demodulazioa eta A/D-D/A bihurgailuak.
- Seinale interferenteak, tratamendua eta konpatibilitate elektromagnetikoa.
- RF sistemen diseinua eta espezifikazioak. Link Budget.
- RF osagai diskretu pasiboak eta aktiboak. Transmisio lineak eta egokitzapen sareak.
- Iragazkiak.
- RF seinale txikiko anplifikadoreak.
- Osziladoreak eta frekuentzia sintetizadoreak.
- Nahasgailuak eta fase zirkuituak.
- RF potentzia anplifikadoreak.
Laborategiko praktikak:
Laborategi saioetan teorian ikusitako kontzeptuak landuko dira diseinatu eta muntatuko beharko diren zirkuitu praktikoekin.
Bibliografia
Nahitaez erabili beharreko materiala
Irakasgaiko apunteak, oinarrizko bibliografia eta ADS programa.Oinarrizko bibliografia
- Practical Design Techniques for Sensor Signal Conditioning. Analogue Devices, 1999.- Electronic Instrumentation. H .S. Kalsi. 2010.
- Instrumentación Electrónica. M. A. Perez, J, C. Alvarez, Thompson Paraninfo 2003.
- RF Circuit Design, Christopher Bowick, 2nd Edition, Newnes-Elsevier 2008.
- Microwave Engineering, David M Pozar, 4Ed, Wiley, 2012.
- Solid State Radio Engineering, Herbert L. Krauss and Charles W. Bostian, John Wiley & Sons. 1980
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Measurement, Instrumentation and Sensors Handbook. 2nd Edition. CRC Press, 2014.- Principles of Electronic Communication Systems. Louis E. Frenzel (Jan 26, 2007).
- Electronic Instrumentation. U.A.Bakshi, A.V.Bakshi. 2009.
- Design and development of medical electronic instrumentation. David Prutchi, Michael Norris. 2005.
- Electronics Measurements And Instrumentation. U.A.Bakshi, A.V.Bakshi - 2009
- Modern Electronic Communication (9th Edition) by Jeff Beasley and Gary M. Miller (May 6, 2007)
- Electromagnetics Explained: A Handbook for Wireless/ RF, EMC, and High-Speed Electronics (EDN Series for Design Engineers) by Ron Schmitt (May 27, 2002)
- RF Circuit Design. Theory and Applications. Reinhold Ludwing, G. Bogdanov. 2nd Edition, Perarson Prentice Hall, 2009.
- Analog-Digital Conversión. Analog Devices.
Aldizkariak
http://www.electronics-eetimes.com/en/magazine/magazine-eetimes.htmlMicrowaves & RF [news@news.mwrf.com]
Microwaves Journal
Microwave Engineering Europe [microwave@electronics-eetimes.com]
analog@electronics-eetimes.com
Estekak
http://www.cadence.com/products/orcad/pages/default.aspxhttp://web.awrcorp.com/Usa/Products/Microwave-Office/
http://www.ni.com/labview/
http://edadocs.software.keysight.com/display/support/Knowledge+Center
Irakasgaikak MOODLE plataforma bat dauka (eGela).